Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute erabiltzeko. Eta guk konprobatu dugunez, primeran dabil euskaraz.
Deepseek erabili daiteke web bidez edo app-a instalatuta:
Web zein app, bietan erabiltzaile bera lotu daiteke, adibidez Google/Gmail identitate batekin, eta orduan batean zein bestean txat eta interakzio berak agertu zaizkizu, testua berrerabiltzeko aukerarekin.
Konektatu gara, eta interfazea erdaretan bakarrik aurkitu dugun arren, euskaraz egiozu, edo euskaraz egiteko eskatu, eta primeran erantzuten. Euskara hizkuntza ergatiboa dela badakien galdetu diogu, eta baietz, analisi nahiko zuzen batekin erantzun digu.
Jarraian, galdera tranpa planteatu diogu... "Andoni Mikelek hil badu, nor da hiltzailea?". Ondo identifikatu du, eta gainera ergatibitateaz jardun dugularik lehenago, horren inguruko analisi gehigarria eman digu:
Ezagutza gehiago eskatu diogu... Errenteriako herriaz. Analisi hau eman digu (testua literalki kopipegatzen dugu).
Errenteria Gipuzkoako udalerri bat da, Oiartzualdeko eskualdean kokatua. Donostiatik gertu dago, eta bere kokapen estrategikoak eta garraio konexio onak hiriburuarekin eta inguruko herriekin lotura estua ematen dio. Hona hemen Errenteriari buruzko informazio interesgarri batzuk:
Industria eta ekonomia: Errenteria tradizio industrial handiko herria da. Historikoki, burdinola eta lantegi ugari izan ditu, eta gaur egun ere industria garrantzitsua du.
Kultura eta ondarea: Herriak hainbat eraikin historiko eta kultura ondare interesgarri ditu, hala nola Errenteriako udaletxea eta Santa Maria eliza. Gainera, Oiartzun ibaiak herria zeharkatzen du, paisaia ederra eskainiz.
Jaiak eta ospakizunak: Errenteriak jai tradizionalak ospatzen ditu, hala nola San Martzial jaiak, herriko patroiaren omenez. Jaiek musika, dantza eta beste hainbat ekitaldi kultural eta sozial biltzen dituzte.
Hezkuntza eta kirola: Herriak hainbat eskola eta ikastetxe ditu, eta kirol instalakuntza onak ere bai, hala nola futbol zelaiak, pilotalekuak eta gimnasioak.
Gastronomia: Gipuzkoako beste herri batzuk bezala, Errenteriak ere gastronomia tradizionala eta pintxo-pote kultura indartsua du. Taberna eta jatetxe askotan probatu daitezke bertako zaporeak.
Errenteria biztanleria handiko udalerria da, eta bere biztanleek herri bizia eta dinamikoa osatzen dute. Zer gehiago jakin nahi duzu Errenteriari buruz?
Orduan galdetu diogu ea nor den errenteriarrik ospetsuena... eta Xabier Lete dela esan digu! Leteri buruzko laburpen txukun bat eman digu, baina gauza bat asmatu egin du: ez zen Errenteriakoa, baizik eta Oiartzungoa.
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Nafarroako Foruzaingoak Bigarren Hezkuntzako irakasle baten inguruko ikerketa abiatu du. Institutuko komunetan eta hainbat dendatako aldageletan emakumeak ezkutuan grabatzea leporatu diote auzipetuari.
Artifiziala ez den teknologia izango du goiburutzat Iametza komunikazio enpresak, ARGIA eta Ametzagainarekin elkarlanean, antolatu duen Euskarabildua jardunaldiaren 13. edizioa. Teknologiaren erabilera "etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa" aldarrikatuko dute,... [+]
1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]