Dekadentziari distira atera nahian

  • Agorrilaren 25, 26 eta 27an G7aren goi-mailako bilera egingo dute Biarritzen. Nazioarteko politikan aditu Asier Blasek gailurraren nondik norakoak analizatu ditu.  II. Mundu Gerran sorburu izan zuen egungo kapitalismo liberalaren kontrako protestak antolatu dituzte Lapurdin.


2019ko abuztuaren 14an - 10:53
AEB indartsua da oraindik elkarloturiko hiru elementu dituelako: lehengaien kontrol handi samarra (gainbeheran), dolarra eta armadarik indartsuena.

Bigarren Mundu Gerra ostean Mendebaldeko potentzia kapitalistek aliantza sendo bat eratu zuten AEBen lidergopean. Washingtonek hegemonia ekonomikoa, politikoa eta militarra sendotzeko zenbait akordio itxi eta hainbat erakunde sortu zituen, besteak beste, NATO, Europako Ekonomia Erkidegoa eta Bretton Woodseko akordioak aipa daitezke. Azken akordio hauetan bi erabaki garrantzitsu jaso zituzten.  

Alde batetik, Nazioarteko Berreraikuntza eta Garapen Bankua sortu zuten, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren jatorria. Honen bidez AEBek munduko ekonomia finantzarioa erregulatu eta merkatu librearentzako hesiak kentzea sustatu zuten. Bide horretan beste pauso bat izan zen Muga Zergei eta Merkataritzari Buruzko Akordio Orokorraren (GATT) sinadura 1947an, hauek ahalbidetu zuten 1995an Munduko Merkataritza Erakundearen (WTO) sorrera.

Pasa den mendeko azken hamarkada izan zen AEBen hegemoniaren unerik gozoena. G7ak bultzatzen zuen globalizazio neoliberalaren zabalkundeak amaierarik
ez zuela zirudien

Merkatu librea AEBetako ekonomia garatuaren eta indartsuaren mesederako zen bitartean, gerraoste gogorra edota pobrezia eta azpigarapena bizi zuten herrialdeen kaltetarako zen. Horregatik, Cordell Hullek, hamaika urtez AEBetako estatu idazkari izandakoak, merkatuak ireki nahi ez zituzten herrialdeei mehatxu egin zien esanez “merkantziek ezin badituzte mugak zeharkatu, soldaduek egingo dute”.

Bestalde, Bretton Woodseko hitzarmenetan hartu zuten beste erabaki garrantzitsu bat izan zen moneta sistemaren egonkortasuna segurtatzeko dolarra hartzea erreferentzia bakar bezala. Une hartako estimazioen arabera AEBek munduko urre erreserben %60 eta %80artean zuten, horregatik, dolarra urrearekin lotuko zen, urre patroia bezala ezaguturikoa inposatuz: urre ontzak 35 dolar balioko zituen.

Ameriketako Estatu Batuen nagusigoa higatzen hasi zen

Hurrengo hamarkadetan munduko herrialde ugaritako askapen nazionaleko eta sozialeko borrokek aurrera egin zuten nabarmen, zalantzan jarriz hegemonia mendebaldarra. Aldi berean, AEBek bere aliatuen artean zuen nagusigoa ere higatzen hasi zen. 1948an “Mundu librearen” merkataritzan iparramerikarren partaidetza %23,3 izatetik, 1970ean %13,5era erori zen. Bien bitartean, Europako mendebaldetik AEBerako esportazioak AEBetatik Europako mendebalderako esportazioak baino lau aldiz gehiago hazi ziren.

Badirudi berriro ere G7ak protagonismoa irabaziko duela G20a bigarren
planora pasatuz

1971n, AEBek lehenengo aldiz XX. mendean defizit komertziala izan zuen Vietnamekin gerra garesti batean murgildurik zegoelako. Europa mendebaldeko herrialdeak markoak erosten hasi ziren eta Frantziak eta Erresuma Batuak dibisetan zuten soberakina urre bihurtzeko eskatu zioten Washingtoni. Ondorioz, AEBek botere eta kontrol ekonomikoa berreskuratzeko Bretton Woodsen adostutako urre patroiarekin amaitzeko aldebakarreko erabakia hartu zuen 1971n. Finantza eta espekulazioaren munduan ate berri handi bat ireki zen: diru fiduziarioa. Une horretatik aurrera dolarraren balioa segurtatzen zuen osgai bakarra bere erabilpena zen munduko lehengaien eta batez ere petrolioaren salerosketetan. Hau horrela izan zedin ezinbestekoa zen AEBek lehengaien ustiaketa eta merkatuak kontrolatzea eta horretarako ezinbestekoa izan da armada eta bere hegemonia politiko-militarra.  

1973an Petrolio Esportatzaileak diren Herrialde Arabiarren Erakundeak Yom Kippurreko gerran Israel babestu zuten herrialdeei, Mendebaldeari nagusiki, petrolioa ez saltzeko erabakia hartu zuen krisia eraginez. Egoera ekonomko ezegonkor horren erdian, 1973an, AEBetako altxor idazkaria zen George Schultzek eskatuta bildu ziren AEBetako, Japoniako, Mendebaldeko Alemaniako, Erresuma Batuko eta Frantziako finantza ministroak estrategia ekonomiko komun bat adosteko. Bi urte beranduago, 1975ean, Italiaren partaidetzarekin bigarren bilera bat egin zuten Frantzian, Rambouilleten. Hirugarren bileran, 1977an Puerto Ricon, Kanadak ere parte hartu zuen, formalki G7 taldea jaioz, Mendebaldeko zazpi herrialde aberatsenen kluba. G7aren helburu nagusia nazioarteko politikari eta ekonomiari buruzko diagnostiko eta ekintza plan adostuak egitea da, betiere Mendebaldeko herrialdeen interesak babestu eta sustatzeko errezeta neoliberalak eta inperialistak barreiatuz munduan.

AEBen hegemonia goxoa

Pasa den mendeko azken hamarkada izan zen AEBen hegemoniaren unerik gozoena. G7ak bultzatzen zuen globalizazio neoliberalaren zabalkundeak ez zuela amaierarik zirudien. XXI. mendean Mendebaldeko hegemoniari erantzun bikoitza iritsi zitzaion. Hegoaldetik kolonia ohien askapen nazionaleko edota sozialeko prozesu berriak jarri ziren martxan, bereziki Latinoamerikan. Gobernu soberanista eta aurrerakoiek beren ekonomiaren kontrola berreskuratu nahi zuten, gora bidean zeuden herrialdeek egiten zuten bezala, BRICS (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) taldea sortuz edo Shanghaiko Elkarlan Erakundearen jaiotza eta garapenarekin. Mendebaldea herrialde batzuen gaineko kontrola galtzen joan zen heinean, G7ak garrantzia galdu zuen eta beste egitura batzuk sortu zituen munduan eragiten jarraitzeko.

1999an Asiako krisi ekonomikoari aurre egiteko G7ak bilera bat burutu zuen beste herrialde batzuekin egoera kontrolatu ahal izateko. Talde horrek baina, ez zuen funtzionamendu dinamika egonkorra hartu 2008ra arte. Urte horretan nazioarteko krisi finantzarioak eztanda egin zuen eta G7ak goi-bilera deitu zuen Washingtonen munduko herrialde aberatsenen eta gorabidean zeuden herrialdeen artean. Guztira, hemeretzi herrialde gehi Europar Batasuna munduko biztanleen etorkizun ekonomikoa erabakitzeko era ez demokratiko batean. Herrialde gehienek neoliberalismoa hauspotzeko borondate irmoa zeukaten.

Urtero biltzen da G20a pertsonen, herrialdeen eta naturaren etorkizuna erabakitzeko herritarrekin kontatu gabe. Beren artean interes kontraesankorrak egon arren, orohar, neoliberalismoa sustatzea dute helburu, sufrimendu eta pobrezia sortzen duen sistema ekonomikoa elikatzea aburu. Halere, Mendebaldeak Latinoamerikan errekuperatu dituen posizioengatik eta Txinarekin duen lehia indartsuagatik, badirudi berriro ere G7ak protagonismoa irabaziko duela G20a bigarren planora pasatuz.

Mendebaldeko dekadentzia

Mendebaldea dekadentzian dago, bere hegemonia kulturala, politikoa, militarra eta ekonomikoa gainbeheran daude. Txinak lehenengo arlo ekonomikoan hartuko die aurre AEBei, eta ondoren, gainontzeko arloetara zabaltzen saiatuko da bere hegemonia.

