Axima Refrigeration enpresaren kontrako salaketa jarri zuen CLPB Euskal Herriko Esne Kooperatibak, Aldudeko Gasnategia gaizki eraiki izanagatik. Arrazoi eman die auzitegiak laborariei, eta milioi bat euro ordaindu beharko die enpresak. Kalte immaterialen atala, haatik, Baionako auzitegiaren esku utzi du.
"Erabaki honek CLPB Euskal Herriko Esne Kooperatibari arrazoia ematen dio, eta baieztatzen du atzemandako makurren eta izandako ondorioen erantzulea dela Axima Refrigeration enpresa" irakurri daiteke Aldudeko Gasnategiak bidalitako oharrean. Aldudeko kooperatiba horri milioi bat euro ordaindu beharko dizkio Axima Refrigeration enpresak, 2014an gaizki egindako obrengatik. Martxoaren 29an ukan du epaiaren berri Aldudeko Gasnategiak: 2019an Baionako auzitegiak harturiko epaia berretsi du Paueko Dei Auzitegiak.
Haatik, guztia ez du argitu Dei Auzitegiak. Hain zuzen, arazoak ondorioztatu kalte immaterialak ere leporatzen dizkio enpresari Behe-Nafarroako kooperatibak: 11 milioi euroko kalteak eragin dizkie aktibitateren eta salmentaren esparruetan, kooperatibaren kalkuluei segi. Baionako auzitegiaren esku utzi du zati hori Dei Auzitegiak. Laborariek ez dute begi onez hartu: "Auzi berri bat egin dadin itxoin behar du orain kooperatibak, ekoizle guztiei dirua itzuli ahal izateko".
Egoera ekonomikoa dela eta, CLPBko laborariei ez zaie osoki ordaintzen esnea: "Ekoizleei esker irauten du gasnategiak" urtarrilean CLPPk errandakoaren arabera. 1970. hamarkadan sortu zuten kooperatiba, Ipar Euskal Herriko etxalde batzuetako behi eta ardi esnea biltzeko.
Autonomian aitzina egiteko, gasnategi bat eraikitzeko ideiari lotu ziren 2011n eta 2014an abiatu zuten Alduden kokaturiko aktibitatea. Ipar Euskal Herrian dabiltzan gasnategi handi eta industrialen parean alternatiba bat dute CLPB eta eredu industrialaren kontrako borroka eramaten dabilen egitura gisa ere ezaguna dugu.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola, karena eta oritza tartean badaude; artilearekin batera haiek ere ehundu baitute... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]