Espainiako Barne Ministerioak David Blanes teniente koronela izendatu du Diego Pérez de los Cobosen ordez Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako buru izan dadin. Azken hori, berriz, Armen Interbentzio Zentralera bidali du Fernando Grande-Marlaska ministroak.
Espainiako Estatuko Barne Ministerioak gaur bertan iragarri duenez, David Blanes teniente koronelak ordezkatuko du Diego Perez de los Cobos Madrilgo Guardia Zibilaren Komandantziako buruzagitzan. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Perez de los Cobos kargutik kendu zuen joan den astean eta orain jakin denez, Madrilgo Armen eta Lehergailuen Interbentzio Zentralean hutsik zegoen postu bat eskatu du, baita Gobernuak eman ere.
Publico egunkariak aipatzen dituen Guardia Zibileko iturrien arabera, ez da lan erraza izan de los Cobosen ordezko bat aurkitzea. Izan ere, bederatzi egun eman omen dituzte hainbat koroneli deika, eta denek uko egin diote kargu-eskaintzari; hori dela eta, teneniente koronel bat aukeratu behar izan dute. Astearte honetako Gobernuaren kontrol saioan, Grande-Marlaskak azaldu zuen Perez de los Cobosen kargu-uztea sekretuen ustezko filtrazio delitu baten harira gertatu zela.
Barne-gatazkak
Espainiako Barne Ministerioak koronela Madrilgo Komandantziako kargutik kendu zuen, ustezko "leialtasun faltagatik" eta "Guardia Zibilaren ikerketen eta jardueren garapenaren berri ez emateagatik”. Maria Gamez Guardia Zibileko zuzendari nagusiak maiatzaren 24an sinatu zuen kargu-uzteari buruzko dokumentu erreserbatuan jasota dago hori. Grande-Marlaskak, hasiera batean, "talde aldaketa" aurrunt bati egotzi zion ordezkapena, eta de los Cobos buru zen Komandantziak M8ko manifestazioari buruz egindako txostenetik aparteko kontua zela adierazi zuen, baina aste honetan kargugabetzea txostenaren "filtrazioarekin" lotu zuen Senatuan. Eskuin espainiarreko oposizioak dimisioa "berehala" emateko eskatu dio.
Curriculuma
Moncloak aditzera eman duenez, Blanes izan da orain arte Madrilgo Komandantziako Unitate Fiskaleko eta Aireportuetako arduraduna. Errege Etxeko Segurtasun Unitatean eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Kabinete Teknikoan ere jardun du. Euskal Herrian ere ibilia da Blanes. 1991. urtean Zaragozako Akademia Militar Orokorrean graduatu ostean, Guardia Zibilaren Arabako Komandantzian jaso zuen bere lehen lanpostua; Laguardia eta Labastidako kuarteletan, zehazki.
Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako burua kargutik kendu ostean, Espainiako Barne Ministerioaren eta erakunde polizialaren arteko ika-mikak ez du etenik. Txosten berri bat jarri du mahai gainean Guardia Zibilak eta oraingoan Fernando Simon Alerta... [+]
Felix Blazquez Guardia Zibileko 3. kargurik garrantzitsuenean kokatu berri dute. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, ofizialak deklaratu egin beharko du erakunde armatuko kide bat jazartzeagatik Laudion.
Pello Alcantarilla preso ohiak Berria egunkariari kontatu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean De los Cobos ikusi zuela: “Hor zegoen niri begira, zain, noiz etsiko nuen”. Telebistan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
Diego Pérez de los Cobos Espainiako Guardia Zibilen buruaren kargugabetzea, M8-ko manifestazioen inguruko txosten batekin izan dezake lotura, hainbat hedabideren arabera. "Konfidantza falta" argudiatu du Fernando Grande-Marlaska Segurtasun ministroak.