Dantza filmaren arrakasta zinemetan: 10 aste, 40.000 ikusle, kritikak eta erreakzioak

  • Fenomeno berezia gertatzen ari da Dantza filmarekin zineetan. Hamar aste daramatza Telmo Esnalen pelikulak zinematan: hamar aste, 56 herri eta 40.000 ikusle. Irailaren 24an aurre-estreinatu zen Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean eta abenduaren 21etik Hego Euskal Herriko aretoetan da Dantza pelikula. Ikusleen aldetik erantzun ezin hobea izaten ari da; hilabete hauetan oihartzun zabala izan du pelikulak, bai aretoetan, bai komunikabideetan, baita sare sozialetan ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 22an - 09:05

Hitzik gabe eta narrazioaren pisua euskal dantza tradizionalaren gain ezarriz, ikusmina zegoen Esnalen erronka ausartak izan zezakeen erantzunaren aurrean. Hainbat kritika on izateaz gain bada datu harrigarri eta ez-ohikoa Dantza filmaren inguruan gertatzen ari dena: zinema-aretoak betetzeaz gainera, proiekzioak amaitzean, ikusleek txalo zaparradekin saritu dute filma behin baino gehiagotan. Hego Euskal Herrian harrera beroa izan du eta urtea amaitu baino lehenago Ipar Euskal Herriko aretoetan ikusgai egotea espero da. Datorren hilabetean, berriz, Bartzelonan eskainiko da Dantza.

Dantza filma

Kritikak: Ausarta eta errepikaezina

"Liluragarria eta ikusgarria", "Bakarra eta errepikaezina" edota "Artelana" bezala definitu dute Esnalen azken lana zenbait kritikok. Proposamen "ausart" eta "berritzaile" modura ikusi dute askok. Telmo Esnalen apustuaren ausardia, euskal tradizio koreografikoaz Juan A. Urbeltzen proposatutako ikuspegi sinboliko-magikoa, Javi Agirren argazki zuzendaritza ederra eta Koldobika Jauregiren jantzi proposamen ausartak azpimarratu dituzte kritikek. Alderdi negatiboei dagokienez, zenbaiti iruditu zaio hankamotz gelditu dela genero ikuspegitik, pelikularen planteamenduan erakutsitako ausardiarik ez baitute antzeman genero rolen banaketan. Filmak izan dituen kritiken errepasoa egin dugu ondoko lerroetan, eta erreseina horiek sare sozialetan egin diren zenbait aipamen tartekatu ditugu.

"Ez dut uste inoiz euskal dantzak honela filmatu direnik eta, segur aski, urte batzuk pasako dira berriz ere zine-areto batean honelako irudiak ikusten ditugun arte." idatzi du Gorka Bereziartuak Argian. "Euskal Herriaren alegoria dantzatu bat" sumatu du filmean, zalantzak sortzen dizkion "Identitate esentzial baten bilaketa", "Oteizaren neolitismoaren antzeko zerbait, dantzara eramana". Bereziartuaren iritziz "apustu arrikutsutzat jo behar" da filma, "Kultuzko lan bihurtzeko elementuak ditu"ena, baina "dantzarien genero-rolak berriz, modu zurrunean bereizita" ageri direla agerian jarriz

"Zinemaz harago doan artelanean" Telmo Esnalek "ausart" eta "koherente" jokatu duela iritzi dio Urtzi Urkizuk Berrian. Berrian bertan " zentzumenen bidaia gozagarria" eta "film harrigarri" deskribatu du Dantza Gontzal Agotek. "Arrisku handia hartuta", "Esnalek apustu estetiko paregabea" egin duela zinemaratze zaila "edertasun bisual handiagoa emanez" gaindituz, Zinemaldiko sail ofizialeko "apusturik ausarten, erradikalen eta" Agoteren iritziz "modernoenak". Elixabete Garmendiak, Berrian ere idatzi du "Euskal dantzen irakurketa eguneratua dakar pelikulak" esanez. "Eguzkiaren jainkosaren dantzak —eme-ar nahasketa horrek— deskolokatu eta liluratu egiten du" dio Garmendiak, eta "ikuspegi inklusiboa eskaintzen du filmak, emakume eta gizonezko- adindunak hain dotore eta duin dantzan jarrita".

