100 neska* gazte baino gehiago bilduko dira asteburu honetan Garaion Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko. Parte hartzaile guztiek izan dute aukera egitarauan ekarpenak egiteko, “gu geu ere gure problematiken eta beharren arabera antolatzeko eta borroka tresnak sortzeko hautua egiteko”.
Dena prest dago Garaion Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministei ekiteko. Egitarauari azken ukituak eman eta gunea aste guztian zehar egin bezala txukuntzen duten bitartean, haiekin egon da Hala Bedi, azken xehetasunak jaso nahian. Ostegunean hasi eta igandean amaituko da Udalekua.
100 lagun baino gehiago bilduko dira Ozaetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datozen neska* gazteak denak. Aurreko urtearekin alderatuta, beraz, lagun gehiagok eman dute izena, aurrekoan gehienez 100 lagunentzako udalekuak prestatu zituztelako.
Garaion Sorgingunea hautatu dute berriz ere, “naturaren erdialdean dagoelako, kanpo interferentziarik gabe”. Horretaz gain, beste faktore batzuk bilatu dituzte “leku magiko” honetan: “Bakoitzak bere buruarekin eta gero denok batera konektatzeko aukera ematen digu guneak eta espazio seguru batean gaude”. Horretaz gain, adierazi dutenez, “tokiak aukerak ematen ditu egitarau anitza osatzeko eta Garaioneko Sorgingunea proiektua bera elikatzen jarraitzeko.
Bigarren aldiz ospatuko dituzte Gazte Udaleku Feministak. Gazteraiki topaketetan atera zen ideia eta lehen edizioko arrakasta ikusita, bigarren aldiz egitea erabaki dute. “Feminismoaren ildoan dauden gai ezberdinak elkarbanatzeko aukera ematen digute udalekuek”, uste dute antolatzaileek.
Euskara hutsean izango dira udalekuak: “Zalantzan jarri ez dugun zeozer da. Euskal Herriko gazte mugimendua eta feminismoa Euskal Herrian euskaraz ulertzen dugu”.
“Ez dago inolako autoritaterik. Guztiek daukate aukera euren ideiak ekartzeko eta guztien artean elkarbanatzeko. Hala ere, egitarau minimo bat dago”. Gainera, gogo edo beharren arabera ekintza ezberdinak proposatzeko aukera dute parte hartzaile guztiek. “Gu geu ere gure problematiken eta beharren arabera antolatzeko eta borroka tresnak sortzeko hautua egiten dugu”. Horretarako, udaleku formatuak giro aproposa sortzen duela uste dute.
Bertara joateko aukera onena, Gasteiztik ateratzea izango da: 10:00etan autobus geltoki paretik. Zalantzak argitzeko eta informazio gehiagorako, berriz, twitter kontuan.
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]