Hendaiako polizia etxera izenpetzera joan denean atxilotu dute preso ohia. Egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute 19:00tan, Hendaiako herriko etxe aitzinean. EH Bai, Sortu, Aitzina, Bake Bidea zein Bakegileek salatu dute atxiloketa.
Goiz honetan Hendaian atxilotu du David Pla preso ohia Frantziako poliziak. Kontrol judizialaren neurriei segi, izenpetzeko komisaldegian zegoela atxilotu eta Baionako komisaldegira eraman du poliziak.
Pla Espainiaratzearen alde agertu zen Frantziako Kasazio Auzitegia iazko abenduan. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008ko ustezko bilera bategatik egin zuen euroagindu eskaera, ETArekin lotuta. Alta, Espainiak leporatutakoak Frantziako poliziaren txostenek gezurtatzen dituztela azaldu zuen auzitegian Xantiana Cachenaut defentsaren abokatuak.
Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldeko 19:00tan, Hendaiako herriko etxe aitzinean. Pla berehala askatzea eskatu dute Bake Bidea eta Bakegileek eta gaurko elkarretaratzera bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. Sortu eta EH Bai alderdiek ere mezu bera plazaratu dute. Bakea eta elkarbizitza eraikitzeko jarrera eta ekintzak ukan beharrean, Frantziako zein Espainiako Estatuek "konfrontazioan oinarritutako eszenatokia mantendu eta eraiki" izana salatzen du EH Bai-k. Plaren atxiloketaren gisara, azken aldietako "mendekuan oinarrituriko erasoak" deitoratu ditu koalizioak, Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Lorentxa Beyrie eta Ibon Fernandez Iradi presoen kasuak adibidetzat emanez.
Iazko apirilean atera zen kartzelatik Pla. 2015eko irailean atxilotu zuten Baigorrin, Iratxe Sorzabalekin batera. ETAko zuzendaritzako kidetzat jota, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta zazpikoa Sorzabali. Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponketaren alde lanean ari zirela nabarmendu zuten Plak eta Sorzabalek, zehaztuz atxilotuak izan arte Frantziarekin eta Espainiarekin elkarrizketak abiatzen saiatu zirela
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]