Dantzari profesionalen prekarietatea: urtean 10.000 euro baino gutxiago irabazten ditu bi dantzaritik batek

  • Aldizkakotasun handia eta ezegonkortasuna ere batzen zaizkio dantzari profesionalen errealitateari; hala ondorioztatu du azken txostenean Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak. Hamarretik hiru gizonezkoak dira, baina portzentajez, emakume eta pertsona ez-binarioak baino egoera ekonomiko hobean bizi dira.


2022ko abenduaren 21ean - 08:00
Aintzane Larrabeiti (Kulturaren Behatokia), Mikel Aristegi (ADDE), Mikel Etxeberria (Eusko Jauarlaritza), Gipuzkoako Dantzagunean egindako aurkezpenean. (Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA )
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urtez urte eta hamarkadaz hamarkada, dantzari profesionalen egoerak prekarioa izaten jarraitzen du. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eta Kulturaren Euskal Behatokiak elkarlanean egindako txostenaren arabera –aintzat hartu behar da beti ere, dantzari profesionalen kasua aztertu dutela eta ez aisialdiko jarduna–, bi dantzari profesionaletik batek ez ditu urtean 10.000 euro baino gehiago irabazten, aldizkakotasun handiarekin gainera. Nolabait ere, intuitiboki jakina zena kontrastatu eta baieztatzeko moduko txostena izan dela adierazi dute.

%72k nolabaiteko lotura ekonomikoa dute administrazio publikoarekin, eta kasuen %47an, kontratazio publikoek diru-sarreraren %46 baino gehiago hartzen dute. Hau da, argi dago sostengu nagusia instituzioetan dagoela, baina kasurik gehienetan motz geratzen dira ekimenak, gaur-gaurkoz prekarietatea handia baita. Are gehiago, lan egin eta kotizatutako hilabeteen artean ere desoreka oso handiak atzeman dituzte txostenean.

Arrakala generoaren arabera

Inkestan parte hartutako dantzari profesionalen 10etik 6 baino gehiago emakumezkoak ziren; 10etik 3 gizonezkoak eta %7 ez-binarioak. Adinaren arabera, desoreka nabarmenik egon ez arren, gehienak 40 eta 50 urte artekoak direla ondorioztatu da; eta, azpimarragarria, ikasketa-mailaren arabera dagoen oreka.

Aurrez aipatu dugu, dantzari guztien erdiak irabazten dituela urtean 10.000 euro baino gehiago; aldiz, gizonezkoen kasuan, %70era igotzen da portzentajea. Pertsona ez-binarioen kasuan, hirutik bakarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude