Debaldetan xahutzeko partez

  • Eraikuntzako obretan eginahala gauza berreskuratu eta berriz erabiltzeko sortu dute Patxa’ma elkartea Biarritzen, berreskuratu materiala behar duenaren esku uzteko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 21ean - 09:21

Duela sei hilabete sortu zen Patxa’ma elkartea, helburu honekin: eraikuntzako materialaren berriz baliatzea. Olivier Hirigoien eta Julien Simon dira sortzaileak, eta egoitza ttipi bat badute Biarritzeko Harausta auzoan. Lehen obralekua aski berezia agitu zitzaien. G7koen gailurra iragan ondoan, Suez enpresak deitu zituen, estatu puxantetako buruentzat egin muntadura berezietan gauzak berreskuratu nahi zituzten galdeginez. Bi tona puska bildu zituzten, bestela zikinontzira botako zituztenak.

Patxa’maren bi sortzaileak eraikuntza munduko langileak dira. “Ohartuak ginen sekulako xahutzeak bazirela materialen aldetik”, dio Hirigoienek. “Gehienak botatuak dira berriz erabiliak izan daitezkeelarik”. Etxe zaharberritzeko obrak badirelarik, edo etxeak desegin behar dituztelarik, ofizialeek, legez, hondakindegietara ekarri behar dituzte hondarrak. “Gehienetan, ofizialeek ez dakite zer egin material horiekin, zirkuituan berriz ezartzeko gai den egiturarik ez baita. Arras guti dira berriz erabiltzeko ohitura dutenak, eta hondakindegira doaz dena botatzera”. Jakinez, ofiziale enpresa horientzat kostu bat duela, tonaka pagatzen baitute zerbitzua. “Berriz erabiltzea haien onerako da. Hondakindegiak kudeatzen dituzten erakundeentzat ere, bete-beteak baitira. Bil ta Garbirekin harremanetan gara, eta maiz pleinitzen da biltegiak gaindituak baititu”.

Bi gisatan berreskuratzen du tresneria Patxa’mak. Batetik, gehiegi manatu ondoan soberakinak gelditu zaizkion jabe bati hartuz. “Halakoetan, jabeak ez daki zer egin soberakinarekin, eta guk hartzen diogu”. Beste bidea da etxe bat desegiten delarik erabilgarri izan daitekeena baztertzea. “Desegin aitzin heldu gara, azterketa bat egiten dugu eta jabeari erraten zer berreskura dezakegun. Joan den astean bezala, Angelun: beranda bat, ateak, leihoak, elektrika. Aurrekontua aurkezten diogu eta orekatzen du desegitea eginen dion enpresarenarekin. Ez zaio karioago heldu dena hautsi eta botatzea baino”.

Berriz erabiltzea guziz interesgarria zaio, bestalde, etxeko obrentzat material beharretan denari. “Berreskuratzen ditugun materialak berriz salgai ezartzen ditugu erdi preziotan edo berriaren hereneko prezioan”. Interesatuak bi aukera ditu: materiala kendu den obralekura zuzenki joan bila edo Patxa’mak Biarritzen duen aterpera. “Obralekuan berean nahiago dugu Biarritzeko biltokia ttikiegia dugulako”. Orain arte baztertu materialaren katalogo bat badu elkarteak, kontsulta daitekeena eskatuz gero.

Arkitektoak bitartekari

Oihartzun zerbait bildu du engoitik egitasmoak, eta arkitektoak, obralariak hasi zaizkie bi lagunei deitzen obra baten mentura dutelarik. “Mementoko, ahoz aho egiten da. Sare bat da”. Helburua litzateke obralarien artean orokortzea usaia hori. “Saila profesionalizatu nahi dugu. Egin molde fidagarriak proposatu nahi ditugu, errepika daitezkeenak. Berriz salgai ezartzen ditugun materialen jatorria eta kalitatea bermatzen ditugu”. Hastapena baizik ez dela uste du Hirigoienek; beraz, bidea behar bezala markatu nahi dute. “Duela mende bat komunzki egiten zen materiala berriz baliatzea, baina galdu da kontsumoaren usaiagatik: erosi, erabili eta bota. Konbentzituak gara berriz ohiko bilakatuko dela arra erabiltzea, eta eginahala egiten dugu profesionalki egina izan dadin”. Baliagarri izan dakien gisa bereko beste egitasmoei. “Kostaldean bereziki, bada jende bat etxe erosten ari dena eta dena desegiten duena berriaren egiteko gibeletik. Beraz, harrobi handia bada, eta segur gara badela lekua beste batzuentzat”.

Ipar Euskal Herrian, etxegintza erasokorraren eraginez ikusiz prezioak zer heinetara helduak diren, Hirigoienek argi du denen onetan dela berriz baliatzea. “Lurraren prezioa izugarri emendatu da kostaldean, baita barnealdean ere. Gazteek edo jabe berriek inbertsio handiak badituzte lurraren prezioarengatik bakarrik. Beraz, interesa dute erdi preziotan den material ona eskuratzeko”. Material berria ez dela merkatuz joanen dio, bestalde. “Ohartu gara Castorama, Leroy Merlin eta gisako saltegi handietan prezioak urtetik urtera %5az emendatzen direla”.

Hain zuzen, talde horiek lobby lana egin dezakete bigarren eskuko merkatu horren geldiarazteko edo bere peko jartzeko. “Arras posible da talde gotor batzuk entsea daitezen dinamika horren oztopatzen, baina bai Europan, bai Frantzian bozkatu diren azken legeak itxaropen iturri dira berriz erabiltzeari buruz”.

Eta tokiko erakundeak? Ofizialeek hondakindegietara ekarri hondarrekin aldikal pagatzen duten zerga ez ote dute diru sartze gisa ikusten hautetsiek? “Hondakindegiak azkarki gaindituak dira jadaneko eta arazo bat zaie. Gehiago dena, enpresek hondarren uztea pagatu behar dutenez, biderkatu dira basa zikindegiak; beraz, Elkargoak hobe du berriz erabiltzea sustatzea”. Funtsean, Patxa’ma Bil Ta Garbirekin solasean da menturazko hitzarmen baten egiteko. Euskal Elkargoari ere diru laguntza eskatu zion, baina gabe gelditu da. Bizkitartean, gogoko lukete erakundeak laguntzen balitu egoitza handiago baten edireten, leku eskasez, dituzten parada batzuei uko egin behar baitiete Simon eta Hirigoienek. Gehiago dena, obragintzako jakitateen partekatzeko atelierra sortu nahi lukete, berriz erabiltzearen eta bere baitarik egitearen ideia bururaino eramateko.

Gaur egun, bitartekako langile dira Simon eta Hirigoien. Lortzen dute aste bat hemen, aste bat han libratuz elkartearentzat aritzen boluntario gisa. Saila garatzen balitz, haatik, Patxa’man denbora osoz aritzeko xedea lukete. Arte horretan, elkarteko kideen laguntzarekin ari dira, joan den astean Angeluko etxe batean egin bezala. Ikusi nahi dute orain Baionan, Plantoun auzo famatuan, besteak beste, gauzen bereizteko molderik baden, ardura duten erakundeek iragarria baitute gaizki eginak izan ziren etxe horiek deseginen dituztela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Eguneraketa berriak daude