Taktika ez da errenta, joko huts bihurtzen delako. Aldaketaren itxura hartutako antzerki hutsala. Ez da ezer aldatzen eta betikoek jarraitzen dute agintean betiko antzera. Zer egin, orduan? Demokraziaren sustraietara jo behar dugu ezinbestean.
Demokraziaren itxura hartutako sistema hauek mamu beldurgarriak sortzen dituzte egunero, izugarrikeriak. Baina espantuzko mamua guztien begi aurrean nabarmen gelditu arren, ez digute biderik eskaintzen aldaketarako: dela Borboien monarkiaren muturreko ustelkeria edo kartzela-politika kriminala; dela estatuko goi epaitegien eta polizia buruen bihurrikeria gaiztoa edo gobernu-alderdien zuzendaritzen saldukeria; dela pandemiaren garaiko gobernarien gaitasun eza zein fede txarra edo krisi garaiko putre-saldoen harrapakeria krudela; hangoan Donald Trump bat, bestean Lesboseko Moria ilun ugariak.
Ez da auzokoei gertatzen zaien zerbait, ez; etxe-etxekoa dugu arazoa. Kexu ziren oraintsu ezker abertzaleko bi estratega ezagun, prentsa-artikulu mamitsuan, oraingo EAJ alderdiarekin ez dagoela zereginik; behin eta berriz saiatu arren beraiekin aliantzak egin eta akordioak
"Hobe PSOE gobernuan PP baino", "hobe aurrekontu espainiar hauek besteenak baino”, “hobe monarkia hau beste ezer baino”… eta azkenean politika zentralean modu taktikoan jokatzea lehenesten da, haren mugak onartuz
adosten, beti atzera egiten dutela. Merezi du artikulu horretan eskaintzen diren argudio zenbait aztertu eta ondorioetara jotzea. Azaltzen da bertan Euskal Herrian badugula indar sozial eta politiko nahikorik, aliantza eta konpromisoak lotuz gero, askatasun nazionalean eta hobekuntza sozialean aurrerapauso sendoak emateko moduan, eta aipatzen dira erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu sendoa, sindikalismo abertzalearen lidergoa, mugimendu feminista zabala, euskararen aldeko herri ekimenak eta ekologismoaren bultzada.
Hala ere, indar horiek guztiak elkar hartu eta estatu propio baten aldeko egiturak sustraitzeko ahalegina egin den guztietan, EAJ alderdiaren txandako zuzendaritzak beti egin duela atzeraka; hori arrazoitzeko Txiberta, Lizarra-Garazi eta Llotja de Mar-en izandako akordioen kasuak aipatzen dituzte. Horren zergatia esplikatzeko orduan, artikulugileek uste dute EAJk bere hegemonia partikularra arriskuan ikusi eta nahiago izan duela beti bere alderdia eta “bere” kontsideratzen dituen instituzioa zein negozioa ondo lotu, horretarako estatu barruko autonomismoan mantenduz, nazio eraikuntzan eta burujabetzan aurrera egin baino.
Azterketak zuzena ematen du, baina agian sakondu ere egin daiteke eta kontuan hartu beste hau: EAJren bide horretan egiten dena, hain zuzen ere, taktikaren nagusitasun absolutua azpimarratzea dela: zer lor daitekeen gobernu edota alderdi espainiar honekin bestearekin baino gehiago; nola eman dezakegun pauso bat hau edo beste hori lortzeko, baina estatu horren zutabe nagusiak zalantzan jarri gabe, are zutabe horiei eusten lagunduz. “Hobe PSOE gobernuan PP baino”, “hobe aurrekontu espainiar hauek besteenak baino”, “hobe monarkia hau beste ezer baino”… eta azkenean politika zentralean modu taktikoan jokatzea lehenesten da, haren mugak onartuz.
Ez da hori, esate baterako, independentista katalan argienek hautatu duten bidea. Demokraziaren sustraietara jotzen dute arrazoi osoz, eta eskubide ukaezina dena, independentzia, lege bihurtzen saiatzen dira, estrategia adostuz. Agian geuk ere gehiago begiratu beharko genuke Kataluniara Madrilera baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]