Duela hiru urteko gertakarien egunean armamentu biltegiko arduraduna zen eta operazioan parte hartu zuen ertzain baten deklarazioa entzun ondoren, Iñigo Cabacasen senideek ertzain gehiagoren inputazioa eskatzea aztertuko dute.
Ertzaintzako eta Espainiako Polizia Nazionaleko bina kidek deklaratuko dute Bilboko Instrukziozko 10. Epaitegian ostegun eta ostiral bitartean Iñigo Cabacas auziaren harira. Gertaerak ikertu eta frogak biltzeko lehen fasean dago epaiketa.
Iñigo Gogoan Herri Ekimenak elkarretaratzea deitu zuen ostegunean epaitegiaren aurrean goizeko 9:30ean.
2012ko apirilaren 9an Maria Diaz de Haro kalean izandako istiluetan gertatutakoa argitu beharko dute. Hiru urte beteko dira gertaerak jazo zirenetik, baina oraindik Cabacas auzia argitu gabe dago.
2012ko apirilaren 9ean Bilboko Athletic eta Schalke 04 futbol taldeek jokatu zuten partida ostean, Maria Diaz de Haro kalean bertaratutako ertzainak bortizki oldartu ziren Kirruli taberna inguruan zeudenen aurka. Horrela, Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo zuen. Leherketaz buru hezurra apurtuta eta garuneko lesio larriak zituela heldu zen Iñigo Cabacas gauerdiaren inguruan Basurtoko Ospitalera. Medikuek garuneko heriotza egiaztatu zuten arte, koma egoera egon zen gaztea.
Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]
Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]
Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]
Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia berresten du bere erabakiarekin Espainiako Epaitegi Gorenak. Ertzain bakarra izan zen zigortua Iñigo Cabacasen heriotzagatik.
Ertzaintzak “eraldaketa sakona” aurrera eraman ondoren, “hobera” egin duela dio Segurtasun sailburuak. Cabacasen familiak “gezurretan” aritzea leporatu dio.
Cabacas kasuko auziperatuen “inpunitatea hautsi” eta berriz horrelako gertakaririk ez izatea bermatu behar dela azpimarratu dute manifestariek. Justizia egiteko borrokan jarraituko dutela ere adierazi dute.
Paintballeko eskopetekin koloredun pilotak tirokatuz Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegia margotu du Ernaik, Cabacas auziaren epaia salatzeko.
Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon asteazkenean eta igandeko manifestazio handirako deia egin dute. Gasteizen mobilizazioekin jarraituko dute ostegunean.
Ostegunean eman zuen epaia Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak. Iñigo Cabacasen guraso, senide, lagun eta kasuko abokatuek jakinarazi dute Auzitegi Gorenean helegitea jarriko dutela.
Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute ostiralean Bilboko Kafe Antzokian deitutako prentsaurrekoan. Beraien ahotik kontatu nahi izan diote jendarteari gertatutakoa, baita nola sentitzen diren ere.
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketaren azken aurreko egunean, behin betiko ondorioak eta eskaerak aurkeztu dituzte alde guztiek. Hasierako eskaerari eutsi dio fiskalak: ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du akusatuentzat. Minduta, haserre, malko artean... [+]
Urriaren 15ean ekin zitzaion Iñigo Cabacasen heriotzaren gaineko epaiketari, eta azaroaren 9an amaituko da. Orain arteko saioetan kontrajarri egin dira ertzainen gehiengoen eta kaleko testiguen bertsioak. Asteartetik aurrera adituek deklaratuko dute.