Gazte asanbladako kideek aurreratu dute gaztetxea defendatzeko hitzorduak jarriko dituztela.
Datorren astelehenerako (ekainak 13) jarri dute Laudioko Gaztetxea husteko agindua. "Asteazken goizean jaso dugu jakinarazpena. Gaztetxea ekainaren 13ko lehen ordurako (igandean gaueko hamabietan) hustuta egon behar dela dio oharrak", azaldu diote gazte asanbladako kideek Aiaraldea komunikabideari. Nabarmendu dutenez, Udala da huste agindua helarazi duena, "prozedura administratiboa denez, udalak ebatzi duelako".
Ondorioz, gazteen esanetan, ekainaren 13tik aurrera "edozein unetan" bertaratu daitezke espazioa hustu eta zarraila aldatzera. Gauzak hala, gaztetxea defendatzeko hitzordua jarriko dutela aurreratu dute.
Maiatzean salatu zuten asanbladako kideek udalak gaztetxea husteko prozedura administratiboarekin aurrera jarraitzeko asmoa zuela.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.
????GAZTETXEA HUSTEKO DATA HELARAZI DIGUTE. EKAINAREN 13AN GAZTETXEA DEFENDA DEZAGUN! pic.twitter.com/Ow483UhEwM
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 8, 2022
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.