Dantza taldeen emanaldiak baimendu ditu Jaurlaritzaren dekretu berriak

  • Alarma Egoera bertan behera geratu zenetik EAEn indarrean dagoen dekretu berriaren arabera dantza talde amateurren emanaldiak baimenduta daude, baina baimena ez da agerikoa. Izan ere, euskarazkoan, entseguak bakarrik ageri dira, emanaldiak ez dira aipatzen. Badirudi itzulpenean galdu dela dantza emanaldien baimena. Beraz, gazteleraz behintzat, dantza taldeen emanaldiak ere baimendu ditu Jaurlaritzak, beti ere, segurtasun neurriak zorrotz beteta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 14an - 14:27
Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Atzo zalantzak bagenituen ere, dekretu berriaren gaztelerazko testuaren arabera dantza talde amateurren emanaldiak baimenduta daudela ikusi dugu. Euskarazkoa bakarrik irakurrita sarrera argitaratu ondoren, Mikel Olanok ohartarazi gaitu dekretuaren gaztelaniazko bertsioak honakoa jartzen duela: "Se permiten los ensayos y actuaciones de grupos no profesionales de danzas". Euskarazkoan, ordea, entseguak bakarrik ageri dira, emanaldiak ez dira aipatzen. Badirudi itzulpenean galdu dela dantza emanaldien baimena. Beraz, gazteleraz behintzat, dantza taldeen emanaldiak baimendu ditu Jaurlaritzak, beti ere, segurtasun neurriak zorrotz beteta.

Entseguen protokoloa?

Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimenduta jarraitzen dutela adierazi du Eusko Jaurlaritzak 2021eko maiatzaren 8an argitaratutako dekretuan. Honela jaso da dantza entseguen informazioan:

"Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimenduta daude, eta betiere zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren eta maskara erabiltzearen prebentzio-badintzak. Nolanahi ere, prebentzio-neurrien protokolo bat izan beharko dute, Osasun Publikoareneta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak jasoko dituena".

Baina honen aurreko dekretuarekin alderatuta, oraingoan, ez da adierazten elkartu daitezkeen dantzarien kopurua. Orain arte sei kideren artekoa zen muga. Zenbakirik ez zehazteak nahi adina dantzari elkartu daitezkeela esan nahi ote du? Ez dirudi hori horrela denik, orain esaten baita taldeek prebentzio-neurrien protokoloa izan beharko dutela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak jasoko dituena. Baina zein dira jarraibide horiek? Argi gelditu da dantza taldeek entseatu ahal dutela, baina entseguak nola egin daitezkeen zehazteko orduan lehen baino zalantza gehiago dago orain.

Amateurren dantza emanaldiak?

Orain arte indarrean zen araudian profesionalek soilik eskaini zitzaketen kultur-emanaldiak. Dekretu berriaren gaztelerazko bertsioak musika- eta ahots-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalek baimendu ditu, baina euskarazko bertsioak dantza emanaldi amateurrak ez ditu espreski aipatzen. Gaztelaniaz idatzitako dekretuan, berriz, argi adierazten da "dantza talde ze profesionalen entseguak eta emanaldiak" onartzen direla.

Ostera, erromeriarik eta jaietako dantza desfile eta emanaldiak debekatuta jarraitzen dute. Abuztuko dekretuak zioenez "Ezin izango da erromeriarik edo musika- edo dantza-erakustaldirik egin espazio irekietan, ez eta bestelako herri-ekitaldirik ere, esaterako, desfile gisako ikuskizun ibiltariak, edo jendeak bide publikoan lagundutakoak". Horren inguruko aldaketarik ez du adierazi 2021ko maiatzaren 8ko Eusko Jaurlaritzaren dekretuak, eta, beraz, badirudi erromeria, kalejira eta aforoa kontrolatu gabeko dantza ekitaldi irekirik ezin dela antolatu oraingoz.

Emanaldiak antolatzeko neurriak

Entseguetatik aparte, kultura-ikuskizunak egiteko baldintzak eta neurriak eguneratu ditu dekretuak. Dantza talde amateurren emanaldiak baimenduta dauden unetik aurrera neurri hauek bete beharko dira ekitaldi horien antolaketetan. Areto itxietan bete beharreko baldintzei buruz hauxe dio dekretuak:

"Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. 1.600 pertsonatik gorako edukiera duten aretoetan, gehieneko edukiera 600 pertsonakoa izango da. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan (bizikidetza-unitateak ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira)".

Bestalde, dekretu honek aire zabaleko kultura emanaldiak gauzatzeko neurriak ere xehetzen ditu:

"Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukierarakin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateenkasuan izan ezik, elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteenarteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean".

Areto itxietan izan ala aire zabaleko espazioetan izan, emanaldi guztiak 22:00ak baino lehenago bukatu behar dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-04-12 | dantzan.eus
Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Janire Etxabe
“Argi dut nire hazia: euskal kultura eta memoria historikoa dantzaren bidez ezaugarritzea”

Janire Etxabek (1979, Arrankudiaga) dantza bertikala du ogibide: formakuntza eskolak eta ekoizpen propioak uztartzen ditu. 2021ean Harria Herria lana plazaratu zuen, 2022an Dendu, eta 2023an Geure(R)a. Aurki aurkeztuko du bere lehen bakarkakoa: Antzina. “Ulertzen dut... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Eguneraketa berriak daude