Denbora behar da hezteko, garatzeko, maitatzeko eta ikasteko. Denbora beharrezkoa da bizia sortzeko eta hura hil dadin. Denbora beharra dagoenean gutxi iruditzen zaigu, eta sobera dugunean motela eta astuna ematen du. Denborarekiko harremana zaila da.
Helduak izan arte ez gara konturatzen haurtzaroa igaro dela. Gaztaroan, azkar igarotzea nahi dugu, azkar bizitzea maite dugulako, kreditu amaigabea izango bagenu legez. Heldutasunean, berriz, bere falta da gehien aipatzen dena. Lana, familia, beharrak... horiek guztiek nabariarazten digute denbora dela oso astiro joaten zaigun zerbait baliagarri hori.
Denbora da bizitza honetan edozein gauza egiteko behar dugun nagusiena. Beharrezkoa da etxea apaintzeko, senideekin edo lagunekin egoteko, leku berriak deskubritzeko, dastatzeko eta batez ere, pentsatzeko. Paseatzeko, parrandan ateratzeko, mundua aldatzeko, edo ezer ez egiteko ere beharrezkoa da. Nola ez, denbora da sistema honetan, diruaren truke aldatzen/lapurtzen duguna/digutena gauzak erosteko, beste batzuen artean: denbora libre deitzen duguna (noiz emango diogu buelta bat horri?).
Denbora da jaio ginenean eman ziguten hondarrez beteriko eskukada hori, atzamarren artean ihes egiten diguna, eutsi nahi izan arren. Behar da udazkenean hostoen kolorea aldatzen dela konturatzeko eta euren euri horiari so egin ahal izateko. Denbora behar dut sortu zaidan kimu berria zaintzeko, nola loratzen den ikusteko, eta bere bidea sortzeko nitaz nola banatzen den ikusi ahal izateko.
Etengabeko borroka horretan bizi gara, eta dirauen bitartean, hitz hauek idazten ditudan bitartean, denbora igarotzen ari zait.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]
Badira hauteskundeek erabaki politikoei legezko izaera emateko baino ez dutela balio diotenak. Eta ez dira gutxi horrela pentsatzen dutenak. Bale, baina horrekin gauza asko esaten dira, besteak beste, benetako agintea, boterea, joko horretatik kanpo dagoela.
Baina –nire... [+]