Amarako talde feministak, Groseko Asanblada Feministak eta Plazandreok alderdiak agerraldia egin dute Amarako Askabide klinikaren aurrean. “Ia bi hilabete daramagu gatazka larrian hiriko gune honetan, baina urteak daramatzagu emakumeok eta Askabide klinikak jazarpena jasaten. Errezatzearen aitzakiapean, giza eskubideen murrizketak aldarrikatzen ari dira, legez kontra eta inpunitate osoz, hemen eta beste hainbat tokitan”, salatu dute.
Ohartarazi dutenez, Donostian ez ezik, Valentzian, Madrilen eta beste hainbat lekutan abortuak praktikatzen dituzten klinika ginekologikoen aurrean bukatzen diren protestak egiten ari dira. “Dagoeneko denok dakigu nor dagoen deialdi hauen atzean: eskuin muturra. Argi gelditu zen maiatzaren 6ko Irutxuloko Hitzaren astekarian argitaratu zen erreportajean”.
Gipuzkoako herritarrek manifestazio horiei “gogor” kontra egin dietela adierazi dute, eta horregatik ez dutela beste deialdirik egin Donostian. “Aukera hau aprobetxatu nahi dugu gipuzkoar guztiak zoriontzeko, eta adi jarraitzeko deia egiteko: ez dakigu noiz saiatuko diren berriro gure kaleetara itzultzen”. Herritarren jarrera “eredugarria” izaten ari bada ere, “oso kezkatuta” daude egoerarekin, deitzaileek “erabateko inpunitatearekin jokatzen” dutelako, “erakundeen inolako eragozpenik gabe”. Egoera horren aurrean, Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari galdera hauek luzatu dizkiete: “Noiz arte jarraituko duzue emakumeon oinarrizko eskubideak urratzen dituzten ekimen hauek onartzen eta baimentzen? Zein izango da zuen jarrera hemendik aurrera? Horrelakoetarako baimenak ematen jarraituko duzue? Herritarron esku uzten jarraituko duzue geure oinarrizko eskubideen defentsa, orain arte bezala?”.
Eragile feministek nabarmendu dute apirilaren 14tik legez kanpokoak direla abortuaren kontrako manifestazioak. 4/2022ko apirilaren 12ko legeak dioena gogorarazi dute: “Inork, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea oztopatzeko helburuarekin, emakume bat jazartzen badu ekintza gogaikarri, iraingarri, larderiatsu edo hertsagarrien bidez eta emakumearen askatasuna kaltetu, hiru hilabete eta urtebete arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, edo hogeita hamaika eta laurogei egun bitarteko komunitatearen mesederako lanak”. Beraien ustez, indarrean dagoen legediak “nahikoa berme” izan beharko luke horrelako manifestazioak kaleetan ez ikusteko. “Abortua emakume guztion oinarrizko eskubidea da, eta erakundeak herritarren oinarrizko eskubideak babesteko daude, beste ezeren gainetik”.
Hori dela eta, udalari eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari ondorengoa eskatu diote: “Utzi beste alde batera begiratzeari eta betearazi legea. Debeka itzazue horrelako egitasmoak. Lehenik eta behin, emakume guztion sexu eta ugaltze eskubideen aurka doazelako. Eta, bestetik, legez kanpokoak direlako”.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.