Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Hasiera batean epaiketak asteazkenean izan behar bazuen ere, azken momentuan Lizarrako alkate Marta Ruiz de Aldak (UPN) helegitea jarri du, eta abestiko letrak "delitu penal" gisa ikertuko dira orain, Gedarrek jaso duenez.
Raimundo El Canastero taldearen kontrako ikerketa aurreko abuztuan hasi zen. Auzia, taldeak Beff D 'Alda abestian egindako letren ingurukoa da, non udal gobernuaren aburuz, "mehatxuak, osotasun moralaren aurkako kalteak eta irainak" diren.
Egun, Axier Lopezek ARGIAn publikatutako artikuluan aurreikusten zuena bete da:"gorroto delitua" egotzitza ikertuko dute taldea.
Horrek aldaketa nabariak ditu auzibidean:
Hasteko, aurretik egozten zitzaizkien "delitu arinei", "delitu penala" ere batzen zaie. Horrek zigor ekonomikoak areagotzeaz gain, lau urterainoko espetxe-zigorra ezartzeko aukera zabaldu du.
Bigarrenik, Lizarrako epaitegian burutu behar zen prozesua, orain Nafarroako Lurralde Auzitegian burutuko da,Iruñean hala jaso du EITBk. "Delitu penalak" hierarkian gorago dagoen organu judizialaren epaia behar du
Hirugarrenik, abian zegoen epaiketa etenda geratu da eta data berriaren esperoan geratu dira Raimundo El Canasteroko kideak.
Taldearekiko elkartasuna
Musika munduko 237 pertsonak taldeari elkartasuna helarazi diote orain dela gutxi. Hala ere, panorama musikalaz harago, asteazken goizean, epaiketa ezarrita zen ordurako elkarretaratzea deitua zegoen Lizarrako epaitegien parean. #BeffEzDaHaragia. Adierazpen Askatasuna lemapeko pankarta baten atzean batu ziren hamarnaka pertsona.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.