Zenbaitek Dantza filmak euskal ikusleetatik harago zer nolako harrera izan dezakeen galderaren inguruan agertutako kezkari erantzuten die Zigor Etxebestek Irutxuloko Hitzan egindako kritikan: "Edertasunaren aurrean hunkitua sentitzen direnak Dantza gozatuko dutela uste dut". Izan ere, Etxebesteren iritziz "filma ez ohikoa da, ederra eta zoragarria, euskal oinarrietatik abiatu eta askatasun osoz eraikitako ederlana". "Berebiziko kemena eta ausardia" aitortu dio Mikel Zumetak Zuzeun Telmo Esnalen lanari, "guztiz harrigarria den mundua sortu" baitu, besteak beste "argazki ezin hobea" eta "soinu diseinu izugarria" azpimarratuz. "Esnalen apustua guztiz asmatua dela, zintzoa, barrokoa akaso, koloretsua ere, baina guztiz hipnotikoak diren momentuetara eramango gaituena", dio Zumetak, eta kritikan bukatzen du esanez "Benetan eskertzekoa beraz Esnalen lana, eskua luzatzen digulako, guk ere dantza egin dezagun, elkarrekin, tradizioari ziraldo ustekabekoa eginez, zaharrak berrituz, eraldatuz, azala berrituz, baina funtsean enbor beretik edaten duen senaz gozatuz, dantza, funtsezko mugimendu akonpasaturari gurpena, taupadari".

Anbizioa eta ahalegina aitortu arren, "Ambición no falta en este periplo de movimiento y composición, de sincronía y ritmo. Esfuerzo, [...], tampoco", eszenaratzean formalismoetan erori izana leporatu dio Juan Zapaterek Noticias de Gipuzkoan, "puesta en escena sospechosa de incurrir en ciertos formalismos (re)conocidos como new-age.". Egileen ahalegina azpimarratzen du, baina tamainako ahaleginak egin dituzten PIna Bausch eta Win Wenders modukoen aldean, denbora eta baliabidez urriago, emaitza apalagotzat jotzen du: "El resultado rezuma belleza y fuerza, pero acusa problemas de tiempo y no disipa la sensación de reiteración". Diario de Noticias de Navarran, Reyes Ilintxetak arte-lantzat jo du "una obra de arte en muchos sentidos", euskal dantza tradizionalen esanahia adierazteko modu bikaina izatez gainera, "una excelente manera de explicar el significado de nuestras danzas tradicionales". Irudien eta jantzien edertasuna azpimarratuta, "Además de la belleza de las imágenes, me ha gustado mucho el vestuario", ikusleek aretoak bete izanaren arrazoietako bat argitzen du Ilintxetak, "Esta película merece la pena verla en pantalla grande y con sonido envolvente."

Soinu edizioa "perfectamente cuajado" eta soinu banda "primorosa"ren artean sortzen duten giroa goraipatzen du Adrian Vieitezek Revista Destapen: "dibuja un paisaje sonoro que pronto se revela como una de las fundamentales herramientas expresivas de la película", argazki-zuzendaritzarekin bikain uztartzen dena. Telmo Esnalek apustu ausarta, "una propuesta abarrotada de riesgo" berresten du hitzik gabeko filma egitegatik, eta erronkatik garaile ateratzen dela dio, "termina por alzarse vencedora", isiltasunaren aldarrikapenetik: "a veces, en tiempos oscuros, basta con que escuchemos la historia de nuestros cuerpos. Basta con que bailemos, con que observemos las líneas de nuestras manos. Basta con la Dantza." 

Ricardo Aldarondok, El Diario Vascon jantzi, argazki eta argiztaketa diseinu bikainak azpimarratu ditu, "un trabajo fastuoso en el imaginativo vestuario, en la fotografía y la luz", eta emakumeen irradaka jotzen du pelikularen une gailurtzat, "'Dantza' llega a un cénit con la larga y preciosa secuencia de las mujeres en corro y en coro".

El Diario Vasco bertan, Mikel G. Gurpeguik "Experiencia irrepetible" titulatu du kritika: "Estamos ante una pélicula única e irrepetible. Es improbable que haya otro recorrido por las danzas vascas con la belleza y rotundidad de 'Dantza'". Horrelako apustu ausartik nekez errepikatuko dela dio: "Nunca habrá otra igual, con la osadía y la fascinación de un dantzari antes que realizador, Telmo Esnal, capaz de dedicar siete años de trabajo a esta locura. No habrá otra que cuente con la rica visión del mundo de los bailes tradicionales que posee y difunde Juan Antonio Urbeltz, ni con la aportación estética de Koldobika Jauregi desde el diseño de producción". Euskal dantzekin errespetu osoarekin eta garaikidetasunaren askatasuna emanez ausardia betearekin jokatu izana aitortzen dio Esnali. Argazki-zuzendaritza goraipatzen du "Primorosamente fotografiados" baina jantzi-diseinuak ez du konbentzitu, "A uno no le convence la apuesta del vestuario, original y llamativo pero acaso estridente e incómodo para la danza". Eta dantzen aurkezpenean "Uno en general echa en falta más calor humano y menos solemnidad" dio Gurpeguik. Hori bai, arrazoimena alde batera utzi eta sentimenen bidez gozatzera gonbidatzen du bukatzeko: "En todo caso, ante la no fácil 'Dantza' solo queda claudicar, aceptar el reto de una obra de arte que arrastra sin palabras y dejarse llevar por su mar de impresiones. Sentir la película, no racionalizarla".

