Minsk-II elkarrizketak porrot egiteko puntuan Debaltseve herriak eduki omen zituen eta igande goizaldean ezarritako tregoaren iraupena ere paraje hartan egonotan gertatzen denak erabakiko du. Orduotan borrokan diraute han.
Armak isil samar omen daude, nazioarteko hedabideen arabera. Bielorrusiaren bitartekaritzarekin Alemania, Frantzia, Ukraina eta Errusiak –Donbasseko miliziano matxinoen oniritziarekin– Minsken hitzarturik menia, eraso eta bonbardatzeek gorrienean segitu zuten asteburu osoan zehar, alde biek azken txanpan metro batzuk lur gehiago eskuratu nahian. Igande goizaldea iritsita, ordea, kalibre guztietako armak mututu ziren ia denetan, salbu eta Debaltseven.
Inguratuta ote dagoen? Separatista armatuek baietz. Kieveko agintariek ezetz. Debaltseven armak erabiltzea libre ote den? Kievek ezetz, fronteko lerroan dagoelako. Matxino errusiarzaleek baietz, beren lurralde barnean dagoelako eta nork bere eremuan nahi duena egin omen dezakeelako. Astelehenean artilleriazko suak lanean dirau 25.000 biztanle baizik eduki ez arren Ukrainako trenbide sarean lotune oso garrantzizkoa bide den Debaltseve inguruetan.
Ondoko ordu eta egunak erabakiorrak izango dira Minsk-IIren emaitzak ezagutzeko. Gaur hasi beharko lukete alde biek artilleria eta arma bortitzenak fronteko lerrotik urruntzen. Baina egoera egonkortzen ez bada esan nahiko du orain artean 5.300 heriotza ekarri dituen Ukraina-Donbasseko gerra ez aitortua luzatzeaz gain gogortu eta are gehiago nahaspilatuko dela, eta berretsiko da zenbait adituk iragarria: OTAN eta Errusiak Ukrainan morroien bidezko gerra (proxy war) borrokatzea erabakita daukatela, Europako jendeok Balkanetako gerra odoltsuen errepikapenaren aurrean jarriko gaituena.
Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]
Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.
Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]
Ukraina eta Errusia historiak lotutako bi herrialde izan dira mende luzez. Azken ehun urteetan, iraultzak eta mundu gerrak bizi izan dituzte elkarrekin eta, orain, elkarren aurka. Data nagusienak laburbildu ditugu hemen.
Egun hauetan Ukrainan gertatzen ari den gatazka militarra ulertzeko gako nagusietako bat Donbassen azken zortzi urteotan izandako gerra da. Gerra piztu zenean, Ibai Trebiño eta Mikel Arregi ARGIAko kolaboratzaileek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso zituzten lehen eskuko... [+]
Petrolio eta gasaren prezioak gora egiten ari dira, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra arriskuak munduko horniduran eragin dezakeenaren beldurrez. Nazioartean erreferentzia den Brendt gordin upelaren prezioak otsailaren 22an azken zazpi urteetako gorengo preziora iritsi zen:... [+]
2021eko urriaren 30ean The Washington Post egunkariak argitaratutako artikulu batek ireki zuen bidea. Testuan iradoki zuten Errusia Ukrainaren inbasioa prestatzen ari zela. Ordutik zurrumurrua etengabe elikatu eta garatu dute AEBetako Gobernutik, eskala handiko inbasioa berehala... [+]
Errusiako presidente Vladimir Putinek Donbassko Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortu du otsailaren 21ean eta Errusiako Parlamentuak ondorengo orduetan berretsiko du Putinen erabakia. Honek dekretuan jaso du armada "bake eginkizunetarako"... [+]
Errusiako lehen ministro Vladimir Putinek gaur erabakiko du Donbasseko herri errepubliken independentziari buruz. AEBek hainbeste hauspotu duten Errusiaren inbasiorik ez da gertatu, baina Ukrainan tentsioak igotzen jarraitzen du. Asteburuan Ukrainako armadak Donbass eskualde... [+]
Errusiako kazetari talde bat 2014ko apiriletik gatazka gordinean murgilduta dagoen Ukrainako ekialdeko Donbass eskualdean izan da, bertako biztanleen testigantzak jasotzeko asmoz. Hiri eta herrixka askotan bizi duten egoera lazgarriaren lekuko izan dira.