Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan %84ak ez du, Usurbilgo Udarregin %80ak, Donostiako Zurriolan %75ak baino gehiagok ez dauka, Ibarrako Uzturpen %70ak…
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen mailara igarotzen den gazteak mugikorra izatea ohikoa zen duela gutxira arte, eta oraindik ere, ohikoa da lanketarik egin ez den ikastetxeetan. Joera hori aldatzen ari dira, baina, han-hemenka ikastetxeetan hedatu diren taldeak: gurasoak elkartzen dira eta adosten dute seme-alabari mugikorra emateko adina atzeratzea, eta elkarrekin adostuta, errazagoa da, mugikorrik ez duen haur bakarra izatearen presioa desagertzen baita (Usurbilgo Udarregiko kasua kontatu genuen ARGIAn).
Orio, Segura, Zumarraga, Mutriku… datutan
Lanketa horretan buru-belarri ari den Altxa Burua ekimenari datuak eskatu dizkiogu, DBHko lehenengo mailara zenbat gazte igarotzen den mugikorrarekin, eta bide oparoa egiten ari den Gipuzkoako Altxa Buruatik erantzun digute. Nabari dira fruituak: "Oro har ikusten duguna da tokiko taldeek lan egin ahala, emaitzak azkar lortzen ari direla". Orioko ikastolan %78ak ez du smartphonerik DBH1en, Berrobin %63ak, Donostiako Luberrin %62ak, Seguran %56ak, Bergarako eskola batean %75ak eta beste batean %57ak, Zumarragako La Sallen %22,79ak, Mutrikuko Goizeko Izarran %32ak eta herri bereko Samielan ez dago inor mugikorrik ez duenik DBHko lehenengo mailan.
"Denok dakigu zein zaila den ohiturak haustea. Taldean elkarrekin egiten badute, lortuko dute. Atzetik datozen familia eta ikasleentzat eredu izan daitezela"
“Hautsi dugu ohitura! DBH1en smartphoneak gutxiengoa dira”, ospatu dute Donostiako Zurriola ikastolan. “Denok dakigu zein zaila den ohiturak haustea. Jarrai dezatela horrela pausoz pauso smartphonea emateko adina ahalik eta gehien atzeratzen. Taldean elkarrekin egiten badute, lortuko dute. Atzetik datozen familia eta ikasleentzat eredu izan daitezela”.
Guraso talde eta ikastetxeetatik harago, herriko beste eragile batzuk inplikatzea ere lortu dute hainbat herritan, mugikorra edukitzeko adina atzeratzeko borrokan. Guraso eta lagunekin komunikatu beharra ez dadin aitzakia izan, esaterako, "Gurea erabil dezakezu" pegatina identifikagarria duten Tolosako denda eta eraikin publikoetan bertako telefonoa erabil dezakete haur eta gazteek, dei bat egin nahi badute. Mugikorra gainean eramateko premiari aurre egitea da helburua, kontatu genuenez.
Hori bai, seme-alabari mugikorra emateko unea iristen denean, zein ezaugarridun gailua da egokiena, zein baldintza eta erabilera adostu ditzakegu, zer saihestu behar dugu? Izarkom telekomunikazio kooperatibak ateratako gidaz idatzi genuen ARGIAn: Lehenengo mugikorra noiz, nola eta zein baldintzapean?
Guraso elkartean mugikorren inguruan bigarren hezkuntzarako protokoloa lantzen dabiltzala eta, protokoloaz galdetu dit Bilboko guraso batek.
Jaurlaritzaren webgunean irakurri dudanez, EAEn, 2024ko urtarrilean ikastetxeetan mugikorren erregulazioaren inguruan adierazi zena... [+]
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]
Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]
Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]
Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.
Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]
Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]
Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]
Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.
Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.