Demokrazia liberalaren ameskeria

  • Liberalismoa eta demokrazia gutxitan joan dira eskutik historian, bateraezinak baitira.


2022ko otsailaren 23an - 08:11
Azken eguneraketa: 09:23
Argazkia: David F. Sabadell

Hitzok elkarrekin ikustera ohitu gara: 'demokrazia' substantibo, eta 'liberala', adjektibo. Ez da hain ohikoa, ordea, ‘liberalismo demokratikoa’ esamoldea ikustea (aldiz, ‘sozialismo demokratikoa’ esakune arrunta da). Baina argigarriagoa litzateke. ‘Demokrazia liberala’ adierazpenak berak beste demokrazia mota batzuk egon daitezkeela adierazten du (ez diogu horri helduko orain). ‘Liberalismo demokratikoa’ esamoldeak adieraziko luke beste liberalismo mota batzuk kabitzen direla, demokratikoak ez direnak. Horixe da hemen inporta zaiguna: kontua ez da bakarrik liberalismoaren forma ez demokratikoak daudela, baizik eta, tradizio politikoak diren heinean, liberalismoa eta demokrazia gutxitan joan direla eskutik historian. Are gehiago: mugan, bateraezinak dira (Antonio Escohotadok –goian bego– zioena gorabehera).

Liberalismoa perimetro bortxaezin bat ezartzeaz arduratzen da, gizabanakoa subiranoa den esparru bat, non bere erabakiak ordainik gabe errespetatu behar diren. Norbanakoaren eskubideei lehentasun osoa ematen die gehiengoaren irizpidearen mende ez daudelakoan. Pentsamolde liberalaren arabera, gizabanako subiranoak erabaki ditzakeen gaiak hauek dira: norbere buruari, bere bizitzari, bere gorputzari, bere osasunari, bere sexualitateari, bere bizi-proiektuari, bere kontzientziari, bere pentsamenduari, bere heriotzari dagozkionak. Hor ezin da inor sartu, ez hiritar-hurkoak, ez Elizak, ez Estatua. Norberak erabakitzeko eremua osatzen dute. Batzar hiritar batek ere ez du zilegitasuna norbanakoaren eskubideak bertan behera uzteko. Hori egin nahiko lukeen gobernu batek edo botere legegile batek totalitario bihurtuko luke bere burua ipso facto. Gizabanakoen eskubideak eta libertateak edozein asanblada herritarren aurrekoak dira, atributu aurre-politikoak.

Pentsamendu errepublikar-demokratikoak estalgabetu du hori abstrakzio hutsa dela, musika zerutiarra; askatasuna eta eskubideak benetan erabiltzeko gaitasuna baldintza material aski sendoez gozatzearen mende dagoelako. Liberalentzat aske izateak interferentziarik gabe mugitu ahal izatea esan nahi duen bitartean, demokrazia erradikalaren aldekoentzat inoren menpe ez egotea da. Antoni Domènech filosofo katalan gogoratuak errepikatu ohi zuenez, inor ez da askea bizi ahal izateko beste baten mende badago, nahiz eta gero inolako oztoporik ez topatu hau edo bestea sinesteko. Ustezko eskubide aurre-politikoak ezerezean gelditzen dira instituzio politiko gizatiarren aitortza gabe.

Liberalismoak ezarritako perimetro bortxaezinean lehenengo eta behin aurkitzen duguna ez da kontzientzia, edo askatasun sexuala. Liberalismoak babestu nahi zuena jabetza pribatua zen; ekoizpen-bideen jabetzaren eta kapitalaren errenten bortxaezintasuna. Hortik liberalismoaren parte handi bat liberalismo ekonomiko bilakatu izana, indibidualismo posesiborako aitzakia teorikoa baino ez. Horretarako asmatu zuten eskubide aurre-politikoen kontakizuna. Muntaia kontzeptual honen bidez, gehiengoen erabakitzeko ahalmenari (hori da demokrazia) muga sendoa jarri nahi zitzaion. Baina liberalismo ekonomikoak arrakasta izan arren, demokraziak kapitalari eta jabetza pribatuari traba gutxi batzuk jartzea lortu du, horregatik ezin diot su eman pinudi bati, zeharo nirea bada ere.

Liberalen aburuz, gehiengoak ezin du demokratikoki erabaki aberastasunari mugak jartzea (ustez inork inori ezer zor ez dion sistema meritokratiko honetan bakoitzak merezi duenaren isla baita aberastasuna, kar-kar). Hortik enpresa-inperioei aurre egin eta kontrolatu ahal dituzten sistema publikoak ezartzeko eta mantentzeko premia, kontrapisu publiko-demokratiko hori gabe eragin erabakigarria izan baitezakete (pentsatu komunikabidetan).

Domenico Losurdo filosofo italiarrak ezin hobe azaldu du: esklabotza ez da iraultza liberalen arrakasta gorabehera irauten duen zerbait; aitzitik, arrakasta horren ondoren lortzen du garapenik gorena. Liberalismoaren kontrahistoria bere liburuan, errepaso itzela eman eta izugarri gorriarazten du korronte politiko hau. Zehaztasun historiko osoz, tradizio liberala bazterkeria-klausulez beterik dagoela erakusten du, demokrazia beti oztopo gisa ikusi duela, pobreen eta jendailaren tirania bezala.

Aurreko guztiak ez du eragozten denok izan gaitezen apur bat liberalak (liberal politikoak eta etikoak) eta eskubideen hizkuntzan hitz egin dezagun. Baina kapitalaren bortxaezintasuna zalantzan jarri, eztabaidatu eta ukatu behar dugu; premiazkoa da demokrazia eta arlo publikoa indartzea kapitalaren aurrean. Eta kapitalaren kontra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Eskuin muturraren oldarraldia Erresuma Batuan migratzaileen aurka

Protestak uztailaren 29an Southport-en izandako erailketen ondorioz piztu ziren, hilketa leporatu dioten gazteaz informazio faltsua zabaldu ondoren. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer-ek “krimen antolatua” izan dela salatu du, eta atxilotutakoek... [+]


2024-08-06 | Axier Lopez
Desokupa talde neofaxistak Espainiako 30.000 polizia trebatuko ditu

Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.


Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


Eider Castañeda
“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Eguneraketa berriak daude