Demagun

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Demagun: urtarrilaren 7an 10.000 pertsona Bilbon. Desastrea. Porrota. Katastrofea. Norena? Sarerena. Presoena. Kolektiboarena. Alderdiena. Sindikatuena. Jendartearena. Eurenak ere ez dituzte maite. Ahaztu dituzte. Ez zaie axola. Gizarteak, orain, indiferentziara kondenatu ditu, bakardadera. Bizkarra eman die. Kartzela politikaren arrakasta. Legearen irmotasuna. Espainiako demokraziaren osasuna. Legearen inperioa.

Okerragoak ere irakurri eta entzun beharko genituzke komunikabidetan, sare sozialetan.

Demagun: urtarrilaren 7an 200.000 pertsonak Bilbo kolapsatu dute. Isiltasuna nagusiko litzateke, baina arrakastaren oihartzuna ziegetara ez ezik, bulego askotara iritsiko litzateke, telefono asko dantzaraziko lituzke, ateak ireki, erabaki asko erraztu, harrarazi, presoen aldekoak. Zailagoa litzaieke hirugarren graduak errefusatzea, gradu progresioak erraztuko lituzke, baimenak, askatasunak.

Hipotesiak besterik ez. Zehatzagoak behar ditu Bilbora joan edo ez pentsatzen ari denak. Lehentasunen artean urteroko zita kokatzen lanak ditugunok ere bai. Batzuetan errazago zait negatiboan pentsatzea; ez egitea zer den, Bilbora ez joatea zer den: presoen eskubideak ez zaizkidala inporta, presoen egoera hobetzeak kezkatzen ez nauela, presoak espetxean jarrai dezaten bigarren, hirugarren mailako kontua dela, presoen egoera okertzeak garrantzirik ez duela.

Hotzikara.

Nahiago dut pentsatu presoen erabakiak babesten ditudala, presoak kalera ateratzeko martxan dagoen bidearen alde egiten dudala, dispertsioa amaitu duen praktika politikoa babesten dudala, presoen bizi baldintzak axola zaizkidala, legezkoa izateaz gain, justiziazkoa ere badela presoak etxean egon daitezen ahalegintzea.

Ahaleginaren tamainak ezezkoa zailtzen dit. Ahaleginaren nolakotasunak elkarrekin jardutearen garrantzia gogorarazten. Ez dago norberaren neurriko borrokarik, nire moduko iraultzarik. Zerbait lortzekotan, beste batzuekin, beste askorekin aritu behar. Gustukoak izan ala ez. Ahaleginak berak erakusten ezer gutxirako balio duela norberaren baitan gelditzen den aldekotasuna.

Praktikoa izatea, hoberena. Zehatza. Dispertsioarekin bukatu da. Dute. Duzue. Dugu. Dut. Baldintza olatua gertatu behar izan da horretarako. Egia da. Bat, garrantzitsuena, ez dakit berez hala den, nire ustez bai, niretzat bai, nik eragin dezakedana delako: kalean jendea presoen alde egotea, ehunka mobilizazio txiki, gutxi batzuk kolosalak. Beharrezkoak denak. Olatua aprobetxatu behar, bidean aurrera egiteko, sakabanaketa amaitu eta etxerako bidea egiteko.

Mikel Mundiñano, Nahikari Iturbe, Inaxio Oiartzabal, Aitor Lexartza, Jon Marauri (Sare Herritarreko kideak)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude