Bilgune Feministako Osatze Taldeak idatzitako artikulua ekarri dugu, Bilgune Feministaren webgunetik. "Osasunak duen izaera politikoa ekarri nahi genuke eztabaidara. Izan ere, birusaren kontuarekin hedatzen ari den osasunaren ikuspegiak gaixotasunik eza defendatzen du, eta horren kontrako 'guda' batean sartuak omen gaude denak. Birusa kanpotik (beste herrialde batetik eta gure gorputzetik kanpo) datorren 'etsai' moduan azaltzen zaigu, eta hortik abiatzen da esku-hartze guztia. Horrela, fokua osasunean jarri beharrean, beste nonbaiten jarri da, alegia, beldurrean, kontrolean edota forma askotako murrizketetan".
Koronabirusaren aurrean, denak ez du balio. Gehiago hitz egin beharko genuke gure gorputzez, gure lurraldeez eta gure bizi ereduez. Eta galdetu beharko genuke nola eragiten diguten, besteak beste: prekarietateak, bizi erritmo azkarrak, burujabetzaren galerak, indarkeriak, estresak, elikadura prozesatuak eta transgenikoak, aire kutsadurak, gorputz-kanonak, adierazi gabeko minak, produkzioan zentratutako sistemak, zerbitzuen pribatizaioak, elkar-konparaketak eta autoexijentziak, besteekiko juizioak… Horrek guztiak galarazten baitigu osasuna modu integral batean garatzea, eta ondorioz, birus edo bestelako patogeno batzuen aurrean ahultzen gara.
Osasuna osotasunarekin lotzen dugu, ongizate fisikoa, emozionala, mentala eta sozialarekin, hain zuzen ere, gure bizitzak eta bizi proiektuak aurrera eramateko gaitasunak eta aukerak izatearekin. Horregatik, uste dugu ez dela lagungarria histeria kolektiboaren zabalpena. Bizitzen ari garen alerta egoera honek gure gorputzak desgaitzea-boteregabetzea eragiten digu. Ikara sartu da gure gorputzetan eta honela itsu-itsuan ari gara boterea delegatzen: adituengan, politikariengan, eta, baita poliziarengan ere. Erantzukizuna pertsonalizatzearen eta erruaren bidez, norbanakoaren bizkar jartzen ari da ardura osoa: “Kasu! kalera ateratzen bazara jendea kutsatu eta hilko duzu!”, “salatu ezazu bizilaguna!”.
Modu horretan, mekanismo errepresiboen konplize bihurtu gaituzte, instituzio eta eliteen ardurak deuseztatzen ari diren bitartean. Egunotan indar polizialak hedatu dituzte herri, hiri eta errepideetan, baita mugak militarizatu ere. Ezjakintasuna zabaldu da, eta errepresioaren gorakada jendarteak bizi duen zaurgarritasunari erantzuteko formula bakartzat hartu da. Zigorrekin ez bestela ezin omen dugu zentzuz jokatu, elkartasunez aritu edo arduratsuak izan. Baina jakin badakigu, haien presentziak “shock”aren doktrina eta kontrola areagotzea besterik ez dakarrela.
Krisi egoera honek, aspalditik zetozen bestelako zaintza eta ongizate krisi bat azaleratu du, eta guk gure erantzunkizunak hartu nahi ditugu, dagozkigunak, ez gehiago eta ez gutxiago. Ez gaitzatela inozoak bezala tratatu. Hartutako neurrien proportzionaltasuna zalantzagarria dela deritzogu, alarmaren bidez zabaldu baita kontraesanez betetako informazioa. Esaterako, iaz, 2019an, Espainiar estatuan 270.000 minbizi kasu antzeman ziren, eta horietatik 53.000 hil ziren. 525.300 gripe kasu antzeman ziren iaz, eta 6.300 lagun hil ziren gripearekin eta 10.000 lagun neumoniarekin, beste milaka eta milaka heriotzak ez aipatzearren (Karmelo Bizkarra Maiztegik emandako datuak). Azalpenak eta gardentasuna zor zaizkigu, erantzukizun publikoak diren heinean.
Konturatu orduko etxeko espetxealdietan sartu gara. Baina ez denak, gogoan izan nahi ditugu etxean geratu ezinik, bereziki, herritarrak zaintzen ari diren zaintzaileak, erizainak, erizaintzako laguntzaileak, garbitzaileak… gehienak emakumeak, eta sektore prekarizatuetakoak. Oraindik ere, egoera hau luzatuko dela aurreikusiz, proportzioz, zentzuz, lasaitasunez jokatzea eskatzen dugu eta pertsonen beharrak kontuan izango dituzten politikak aplikatzea, isolamenduari eta horren ondorioei aurre egiteko neurriekin.
Gure osasunaren izenean, ez gaitzatela gehiago prekarizatu, gehiago indibidualizatu, askotariko indarkerien aurrean bakartu, gure eskubideak murriztu, soldata gabe utzi edota etxekoen zaintza guztien arduradun bilakatu. Osasuna birusaren aurka joatea baino askoz gehiago delako, baliatu nahiko genuke geldialdi hau arnasteko, naturari birsortzeko aukera emateko, gure egunerokoaz hausrnartzeko eta bizitza bizigarriagoak irudikatzeko. Eta hori amaitzean, krisialdiak osasunean, burujabetzaren galeran edota ekonomian ekarriko dituen ondorioen eta sortuko dituen aukera berrien aurrean, bilatu dezagun bidea gertu egoteko, elkar zaintzeko sareak josteko eta bizitzak erdigunean jartzeko. Bidea egiten badakigu.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]