ZETAK
NOIZ: otsailaren 23an.
NON: Atarrabiako Totem aretoan.
-------------------------------------------------------
Pello Reparazek eta bere bandak show-a prestatuko zutenik ez genuen zalantzarik, kontua zen nolakoa. Aaztiyen tour-ari ekiteko lehen hiru kontzertuak Atarrabian –(sic.) Nafar lurretan, non bestela?–, eta horietatik bitan, sold out.
Zetak taldearen disko berria eta beste lau urteotan sorturiko abestiak jaso ditu ikuskizun berrian. Baina batez ere lan berriaren soinuak eta irudia nagusitu dira kontzertuan. Hasiera-hasieratik kanpai hotsen oihartzuna ageri da (hasieran ere protagonista da kanpaia eta susto txiki bat ere eraman genuen) eta ematen du edozein momentutan hasiko dela Neomakeko ahotsekin batera Ahaztuko badira kantuak… Baina ez. Berdin Deskontrola kantuarekin. Hasi bai, eta erdizka utzi, amaiera aldera berriz berreskuratzeko. Ez naiz bereziki pullout horien aldekoa.
Argiek ere badute beren funtzioa emanaldian. Kanta bat horiz, beste bat laranjaz, beste bat morez, den-denetan ere itzalak eta kontraargiak. Reparazen silueta dantzan ikus daiteke aldiro, orain androginoago, orain pauso maskulinoagoetan. Batzuetan kasik, argia zian-berdexka zenean, Slytherineko dementoreak gogora ekarri dizkigula ez dut ukatuko. Asko pentsatu dut kontzertuak duen baliabide teknikoen beharrez eta ekoizpenaz. Eta egiaz, pentsatzen dut aurreko biretan ere erabilitako kubo-efektuko laserra ez dela merkea izango, eta jakina, amortizatu behar. Guapo dago efektua berez.
Arreta berezia eman digu Totemera bertaratu direnen adin tartea: gaztetxoenetatik boomerretara. Batez ere azken horiek. Arreta deitu, era berean, irudiak nola grabatzen dituzten ez hain gazte horiek: horizontalean. Modernoak bai, baina sareetara egokitu gabeak. Argipen bat honen harira: Instagrameko stories-etarako bertikalean grabatu eta ateratzen dira irudiak. Ez horregatik.
Sinbologiaz eta keinuz josiriko kontzeptua da Aaztiyen. Folklorearen dimentsio berri bat. Tradizioetatik edaten duena, eta tradizioak horixe bera dira: herri ohiturak. Eta herriak, hala esan badakioke, gaur egun, nahi ditu dantza eta teknoa. Eskutik jasota dakartza arbizuarrak. Gustuak gustu.
Zentralean ikusi nituen pandemia osteko lehendabiziko parranda horietako batean. Nago areto txikiagoa izanagatik ere, hobeto funtzionatu zuela. Edo espektatibak eta egoerak lagundu zutela, behintzat. Bueltaka hasiko dira orain nafarrak, areto, festa eta jaialdietan. Eta 2025eko urtarrilerako, sorpresa. Baina ez da kontzertu bat izango.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]