Edonori gertatzen zaio, urteak bereganatzen dituen neurrian, garai bateko bide zabalak estu egiten zaizkio, baita, garai bateko egi borobil asko hausnarketa gai. Horregatik ez da harritzekoa, tarteka, idazlea orri zuriaren aurrean dagoenean, biluztu egiten dela sentitzea. Nolabaiteko hutsunea nabari du, eta zalantzak sortzen zaizkio egin beharrekoaz. Beste behin ere, barruan duena zintzotasunez kanporatu, ikusten eta entzuten duena adieraziz, sinesten duen horren alde eginez, edota, –betiere errealitatearen ikuspegitik– sormena, fikzioa eta metafora jorratu.
Kontakizun honetako protagonista –benetako gertaeretan oinarritua– nerabe bat da, bere fakultatea ezagutzen hasi berria, dena zalantzan jartzen duena, bere burua barne, bere ideiak konfiguratu eta garatzeko asmoa duena. Inguratzen duen munduaren taupadak bitartekaririk gabe ulertu nahian dabilena, inolako manipulaziorik gabe.
Nerabe honek hautematen du bera parte den gizartea, erakunde politiko nahiz erlijiosoen ikusmen lausoa eta kolaboratzailea, agerian egon arren, liskar gogor eta latz baten efektuen mende dagoela –aitonak eta aitak hainbat aldiz aipatutako liskar hura–, eta oraindik ez dituela ondorio praktikoak behar bezala metabolizatu.
"Nerabe unibertsitario euskaldun, jatorra eta buruargia, zaindu zure burua, eta zorterik onena zuretzat"
Ez da gai sentitzen bere aitona eta aita bezalako ehunka mila euskaldunek defendatu duten ideia errepublikazale eta abertzalea amaitu gabea izatearen ondorioak behar bezala neurtzeko. Baina badaki, Francok eta bere euskal zein ez-euskal “kolaboratzaileek” beldurra eta harrapakeria inposatu zituztela frankismo luzean. Horrek piztu zuen aitaren borroka.
Iraganean murgildu nahian egia jakiteko asmoz, ikusten du euskal klase politikoan batzuek frankismoaren egungo “adarkadura demokratikoari” –dagoeneko 75 urte igaro diren arren– aurre egiten dioten bitartean, beste batzuek etsi egiten dutela, eta onartu Madrilgo Gobernuak “oraindik ere” garaituak direnei ematen dien tratu baztertzailea, laguntza eskatzera derrigortuak ez daudenean. .
Nerabe unibertsitario honek, bertsio, helburu eta interes desberdinak dauzkaten baina arrazionalki elkarrekin bizitzera behartuta dauden bi munduren artean bizi da. Nolanahi ere, “egia inteligentearen” bilaketan, bere erradikaltasunak onartzen du zaila dela bere bizi proiektua garatzea –buruari leial izanez– inguratzen duen gehiengo gizarte, zein familiako egungo belaunaldiarekin.
Jakin, badaki gaur egungo nukleo familiarra sortu zuten bi belaunaldiak izan zirela garaitua bata eta espetxeratua bestea, eta garaituen tratua jaso zutela. Baita haien ondorengoen artean badirela, bake eta elkarbizitzaren izenean, erregimen horretan babes hartu dutenak, baina ez burua makurtu gabe.
Aukera bat da, beste aukera bat, makurragoa litzateke bakarra izatea. Nerabe unibertsitarioak, bere aitona eta aitaren jokabidea inbidiaz gogoratzen duen bitartean, argi eta garbi ikusten du beste batzuk nola mugatzen diren bizitzaren onurekin amestera.
Kontakizunaren protagonista den nerabea, gogoeta egiterakoan, konturatzen da zaila dela gaur-gaurkoz, indar gehiagoren beharrean dagoen kausa baten alde modu inteligentean egitea. Nor den jakin nahi du, egiaz nolakoa den eta non dagoen, eta ez du inork adierazterik nahi. Berak bakarrik aurkitu beharra dauka.
Ezin hobeto daki erreferentzia bere aitona dela. Bere aitonaren memoria gogora ekartzean, gizon zuzen bezain jator bat ikusten du, etxea, familia, herria eta herrialdea defendatzera behartuta egon zen belaunaldian murgildua, baina garaitua eta frustratua.
Gazte unibertsitario hau buruargia da, zalantzarik gabe, baina gaztea, eta, tarteka, zalantzatia ere bai. Behar bada, prestakuntza ikastetxe erlijiosoetan jaso izanak, kontraesankor samarra izatea darama, eta –esponja baten gisa jarduten duen garunaren jabe denez– tarteka nahiko “iragazkor” jotzen du bere burua.
Bere prestakuntzari dagokionez, inoiz ez du ikasketak eta kirola uztartzeko arazorik izan, eta horrek nolabaiteko segurtasuna ematen dio helburu akademikoak ahalegin handiegirik gabe lortu ahal izateko.
Arazoak beste batzuk dira. Ez du beste batzuek interpretatzen dutenaren ikusle izan nahi. Berak protagonista izatea erabaki du. Ahaleginak egin nahi ditu, hamarkadaz hamarkada “kontinentzia” eta inposaturiko errealitatera egokitzea predikatzen jarraitzen dutenen gainean, nagusitasun plano batean kokatzeko.
Nerabe unibertsitarioak iritsi egin nahi du, ez du amore ematen. Ez du “praktikoa” izan nahi, ez baitu benetako irizpide eta duintasunik gabe bizi nahi. Ez du duintasun kontzertatua onartzen, egia bilatzen du, errealitatea. Benetako egia.
Gaztea da, oso gaztea, baina sistemaren kontraesanek erakusten diote “errealitate ofiziala” garaileek asmatzen dutela, eta komeni zaien modura erabiltzen dutela. Hortik eratortzen dira, gero, ondorioak. Ondorio politiko, sozial eta ekonomikoak. Eta ondorio horiek erabakigarriak izan dira, ez bakarrik aitona eta aitaren, iragana zehazteko, baita euskaldunen belaunaldi askoren oraina eta geroa bideratzeko.
Unibertsitatean dagoenetik, filosofiako irakasleari entzuten dio erne oso. Jatorraren antza ematen dio, eta korapilo guztiak askatzen laguntzeko borondatea ere erakutsi du. Baina, beldurgarria ere bada, ikasle guztiei begietara begiratuz esaten duenean; “Zuek zarete buruzagi belaunaldi berria, irauli beharra irauli, erre beharra erre, baina herria denentzat eraiki”.
Nerabeak ulertzen du irakaslearen “barneko mezua” baino, ¿horretarako gai izango ote dira ba?
Nerabe unibertsitario euskaldun, jatorra eta buruargia, zaindu zure burua, eta zorterik onena zuretzat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]
Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Barruan dudan zera honi idatzi nahiko nioke. Pandemiatik ia bost urte beteko dira, eta garai hartan gazteak ginenak hasi gara, gazte izaten jarraitzen badugu ere, bestelako espazio batzuetan orbitatzen. Etxebizitza, bizi proiektua, amatasuna, lana, osasuna... elkarrizketetako... [+]
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]