Datorren ikasturterako bi bertso eskola feminista antolatu ditu Bertsozale Elkarteak

  • Emakumeek egiten duten Ahalduntze Bertso Eskolak bosgarren ikasturtea egingo du eta lehen aldiz Gizonezkoen Bertso Eskola Feminista antolatu du Bertsozale Elkarteak. Bi bertso eskoletarako izen-ematea irailaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik.


2019ko ekainaren 28an - 10:43
Ahalduntze Bertso Eskolan, Ainhoa Aranburu gaia jartzen eta Maialen Akizu eta Amaia Iturrioz bertsotarako prest. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Emakumezkoen zein gizonezkoen bertso eskola feministek hiru oinarri hauek izango dituzte (sorreratik Ahalduntze bertso eskolak izan dituen berak): Aniztasuna, konpromisoa eta esperimentazioa. Aniztasunaren barruan ulertzen da adin, bertso maila, izaera, zein feminismoko ikuspegien arteko aniztasunari leku egitea. Horretarako, zaintza talde dinamikaren oinarrian jartzen dute. Konpromisoa da bertso eskolan parte hartzeko eskatzen den baldintza bakarra, alegia, ikasturtean zehar saioetara etorri eta bat-batean jarduteko jarrera hartzea. Eta esperimentatzeko gune gisa ulertzen dute bertso eskola hau, etengabeko bilakaeran.

Ahalduntze Bertso Eskola plazarako trebatu nahi duten gai-jartzaileentzako ere izango da

 2015-2016 ikasturtean abiatu zen Ahalduntze Bertso Eskola. 26 bertsolarik hartu dute parte orain arte, eta gai jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu eta Arkaitz Goikoetxea aritu dira. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, egitasmo honen hazia bertso munduko emakumeen bi topaketetatik etorri zen: 2013ko Artaunsoroko topaketan, emakume bertsolariek oholtzan jarduteko zituzten zailtasunak bistaratu zituzten, eta 2014ko Azkizuko topaketan, egoera horri erantzuteko lanketa gune bat sortzeko beharra azpimarratu zuten. Hala sortu zuen Bertsozale Elkarteak Ahalduntze Bertso Eskola, emakume bertsolarien plazaratzea sustatzeko asmoz. Espazio hori emakume bertsolarien parte hartzearekin diseinatu zuten.

Datorren ikasturtean, beste pauso bat emango du Ahalduntze Bertso Eskolak, plazarako trebatu nahi duten emakume gai jartzaileentzako ere izango baita. Gai jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu eta Maite Berriozabal ariko dira.

Gizonezkoen bertsolarien eskaerari erantzunez

Bertsozale.eus webguneko albisteak azaltzen duenez, "hainbat gizonezko bertsolarik aipatu izan dute feminismoa lantzeko espazio honen beharra. Bertsolari gizonezkoei feminismoari buruzko oinarri teorikoa eskainiko zaie, talde dinamikak nahiz adituen edota arituen ekarpenak izango dituzte bertsolariek saioz saio, eta gogoetarako eta esperientziak partekatzeko espazioa egituratu nahi da". Hilero larunbat goiz batez egingo dute gizonezkoen bertso eskola hau eta bertsotan egiteko espazioa ere izango da. Arkaitz Goikoetxea eta Iker Iriarte ariko dira saioen gidaritzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertso eskolak
2022-04-05 | Leire Artola Arin
HITZETATIK EKINTZETARA (II)
Lehen bertso eskola: Euskara herriari eman zioten

Euskara geure altxorra dela eta hura herrira zabaldu behar dela dio Patxi Goikolea euskaltzale eta bertsolari arrasatearrak. Argi du nola: bertsolaritzaren bidez. 89 urte beteko ditu baina garai batean bezalaxe segitzen duela dio. 1974ko hartan ere argi ikusi zuen, eta lehen... [+]


Miren Artetxe, bertsolaria
“Helduen kulturarekiko haustura bera da hizkuntzaren jarraikortasuna bermatzen duena”

Koronabirusaz baino hitz egiten ez den garai hauetan, arnasa pixka bat eskaini digu Miren Artetxek (Hendaia, 1985). Euskaraz, gazte identitateaz, bertso eskolez eta abarrez izan dugu solasaldia, duela gutxi aurkeztu duen tesiaz, alegia.


Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbidea aztertu du Miren Artetxek tesian

Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak izan ditu aztergai Miren Artetxek bere doktoregai tesian. Urtarrilaren amaieran aurkeztu zuen EHUko Leioako campusean. “Gazteontzat hizkuntza ohituren aldaketak, bereziki, gazte identitateak eraikitzeko... [+]


2020-02-05 | Bertsozale.eus
1.796 lagun ari dira bertso eskoletan 117 herritan

117 herritan daude bertso eskolak eta hauetan 1.300 inguru haur eta 430 inguru heldu ari dira bertsotan egiten ikasten. 112 dira irakasleak. 18 urtetik beherako taldeetan, %56 dira neskak eta %44 dira mutilak; baina zenbakiak irauli egiten dira helduen taldeetara iristean: %30... [+]


2018-12-20 | ARGIA
50. Bertso Eguna, urtarrilaren 26an Barañainen

Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egingo dute; hala, bertso eskola izango du ardatz arratsaldeko emanaldiak.


2017-06-27 | Estitxu Eizagirre
Bertsolari “in vitroa” eta bere maisua bizitzaren irakaspenez solasean

Ekainaren 26an Zumaiako Oxford aretoan Jon Maiak eta bere bertso irakasle izandako Joanito Dorronsorok solasean aurkeztu zuten "Berriak jaio ginen" Maiaren liburua. Hona landu zituzten gaiak.


2016-01-19 | Eneritz Artetxe
Bertso-truk ekimena
Lau bertso-eskola, hiru herrialde eta aitzakiarik ez

26 bertso eskola elkarren arteko desafioan jarri ditu Bertsotruk ekimenak. Urtarrilaren 16an Barakaldon elkartu ziren Senpereko bertsolariak, Enkarterrietako Bertso-eskola (Kilika); Errezil-Azpeiti-Azkoitiko Bertso-Eskola (Erniarraitz) eta Gernikako Bertso-eskola (Lilibertso)... [+]


2015-09-14 | Estitxu Eizagirre
Iñaki Aranzadi Telleria
Agur bertsoa liturgia zuen apaizari

“Iñaki apaiza” irailaren 12an zendu da. Hernaniko bertso mugimenduaren hauspoetako bat izan zen 80ko hamarkadan. Bere mezetan plazako bertsoak kantatzen zituen.


Eguneraketa berriak daude