Delituak egin dituzten gazteen gurasoak, “kezkatuta” eta “laguntza eske”

  • Lapurreten aferan Udalak fiskaltzaren bidea hartu ostean, ustezko delituak egozten zaizkien gazteen guraso talde batek hitza hartu du. Euren seme-alaben arazoa arreta defizita eta hiperaktibitatea moduko patologiak drogekin nahastean hasten dela diote, eta horri aurre egiteko "konponbide integralik" ez dagoela. "Etsita eta nekatuta" daude, eta euren ustez kartzelak ez du euren seme-alaben arazoa konponduko.


2019ko ekainaren 06an - 09:15
Arrasaten egondako lapurreta kasuetako baten irudia, Erreka tabernan apirilaren 12an gertatutakoa / GOIENA

 Albiste hau Goienak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Hona hemen, guraso talde horrek komunikabidetara igorritako oharra, bere osotasunean euskarara itzulita:

"Konponbide integrala, askotariko arazoak dituzten seme-alabentzat

Guraso talde bat gara, eta urteak daramatzagu arazo larri bat kudeatzen. Gure seme-alabek askotariko patologiak dituzte, eta ezinezkoa egiten zaigu hauei konponbidea ematea; batez ere, ez dugulako konponbide integralik aurkitzen. Gure semeak, adibidez, arreta-defizita eta hiperaktibitatea dauzka diagnostikatuta, eta, horren harira, droga kontsumoa eta adikzioa garatu ditu. Kalera irteterakoan drogak kontsumitzen dituzte, berezkoa duten hutsune hori estali nahian, eta, modu horretan, arazoa areagotu egiten dute, kalamua neurotoxiko indartsu bat baita. Arazo bakan bat zen hura konplikatzen hasten da eta gero eta ondorio larriagoak eragiten ditu. Badaude elkarte espezifikoak, arazo mota bakoitzari erantzunak emateko, baina bi arazoei erantzuna emango dien elkarterik ez dago.

Hala ere, badago hirugarren faktore bat: gure seme-alabak ez daude ondo; horietako batzuek delituak egiten dituzte, eta horren aurrean badirudi familien kontrolik ez duten gazteak direla. Honako hauek esaten dizkigute euren guraso garenoi: “Ez diezue mugarik jarri!”. Baina hori ez da egia, gure esku dagoen guztia egiten ahalegindu baikara; maitasunetik eta diziplinatik, betiere. Ez dute arrazoitzeko gaitasunik. Erabat emozionala den mundu batean mugitzen dira, eta argitasunez pentsatzea eragozten dieten blokeoak dituzte. Horien ondorioz, bulkaden bidez mugitzen dira, eta horrek asko zailtzen du gurasook kontrola izatea. Autoestimu baxua duten pertsonak dira; ez dute lorpen pertsonalik, eta horrek euren antsietatea areagotzen du epe luzera. Ezinegon hori are handiagoa da alboan dituzten gazteak euren bizitzaren jabe egiten direla ikustean, eta drogen bidez lortzen dute euren egonezinaren konponbidea. Pertsona zaurgarriak dira, eta psikoterapeuten laguntza behar dute; batez ere, lorpen txikien bitartez aurrera egin ahal izateko. Helburua da berezkoa duten gehiegizko energia hori erabiltzea euren bizitza bideratzeko. Argi eta garbi ikusten dugu gizarteak eurekiko duen gaitzespena, asaldatu egiten baitira gazte hauek norabiderik gabe ikusita. Oso zaila da hau azaltzea: delituak egiten dituzte, baina ez dira delitugileak. Delituak egiten dituzte zertarako eta zergatik jakin gabe; hori dela eta, psikoterapia eta komunitate-lanak dira konponbidea, ez kartzela. Benetan uste duzue barrote artean sartzeak libratu egingo dituela? Autoestimu baxua dutenentzako, zigorraren bidea aproposa dela uste duzue? Horren alde egiten duten epaileek egiten duten gauza bakarra da arazoa are gehiago korapilatzea.

Gure ustez, konponbidea hau da, eta horretarako lanean ari gara: administrazioak, osasun zerbitzu publikoak, gizarte zerbitzuek eta lan mundura sarbidea errazteko lan egiten duten eragileek bat egitea, arazo hau jorratu ahal izateko. Euskal Herrian badago elkarte bat, Abegia izenekoa, askotariko patologiak dituztenekin lan egiten duena, baina hamalau plaza dituzte Euskal Herri osorako.

Senideok laguntza behar dugu. Gurasoak, anai-arrebak… nekatuta eta etsita sentitzen gara. Arazoz josita dauden seme-alaba hauen inguruan oinarritzen da gure bizimodua, hurrengo okerkeria zein izango ote den zain beti… Errudun sentitzen gara, errudun izan gabe. Urteak daramatzagu konponbide bila, baina partxeak bakarrik aurkitzen ditugu. Egoerak gaindituta bizi gara, eta ez dakigu zer egin. Gure indarrak agortzen ari dira. Laguntza eraginkorra emango digun erakunderen baten zain bizi gara, amaierarik ez duen egoera honetatik irteteko.

Lagundu, mesedez. Gure seme-alabek zoriontsuak eta gizartearentzat erabilgarriak izan nahi dute, benetan. Baina badirudi, une honetan, gizarteak bizkarra ematen diela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


Eguneraketa berriak daude