De Miguelen koartada berria, edo euroak nola bihurtu pezeta

  • Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handiena berriz ere abian da. Fiskalarekin akordiorik lortu gabe, astelehenean hasi zen deklaratzen Alfredo de Miguel auziko akusatu nagusia. Bere kontrako akusazioak ukatzeaz gain, EAJko Arabako buruzagi ohiak hainbat koartada harrigarri atera zituen poltsikotik, komisiorik ez zuela eskatu ziurtatzeko.


2018ko urriaren 16an - 09:49
Alfredo de Miguel EAJko kide ohia (eskuinean) eta Gonzalo Susaeta haren abokatua, astelehenean Arabako Justizia Jauregira bidean (arg: Foku / Jaizki Fontaneda)

Auzia lehertu zenetik hona dozenaka peritu eta lekukok hitz egin dute makina bat informazio eskuan, eta duela egun gutxi erruduntasuna onartzeko zorian ere izan da Alfredo de Miguel, fiskalarekin akordioa lortzearen ordainetan. Baina astelehenean, denbora honetan ezer gertatu ez balitz bezala, hasierako argumentuei eutsi eta bere kontrako akusazio guztiak ukatu ditu burukide ohiak.

Beste behin, El Diario.es-eko Iker Rioja kazetariari esker dakizkigu epaiketaren xehetasun garrantzitsu asko, beste medio handiak ofiziozko albiste hotzak ematera mugatu baitira. Hala, De Miguelek bi koartada erabili ditu ustezko komisio eskaerak justifikatzeko.

Deklarazio luze eta antzeztuan –Gonzalo Susaeta bere abokatuaren galderei bakarrik erantzungo die– azaldu du Ainhoa Alberdi lekuko nagusiari eskatutako dirua –“kutxatilatik pasatzea”– ez zela komisioa, baizik eta ISO kalitatezko ziurtagiria lortzeko ustezko lan batengatik 30.000 euro zor zizkiola haren enpresak. Bestetik, e-posta batean azaltzen den “gurea 100-ean utziko dugu” esaldia, ez omen ziren 100.000 euro, baizik eta etxebizitza batean alokairuan zuen maizterrak zor zizkion “100.000 pezeta” edo 600 euro.

Fiskalak hainbat akusaturekin akordioa lortu ostean, De Migueli leporatzen zaizkion delituak frogatzeko testigantza gehiago azaleratu daitezke orain epaiketan zehar (arg.: Foku / Jaizki Fontaneda)

Akusatuen frontean arrakalak irekita, epaiketa lehertzear

Orain arteko monotonia hautsiko duten norabide aldaketak egon daitezke hemendik aurrera De Miguel auziko epaiketan. Hilabetez etenda egon dira auzi-saioak, Josu Izagirre fiskala akusatuekin negoziatzen aritu baita euren erruduntasuna onartzea zigor eskaerak jaistearen truke.

Asteleheneko saioan jakinarazi duenez, akusatuen zati “garrantzitsu” batekin akordioa lortu du, eta orain ikusteko dago akusatu horien deklarazioak nola eragingo duen gainerakoengan. Fiskalak ez duena argitu da zeinekin lortu duen akordioa eta estrategia hori buru-haustea izaten ari da Susaeta abokatuarentzat; deklarazioen ordena aldatzea ere eskatu du, baina beste akusatuen defentsek eta epaimahaiak berak ez dute halakorik nahi izan.

Izan ere egoera berri honekin, Alfredo de Miguel, Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko Araba Buru Batzarreko kide ohi eta ustezko ustelkeria sarearen buruei egozten zaizkien delituak –dirua zuritu, legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzur egitea, besteak beste– frogatzeko datu eta testigantza gehiago azalerazi daitezke epaiketan zehar.

Ustekabean leher daitekeen zelai minatua bihurtu da De Miguel auzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-14 | Gedar
Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Movimiento Semilla alderdi progresistak irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
Prebarikazioagatik ikertzen ari dira Arabako Ingurumen diputatu berria

Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude