“Panamako paperen” filtrazioaren harira, bere aitaren Offshore inbertsio funtsaz baliatu izana onartu du Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek, The Guardian egunkariak argitaratu duenez. Cameronek 2010ean, kargua onartu baino lau hilabete lehenago, saldu zuen Blairmore Investment Trusteko partaidetza.
Lehen ministroak eta bere emazteak 1997an eskuratu zuten Blairmore elkarteko partaidetza: 12.497 librako (15.461,29 euro) inbertsioa izan zen. Ostera, 2010ean partaidetza saldu zuten 31.500 libratan; 19.003 librako irabazia ekarri zien operazioak.
Bere errugabetasuna defendatu du Cameronek ITV telebista kateari eskainiriko elkarrizketan: “Ez dut ezer ezkutatzeko. Harro nago nire aitaz, berak egindakoez eta martxan jarri zituen negozioez”.
Diru funtsa zergak saihesteko sortu izana gezurtatu du lehen ministroak. Adierazi du inbertsioak ekarritako irabazi guztiak deklaratu zituela bere familiak, zerga guztiak ordainduz.
Bere aita hiltzean oinordetzan jasotako 300.000 libraren jatorriaren inguruan ere galdegin diote elkarrizketan, paradisu fiskaletatik eratorritako dirurik duen jakin nahian. Horren aurrean, Cameronek azaldu du ezin duela oinordetzan jasotako diru guztiaren jatorria ezagutu.
Dimisio eskaerak
Auziak eragina izan du Erresuma Batuko politikan. Cameronek dimisioa aurkeztu beharko zukeela aldarrikatu du John Mann diputatu laboristak. Bestalde, Ogasunaren gaietarako laboristen bozeramaile Richard Burgonek Cameronen jarrera salatu du: “Lau egunez galderak erantzuteari uko egin ostean, 30 urtez zergak ordaindu gabe jardun duen Blairmore elkarteaz baliatu izana onartu du David Cameronek azkenean”.
Blairmore Holding Inc inbertsio funtsaren zuzendari izan zen Ian Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren aita. 80ko hamarkada hasieran sorturiko elkarte horrek hamarka milioi libra kudeatu zituen herrialdeko familia aberatsen mesedetan.
Panamako paperetan agertu den Bizkaiko diputatu nagusi ohiak azaldu du Kuban autoekin negozioa egiteko inskribatu zuela ezkutuko sozietatea, hango gobernuak esanda.
Azken aste hauetan asaldatuta gabiltza Panaman azaldu diren 11,5 milioi dokumentu filtratu dituelako kazetarien kontsortzio batek. Dokumentu horietan azaltzen diren izen ospetsu batzuk bakarrik eman dizkigute, baina jakin behar dugu munduko populazioaren %1ek munduan zehar... [+]
Maiatzaren lehena entzuten dudanean nire gaztaroa etortzen zait gogora; adin bat badaukat, eta aspaldi hartan egun debekatu gorriz markatua zen, manifestazio-ahaleginak (ahalegin hutsak, askotan, “ehiztariak” segituan agertzen ziren-eta), lasterka saioak eta... [+]
Bazekien zertan ari zen Alemaniako Sueddeutsche Zeitung egunkariari filtratu zizkionak Panamako Mossak Fonseca kabineteari ostuta 214.000 sasi-konpainiaren datuak. Zalaparta izugarria dabilela uste duenak jakin behar du informazioaren zati bat baizik ez dela azaleratu oraindik... [+]
Realak paradisu fiskaletako elkarteak baliatu zituen atzerriko jokalariei ordainketak egin eta bai hauek, eta baita klubak ere ogasunari diru gutxiago ordaintzeko 2000 eta 2008 bitartean. Panama Papers ikerketan agertu da Reala, 2008an dagoeneko argitaratu zen informazioarekin.
Elkarri bostekoa eman diote Raul Castro eta Barack Obamak Panaman egindako Ameriketako VII. Goi Bileran.