Biarritzeko G7ko goi-bileraren funtzio sinbolikoetako bat da munduari gogoraraztea zein diren sheriffa eta bere laguntzaileak

Txinak dituen ahulezien artean dago garatzeko behar dituen lehengaien eskasia eta itsasoarako irteera konplikatua. Arazo horiei aurre egiteko Zetazko bidea proiektu erraldoia jarri du martxan bere produktuak saldu eta lehengaiak era erosoan lortzeko. Bestela, Txina dagoeneko munduko lehenengo herrialdea da Barne Produktu Gordinaren (BPG) neurketa erosahalmen parekotasunean egiten bada eta iragarpen guztiek diote urte gutxitako kontua dela BPG nominalean nagusitzea. Teknologian 1.000 miloi dolar baino gehiago balio duten startup enpresen sailkapeneko 50 lehen postuetatik 26 txinatarrak dira, hamasei iparramerikarrak eta bat bera ere ez europarra. Espainiako Estatuan kontsultatzen badugu zein diren Amazoneko sakeleko telefono salduenak, lehen 30 txinatarrak direla ikusiko dugu. Aurrera begiratuta ere, enpresa txinatarrak oso aurretik doaz zabalgarri diren sakeleko telefonoekin edota G5 teknologiarekin. Horregatik, AEBek erabaki dute merkatu librearekin bukatzea. Orain lehiakidea indartsua denean eta partida irabazten ari zaionean gerra komertziala hasi du arantzelekin edo enpresa txinatarrak jazartzen ditu, Huawei kasuan bezala.

AEBak indartsu oraindik ere

Edonola ere, AEB indartsua da oraindik elkarloturiko hiru elementu dituelako: lehengaien kontrol handi samarra (gainbeheran), dolarra eta armadarik indartsuena. Hori da Biarritzeko G7ko goi-bileraren funtzio sinbolikoetako bat da, gogoraraztea munduari zein diren sheriffa eta bere laguntzaileak. Nazioarteko politika eta ekonomia gidatzen dutenen ilusioa saldu nahi dute, baita Italiak Txinarekin erdietsi duen akordioaren balioa ere alferrik gutxiestea. Izan ere, Washington ez da gai izan G7ko kide baten traizioa geldiarazteko, ezta estrategia txinatarrak dolarra ahultzeko izan duen nahia geratzeko ere. Biarritzeko goi-bileraren joko sinbolikoez harago, garrantzi gehiago izango du hurrengo hilabeteetan ikustea AEBek eta Mendebaldeak antolatuko duten dekadentziarako estrategia. Gainbeheraren erritmoa mantsotu edo azkartu daiteke, baina atzera-bueltarik ez du. Kontua da prozesua azkartu ahala gatazka geopolitikoak areagotu egingo direla. Mendebaldea zaurituriko animalia da eta horrek esplikatzen du bere belizismoa eta agresibitatea, baina zoritxarrez oraindik min askoz gehiago barreiatu dezake munduan bere dekadentziaren kudeaketa on bat egiten ez badu.

 

G7 gailurraren aurkako deialdiak
G7 EZ plataforma

Euskal Herriko eta Frantziako estatuko elkarte, herri mugimendu, sindikatu eta mugimendu politiko ugarik osatutako plataforma da. Abuztuaren 19tik 24ra, Alternatiben Herrixka eta kontra-gailurra egingo dituzte Hendaia, Urruña eta Irunen.

A19 eta 20an: akanpatzeko gunea irekiko dute eta harrera egin. Arratsaldean animazioak.
A21, 22 eta 23an: Irun eta Hendaian 80 inguru hitzaldi, konferentzia, eztabaida eta tailer.
A24an: manifestazioa Hendaian, 11:30ean bi zutabetan abiatuta.
• A25ean: 12:00etatik 16:00etara elkarretaratzea manifestazio debekuari aurka
egiteko. Angelu, Baiona eta Biarritzeko zazpi gunetan. Ortzadar zonaldea osatzea da asmoa.

G7 Blokatu

Pertsonek osatutako kolektiboa da, G7 EZ-en printzipioekin bat egiten dute eta egitarauarekin osagarri planteatzen dute beren proposamena. Desobedientziaren esparruan ari diren kolektiboekin “G7a eta bere mundua” oztopatzeko deia egin dute. Jomugan jarri dituzte kapitalismoaren sinbolo izan daitezkeen espazioak: “McDonalds jatetxeak, Biarritzeko golfa edo bankuak bezalako negozioetan, hiru egunez ahalik eta ekimen gehien egin nahi ditugu. Erdibide bat ireki nahi dugu pazifismo dogmatiko eta intsurrekzioaren sakralizazioaren artean”. Beren armak beren gorputzak izango direla argi dute eta Euskal Herriko militantziarentzat aurrekari izatea nahi lukete. Euskal Herrian aldaketa politikoa bultzatzeko konfrontazioaren maila bat igo nahi dute.

