Defund the police: AEBetako poliziaren bukaera, segurtasun publikoaren hasiera

  • Defund the police mugimenduaren helburu nagusia poliziaren aurrekontua murriztea eta hura erabat edo hein batean indargabetzea da, diru hori gastu sozialean inbertitzeko asmoz.


2021eko martxoaren 24an - 10:30
Argazkia:Todd Lucier/ Flickr

Poliziaren aurrekontua murriztea eta poliziaren zati bat edo osoa indargabetzea eskatzen duten herritarren mugimenduetatik, iragarri dute Bidenen administrazioak ez duela ekarriko poliziaren indarkeriaren galerarik.

Defund the police mugimenduak pasa den urteko maiatzean hartu zuen indarra, politikoa eta mediatikoa, Mineapoliseko Poliziak George Floyd hil zuen momentuan. Austin edo Seattle izan dira udalaren aurrekontua aldatu duten azken hirietako batzuk. Horretarako, polizia-funtsak birbideratu dituzte. Austinen kasuan, etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko hotela erosi eta mantentzeko erabili da dirua. El Salto komunikabideak adierazi duenez, “murrizketa horiek urteko herrialdeak polizian gastatzen diren 100.000 milioiekin konparatuz gero nahiko txikiak dira, baina aurrerapauso handia dira, joeraren aldaketa”.

El fin de la policía ( Poliziaren amaiera, Capitán Swing, 2021) entseguaren egileak, Alex Vitale soziologoak mugimenduaren esangura modu honetan azaldu du: “Defund the Police mugimendua arazoak polizia-erreformen bidez bideratu nahi ez izatearen adierazpena da. Ez dut uste polizia-sistema hori erreformagarria denik”. “Polizia prozedura zuzenen arabera ari denean ere, aplikatzen diren egoera gehienetan oraindik ere tresna okerra dela adierazi du jende askok”, azpimarratzen du soziologoak.

Alternatibek erabateko aldaketa dakarte segurtasun publikoaren arloan. Ez dute bilatzen polizia hobea baizik eta beste ikuspegi politiko bat, aurrekontuaren bultzada sozial batek lagundua. Vitaleren hitzetan, “kontua ez da polizia bere lana birsortzen duten beste erakunde batzuekin ordezkatzea, baizik eta komunitate bakoitzean ditugun erronkak kontuan hartzea. Ikusi ze motatako arazoak dauden, gazte-indarkeria, drogak, lapurretak edo eskola-absentismoa dauden. Bakoitzak irtenbide mota bat beharko du".

Mugimenduaren hastapenak

2014ko udan Darren Wilson agenteak 18 urteko Michael Brown tirokatu zuen eta azaroan Wilson ez zela prozesatuko jakin zen. Orduan, Obamak zerbait egitea erabaki zuen, poliziaren arazoa politikoki konpontzeko. Emaitza aditu-batzorde bat izan zen, eta, handik hilabete batzuetara, 59 gomendio plazaratu zituen. Poliziaren hilkortasuna murriztu zezaketela ematen zuten baina ez zen horrela gertatu. 2021. urteko datuak begiratuz gero, hilabete eta erdian 98 hilketa kasu egon dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Ertzaintzak Lurraldebuseko autobus gidariak prestatuko ditu eraso matxisten aurrean

Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Eguneraketa berriak daude