CUP

David Fernandezek barregarri utzi du Jimenez Losantos

  • Ana Pastor kazetariak CUPeko diputatu oiharen inguruan Twitterren jarritako txioak sortu du eztabaida.


2015eko irailaren 16an - 11:43

Kazetariak bere kontuan adierazi du Fernandezekin ados egon ala ez, “plazerra dela bera hizketan entzutea”. Mezuari erantzunez, Losantosek aurpegiratu dio ea nola esan dezakeen hori, Arnaldo Otegiren gidari izan den pertsona entzuteak “nazka” eman behar liokeela eta.

Ironiaz, CUPeko diputatu ohiak kritikari erantzun eta bide batez Otegiren aldeko mezua bidaltzeko aprobetxatu du: “Ez dut gidabaimenik. Dena dela, Otegi askatu”.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CUP
2022-10-25 | La Directa
Anna Gabrielekin elkarrizketa, erbestetik bueltan

Ia bost urte igaro dira Anna Gabriel Sabaté Suitzara erbesteratu zenetik, Jordi-ak eta Kataluniako Gobernuaren zati bat espetxean zirela. Ordutik asko aldatu da egoera: indargabetutako Carles Puigdemonten inbestidura saioa, Quim Torraren izendapena eta inhabilitazioa,... [+]


Ezker Independentista eta CDRak masiboki zelatatu ditu Espainiako Barne Ministerioak

Directa hedabideak eman du argitara espioitza masiboa: Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu, eta besteak beste kaleko jarraipena ere egin die hainbat militanteri. 2017ko... [+]


2022-01-19 | Saioa Baleztena
Mireia Vehí i Cantenys
“PSOEren gobernua egonkortzea nork bere buruari harrika egitea da”

2019an Kataluniak bizi zuen salbuespen egoerak bultzatuta, CUP lehenbizikoz aurkeztu zen Espainiako Estatuko hauteskundeetara bi eserleku lortuta. Mireia Vehí (Vilafant, Herrialde Katalanak, 1985) diputatu eta zerrendaburuak ARGIA jaso du Madrilgo Kongresuan, alderdi... [+]


2021-12-01 | ARGIA
CUPek katalanez baino ez du egingo hedabideen aurrean

Prentsaurrekoak eta edozein motatako parte-hartzeak katalanez eskainiko dituzte Herrialde Katalanetan. Erabaki hori hartu du CUPek Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duelako ikastetxeetan ikasgaien laurdena gaztelaniaz eman behar dela.


2021-10-01 | Axier Lopez
Alde bakarreko bidearen aurka agertu da Kataluniako Parlamentua, U1-eko erreferendumaren urteurrenean

Lau urte bete dira gaur Urriaren 1eko Kataluniako autodeterminazio erreferendumetik. Urteak pasa dira, eta errepresioa tarteko, galdeketa hori sustatu zuten alderdi independentisten jarrerak ere aldatu dira. Ostegunean, aldaketa hori islatuta geratu da Kataluniako Parlamentuan.


2020-10-05 | ARGIA
Quim Arrufatek “eraso matxistak kudeatzeko prozesu baten erdian” utzi zuen CUP

CUPek oharra kaleratu du igandean, Ara hedabideak kasuaren inguruko informazioa argitaratu ostean. Astelehen goizean CUPeko diputatu Natalia Sánchezek adierazi du Arrufatek “kanporatze baten atarian” utzi zuela CUP. Arrufatek desadostasun politikoengatik irten... [+]


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


2020-07-14 | Mikel Eizagirre
Anna Gabrielen mugikorra ere zelatatu zutela salatu dute

Roger Torrent ez ezik, Anna Gabriel ere Estatu-espioitzaren biktima izan dela salatu dute, Israelgo NSO konpainiaren Pegasus programarekin.


Jusapol polizia elkartetik jasotako mehatxuak salatu dituzte hainbat alderdik, tartean EH Bilduk

EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea... [+]


2019-11-06 | Z. Oleaga
Albert Botran i Pahissa, CUPeko kidea
“Nahiko genuke ezker abertzaleak aliantza esparru bat gurekin ere izatea”

Albert Botran i Pahissa CUPeko idazkaritza nazionaleko kidea da eta Espainiako Kongresuko hauteskundeen zerrendan bigarren postuan da. CUPen historian estreinako aldiz eztabaidatu zuten estatuko hauteskundeetara aurkeztu ala ez, apirileko zitaren aurretik. Ezezkoa gailendu zen... [+]


2019-09-25 | ARGIA
Pakete susmagarriak agertu dira Bartzelonan Òmnium, ANC, CUP eta ERCren egoitzen atarietan

Espainiako bandera jarrita eta "TNT" hizkiak idatzita zeuzkaten lau pakete agertu dira asteazken goizean Òmnium, ANC, CUP eta ERCk Bartzelonan dituzten egoitzetan. Esquadra Mossoek TEDAX taldeak mobilizatu eta lehergailuen aurkako protokoloa aktibatu dute, nahiz... [+]


2019-01-16 | ARGIA
11 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Katalunian, tartean CUPeko bi alkate

Espainiako Poliziak operazioa egin du asteazken goizean Katalunian eta 11 lagun atxilotu ditu, tartean Celráko alkate Dani Cornellà eta Vergesekoa, Ignasi Sabater, biak ere CUPekoak. Abiadura Handiko Trenaren Gironako errailen okupazioarekin lotuta dago operazioa:... [+]


2018-09-14 | ARGIA
Anna Gabrielen Gasteizeko hitzaldia etetean giza eskubideak urratu zirela aitortu du Gasteizko epaitegi batek

Javier de Andres Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariaren eskakizunez moztu zuten orduko hartan Kataluniako CUP alderdiko diputatua zen Anna Gabrielen hitzaldia. Epaitegiaren arabera, debeku horrekin biltzeko eta adierazteko eskubideak urratu ziren.


Udaletxeko leihotik ‘estelada’ ez kentzeagatik, sei hilabetez ezgaitu dute Bergako alkatea

Alkateak epaiketa politikoa dela salatu du, estelada jartzea Bergako udalbatzak hartutako erabakia izan zelako.


2018-03-14 | ARGIA
Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Kataluniako Banyoles herrian, Estrasburgoren sententzia ospatzeko

Astearte gauean zenbait lagunek Felipe VI Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Banyoles herriko udaletxearen aurrean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako sententzia ospatzeko egin dute.


Eguneraketa berriak daude