G7 Borrokatu

Ekintza zuzenaren bidez gailurrari aurka egitera deitu dute. Aurretik G7aren eta kapitalismoaren aurkako ekimenak egin dituzte. “Gure erantzuna autodefentsa izango da; sistema zapaltzaile kontra gauden beharra baita horren aurka eskura ditugun tresnekin aurre egitea, elkarlaguntza eta elkartasunetik erresistentzia eraikiz. Bankuak erasotzea, Lanbide / pole emploi kaltetzea edota presondegiak erasotzea, komisaldegiak jopuntu izatea, makinak apurtzea... askatze bideak dira. Gure parean daudenek beraien boterea bermatzeko torturatzean, kartzelaratzean, indiskriminatuki tirokatzean, esplotatzean... ez dute dudarik. Guk, horren aurrean erantzutean ere ez”.

Jaka Horiak G7

G7 EZ plataformarekin bat egin dute Jaka Horiek eta Frantziako Estatu mailako deialdia egin dute abuztuaren 24rako, protesta egiteko.

Ekintza zuzenaren bidez gailurrari aurka egitera deitu dute.

 

(Erreportaje hau Aktualitatearen gakoak aldizkarian argitaratu da. Aldizkari osoa nahi baduzu Argiako azokan eros dezakezu.)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2019
Iñaki Lasagabaster
“Estatutu berria autonomiaren aldarrikapena geldotzeko ekimena da”

Hamaika gaiez jardun daiteke katedradun arabarrarekin. Elkarrizketa honetan batez ere Euskal Herriko autogobernua, Katalunia eta hari egindako epaiketa, eta euskal presoen gaia jorratu ditugu. Bere ustez, Espainia nabarmen ari da egiten estatu autoritario baterantz.


Filma
Mendiaren hego aurpegia

2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.


Moda industriaren alternatibak
Josturak apurtu bestelako jantzigintza ehuntzeko

Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria bat

ARGIAren ehun urteek euskarazko kazetaritzaren bizkarrezurra marrazten dute. Ez da hedabide bakarra izan, beti eduki ditu hurbileko nahiz urrutixeagoko senideak, baina mende beteko genealogia erakutsi eta frogatu dezakeen bakarra Zeruko Argiatik datorren ARGIA da. Bizkarrezur... [+]


2019-08-12 | Edurne Elizondo
Tradizioa besta ez denekoa

Askekintza Donostialdeko talde antiespezistaren Gurean dokumentalak eztabaidaren erdigunean jarri du gizakiz bertzeko animalien erabilera, besten esparruan. Herritarren protestek aldaketak eragin dituzte, azken urteotan, Euskal Herriko hainbat herritan, baina bertze anitzetan,... [+]


Animaliak hazi, hil eta jateaz
Beganismoa ingurumenaren mesede ala kaltegarri?

Ingelesezko Wikipediak laburbiltzen duenez, beganismoak aldarrikatzen du uko egitea animalietatik eratorritako produktu orori, bereziki elikaduran, eta hari lotuta doa animaliak ondasuntzat erabiltzea arbuiatzen duen filosofia. Beganismoaren baitan zenbait kategoria bereiz... [+]


2019-08-09 | William Gildea
Zergatik bihurtu begano?

William Gildea Britainia Handiko Vegan Society elkarteko zuzendaritzako kideak azaltzen ditu jendeak dauzkan arrazoi ugariak begano bihurtzeko, abereen produktuak murrizte hutsetik harago joanda. Artikulu hau Why Go Vegan izenburuz argitaratu du agroekologia britainiarrean... [+]


2019-08-09 | Low Impact
Simon Fairlie nekazariari galdezka
“Jasangarria eta etikoa al da haragia jatea?”

Simon Fairlie kazetari eta nekazaria ezaguna da Britainia Handian agroekologian interesa daukaten baserritar eta kaletar askoren artean. Begano/ez-begano eztabaidan leku bat egin du bere Meat: A Benign Extravagance [Okela, kalterik gabeko gutizia bat] liburuak. Esne-behiak eta... [+]


2019-08-09 | Mikel Aramendi
Ordu aldaketa
Zentzugabekeria arrazionaltasunez mozorrotzen denean

Ordu aldaketaz idaztea eskatu diogu Mikel Aramendi analista geopolitikoari: “Egia frogatu bakarra da egungo DST sistema hau 1973ko petrolioaren krisiak abiarazi zuela. Eta geroztik, hor dagoela”, dio besteak beste.


10 liburu-denda europar

Gehienetan ez dira turismo gidetan agertzen. Eta eskerrak. Baina kanpoko hiri batera joaten garenean bisitatzea merezi duten gauzen zerrendan, beti egon behar litzateke liburu-dendaren bat.


2019-08-08 | Jesús Rodríguez
Katalunia independentziarantz
Goia eta behea

La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]


Eguneraketa berriak daude