Gipuzkoako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendaritzako bi kidek, Iratxe Ocerinek eta Ana Bereziartuak, dimisioa aurkeztu dute, ARGIAk baieztatu duenez. Mendaroko Ospitaleko zuzendari medikua da Ocerin eta Eibarko ospitaleko erizaintzako zuzendaria da Bereziartua. Biek COVID-en aurkako txertoa jaso ostean utzi dute kargua, polemikaren erdian.
Beste bi dimisio izan dira Osakidetzako zentroetan txertaketa irregularrekin lotuta, Debabarrenako ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritzako Iratxe Ocerinek eta Ana Bereziartuak dimisioa eman dute, txertaketarekin lotutako irizpideak hausteagatik eta beraiek txertoa hartzeagatik.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak asteazkenean egindako agerraldian adierazi zuen, Debabarreneko zuzendaritza-taldeko kide batzuek txertoa jarri zutela, dimititu duten erizaintzako zuzendariak eta zuzendari medikoak tarteko. Sagarduiren hitzetan, zuzendaritza-karguak izan arren, COVID-19rekin lotutako jarduera egiten dutenez, txertoa jartzeko irizpideen barruan zeuden.
Debabarreneko 76tik gorako biztanleen osasun zerbitzuen kudeaketaz arduratzen da ESI. Eskualde honek herri hauek biltzen ditu: Bizkaiko Ermua eta Mallabia, eta Gipuzkoako Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku.
Bilboko Basurtu eta Santa Marinako ospitaletako kasuak azalerazi du txertoen banaketa irregularren gaia. Kasu horiek jakin ostean, irizpideen arabera txertoa hartzea ez zegoekin Gasteizko Santiago ospitaleko zenbait langilek txertoa hartu izana onartu du ospitaleko zuzendaritzak. Azken kasu honekin batera etorri dira Debabarreneko ESIko zuzendaritzako bi kideen dimisioak.
EH Bilduk Osasun sailburuaren eta kasuekin lotutako arduradun guztien dimisioa eskatu du.
Sagardui sailburuak eta Osakidetzako zuzendariak dimisioa eman behar dute, ezin dute minutu bat bera gehiago jarraitu beren arduretan. ❗️ Informazioa ezkutatu digute eta gezurretan aritu dira.#VacunasVIP pic.twitter.com/AfNmErGyG7
— EH Bildu (@ehbildu) January 28, 2021
(Albistea osatzen ari gara)
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]
Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100... [+]
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako heriotza kopurua oraingoaren bikoitza izango litzateke, haren kontrako txertoaren kanpaina martxan jarri ez balitz.
Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten... [+]
Patenteetatik libre dagoen COVID-19aren aurkako txerto berri bat sortu du Texasko haurrentzako ospitaleko txertoen garapenerako zentroak (AEB). Indiak dagoeneko onartu du txerto hori erabiltzeko emergentziazko baimena eta haren sortzaileek espero dute laster Indonesian,... [+]
COVID-19ari dagokionez, abenduaren 22an hasi dute umeei zuzenduriko "hautuzko txertaketa" Ipar Euskal Herrian. Desadostasunak eta ulertu ezinak areagotzen ditu azken neurri honek.
Ayoade Alakija Afrikako Batasuneko presidentekideak salatu du omikron aldaera txertoen banaketa desorekatuaren ondorioz sortu dela. Bestalde, EMAk bosgarren txertoaren merkaturatzea onetsi du, “eraginkorra, kalitatezkoa eta segurua” dela baieztatuta; oraindik ez... [+]