Merkataritza eta Inbertsio Itunen aurkako Ekintza Egun Global izendatua izan da apirilaren 18a. Mundu osoan mota horretako itunen kontrako mobilizazioak eta bestelako jarduerak izango dira; Europan, Euskal Herria barne, batez ere TTIPek –EB eta AEBren arteko hitzarmenak– izango du protagonismoa. Baita zerbitzuei eragingo dien TISAk, eta Kanada eta EBk dagoeneko adostua duten CETAk ere.
EAEn, Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak hainbat ekintza antolatu ditu egunaren karietara. Mobilizazio nagusia Bilbon egingo dute, apirilaren 18an, arratsaldeko 20:00etan: Moyua plazatik Arriaga antzokiraino joango den Argitasunaren Martxa. Horren aurretik, honakoak izango dira:
Araban:
Merkataritza eta inbertsio itunei buruzko informazio-mahaia izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen Plazan (lehengo Posta plaza), egun osoan.
Bizkaian:
TTIPi buruzko mahai ingurua ikuspuntu politikotik, Elkanoko Unibertsitate Eskolan, Bilbon. Apirilaren 18an, goizeko 11:00etan. Alderdi politiko guztiei egin diete gonbidapena. Moderatzaile lanetan Unai Brea ARGIAko kazetaria arituko da.
Gipuzkoan:
TTIPi buruzko eztabaida egungo dute gizarte mugimenduekin (Askapena, Fracking Ez, Ekologistak Martxan, Steilas, Emakumeen Mundu Martxa) Donostiako Guardetxe Elkartean. Apirilaren 17an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Kontzentrazioa Donostiako Bulebarrean, apirilaren 18an, eguerdiko 12:00etan.
Iruñean eta Baionan deialdiak
Nafarroan ere hainbat ekintzarako deia egin dute. Asteburu osoan, TTIPi buruzko erakusketa ikusgai izango da REASek antolatutako ekonomia solidarioko azokan. Apirilaren 18an, 11:00etan, ATTACek eta Via Campesinako Paul Nicholsonek hitzaldia eskainiko dute itun transatlantikoak demokraziari eragingo dizkion kalteez.
Arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egingo da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Baionan, elkarretaratzea egingo dute Askatasunaren plazan, arratsaldeko 14:00etan, Stop TAFTA Pays Basque taldeak deituta.
Bertoko elikagaien alde
Bestalde, apirilaren 17a Via Campesinak deitutako baserritarren nazioarteko borroka eguna da, eta aurtengoa TTIP (TAFTA) hitzarmenaren aurkako jarrera agertzeko baliatuko dute. Hala, Etxalde mugimenduak ekitaldia egingo du Astigarragako Petritegi sagardotegian, eguerdiko 12:00etan, “Babestu ditzagun bertoko elikagaiak!” lelopean.
Antolatzaileen esanetan, TTIPek mehatxu egiten dio tokian tokiko elikagai ekoizpenari. Europan hiru sistema daude nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitatea kontrolatzeko: Jatorri Deitura Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua eta Espezialitate Tradizional Bermatua. Etxaldek dioenez, AEBek lehia askearen kontrakotzat ditu hirurak, eta marka pribatuen alde egiten du. TTIP hitzarmenak ekar dezake identifikazio sistema horiek babes gabe geratu eta modu pribatuan erabili ahal izatea.
Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]
“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]
Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.
Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]
Alemania eta Frantziako gobernuetako kideek TTIPez egindako adierazpenen ostean, Austriaren txanda iritsi da. Bertako gobernuko bi kide esanguratsu EB eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren aurka azaldu dira ordu gutxiko tartean; Christian Kern gobernuburuak dagoeneko... [+]
Frantziak EBko beste estatuei eskatuko die Europa eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren (TTIP) negoziazioak eteteko, Matthias Fekl Kanpo Merkataritza estatu idazkariak RMC irratiari emandako elkarrizketan esan duenez. Haren ustez, negoziazioak ezkutukeriaz egin dira... [+]
Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministro Sigmar Gabrielen ustez, akordioak kale egitearen arrazoia “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da.
Europa eta Kanadaren arteko libre merkatuko akordioak hainbat sor marka ez ditu babesten. Ossau Irati ardi gasna sor marka horietarik da eta ELB sindikatak salatu du joan den astean CETA izeneko akordioa onartua balitz, Ossau Irati eta beste hainbat izen libreki erabiltzen... [+]
TTIPen aurkako kanpainan daudenentzat, filtrazioa arma bihurtu da, akordioaren kontra darabiltzaten argudioak baieztatzen ditu eta. Baina pribatuki filtraziookin zuhurtziaz jokatu beharra aipatzen dute. Sinple esateko: AEBen jarrera “gogorra” nabarmentzeak balio... [+]
Espainiako Greenpeaceko sei kidek Madrilgo Kio dorreetako baten horma eskalatu eta TTIPen aurkako pankarta bat ipini dute 80 metroko garaieran. Greenpeacek berak maiatz hasieran zabaldutako dokumentuek erakusten dute, talde ekologistaren esanetan, AEBak eta Europar Batasuna... [+]
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du Eusko Jaurlaritzak TTIP hitzarmenari buruz duen jarrera, EH Bilduk egindako agerraldi eskaeraren ondorioz. Sailburuak esan du akordioa ona izango dela enpresa ertain eta txikiei mesede... [+]
Lehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.
Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa... [+]
TTIP, merkataritza askeko akordio transatlantikoaren aurkako ekintza bitxia ikus daiteke otsailaren 25ean egindako bideo labur honetan. Hasieran Europar Batasuneko eta AEBetako talde negoziatzaileetako kideak ikus daitezke, ekitaldi sozial batean. Dan Mullaney AEBetako... [+]