Euskal dantza adierazpen forma moduan bere tokia aldarrikatzen du filmaren bidez CinemaGavian kritika sinatu duen Miguel Angel Romeron esanetan: "la danza vasca llama a hacerse un lugar como forma de expresión", izan ere, "Dantza desde el principio deja claro su objetivo, el baile es la forma de transmisión de un lenguaje propio". Filmaren estetika goraipatzen du " La estética es el punto fuerte de Dantza donde cada plano presenta una belleza sublime y muy cuidada", Planoen diseinua txalotzen du, "Los planos son cuidados con mimo y con un gran acierto", baina eszena batzuk luzeegi eta astun jotzen ditu, "Algunos momentos se hacen demasiado pesados debido al abuso de coreografías excesivamente largas y que cuentan poco". Istorioa ongi harilkatu arren, "Esnal expresa gustosamente una historia bien hilada basándose en lo visual", baina borobildu gabe geratzen da "La historia se desdibuja a ratos y se hace demasiado pesada". Genero rolen zurruntasunari ere erreparatzen dio Romerok: "Sorprende que todas las parejas sean aún de chicas y chicos, y los hombres y las mujeres estén separados en muchas escenas." eta ausardia falta leporatzen du horretan, "quizás ese punto de falta de valentía de abordar ciertos aspectos puede llegar a recriminarse.". 

"Esnal ha construido un maravilloso y espectacular poema visual," idatzi du José Antonio Pérez Guevara 242 películas después-en, filmaren "inmensa factura visual" eta "donde la belleza lo impregna todo" azpimarratuz. Natura eta dantzen arteko harremanaz, "la naturaleza que se van sucediendo al ritmo brutal y espectacular de los bailes" dio kritikariak, eta filmak eragin dizkion sentimenak askatzen ditu erabat: "película hipnótica e inabarcable, llena de luz, de amor, de pasión, de belleza, de poesía, donde todo empieza y finaliza de forma espectacular, en el que las danzas nos hipnotizan y nos dejamos llevar por ese universo donde lo tradicional y lo antiguo toma nuestras vidas, y nos atrapa convirtiéndonos en espectadores activos y fascinados por esas danzas", eta borobiltzen du aitortzen pelikulak dantzan jarri duela bere gogoa: "Una película de una belleza inusitada, acaparadora para todos nuestros sentidos, que se mueve desde lo más mundano e íntimo hasta aquello más universal e inalcanzable, porque todo este mundo y todo aquello que podemos ver, y lo que no, no tiene porqué tener explicación, sólo hace falta sentirlo, dejarse llevar por las emociones, simplemente bailar, bailar y bailar."

Sorkuntza harrigarria deritzo Javier Aramendiak Cultura Vasca en Madrid-en argitaratutako kritikan: "Una creación deslumbrante". Esperientzia ahaztezina, "experiencia [...] inolvidable" da pelikula ikustea Aramendiaren iritziz, "una sucesión de impactantes y maravillosas secuencias coreográficas", lehen eszenatik hasita "de una sobriedad sobrecogedora", bukaeraraino. Euskal Herriko folklorea gailurrera darama bere esanetan "Dantza exhibe orgullosa, como no podía ser menos, el folklore de Euskal Herria, pero diríamos que lo sublima, elevándolo a una categoría estelar". Juan Antonio Urbeltzen parte hartzea bera "llena de señorío, ritmo, equilibrio y serena dignidad ¡inolvidable!" goraipatu du, baita sagardo-egileen dantza-saioa ere "descollantes, a mi juicio, admirándose la destreza y arte de los danzantes, que “bordan” con pasos de encaje su “cortejo” paciente de los vasos de sidra, rodeados de la admiración general". Eta oro har filmak utziko duen aztarna goraipatzen du "no dudamos quedará ya para siempre como un excelso exponente del alma vasca". 

 

Jarraian dituzue azken hilabeteetan prentsan agertu diren Dantza pelikulari buruzko hainbat kritika.

Artikulu hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nolakoa zatekeen sekula eraso gabeko Palestina?

Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


Eguneraketa berriak daude