Danimarkako gobernuak bertako haztegietako bisoi guztiak hiltzea erabaki du, ikerlariak ohartu direlako bisoietatik gizakietara pasatako koronabirus kasuak badirela –orain arte jakina zen gizakiek kutsatu zitzaketela bisoiak– eta bisoi-granja asko dauden Jutland eskualdean COVID-19aren birus mutatu bat agertu delako. Kezka da gizakien eta animalien arteko birus trafikoa areagotzen baldin bada ez ote den pandemiaren bertsio are larriago bat zabalduko, orain arte txertoen bilaketan egindako lana ezerezean utziko lukeena.
Badira hilabete batzuk SARS-CoV-2 koronabirusa aurkitu zela ez bakarrik Danimarkako, baita Herbeheretako eta Espainiako haztegietako bisoien artean ere. Zehazki uztailean Espainiako agintariek erabaki zuten hiltzea Puebla de Valverden (Teruel, Aragoi) haztegi bateko ia 93.000 bisoi, COVID-19 testetan zenbait positibo agertu zirelako bertako langileen artean... baina baita bisoi askoren artean ere. Lehenago, maiatzean, gauza bera gertatua zen Holandan eta hemen ere 10.000 bisoi hil behar izan zituzten.
Kontua da Danimarkan, haztegiotan Europako potentzia nagusia den herrialdean, 207 bisoi-granja daudela COVID-19ak jota animalien artean hauteman dituztela SARS-CoV-2 birusaren mutazio batek eragindako bost kasu; dozena bat pertsona ere ba omen daude kutsatuta. Gehienetan bisoietara gizakiek kutsatuta iritsi da birusa, baina ikerlariak ohartu dira zenbait kasutan, lehen Herbehereetan eta orain Danimarkan ikusi den moduan, birusak alderantzizko bidea ere egin duela, bisoietatik gizakietara.
BBC-ko Ingurumen erredaktoreak idatzi duenez, "osasun publikoari dagokionez kezka handia dago ea bisoietatik gizakietara pasatako koronabirus mutatu bat gauza izango den gizakientzako garatzen ari diren txertoak indargabetzeko. Zientzialari batzuek eskatu dute erabat debekatzea bisoien hazkuntza, pandemiaren kontrako borrokan oztopo izan daitezkeelakoan".
Munduan larrugintzarako urtean 50 milioi inguru hazten dira horrelako granjetan. Baina gizakiongandik beste animalia batzuk baino askoz urrunagokoak diruditen animaliok –bisoiak, ipurtatsak, hudoak eta beste mustelidoak– aldi berean dira gizakiekin horrelako birusak errazen partekatzen dituztenetakoak. Mustelidoek egin ahal izan dute, Txinan hain ugariak diren granjetan, saguzarretatik birusa jaso eta gizakiarenganaino pasatzeko bitartekaritza.
Danimarkatik kanpo ere oihartzuna izaten hasi da bisoien kutsaketa: ostiral goizean, azaroak 6, jakin da Erresuma Batuko gobernuak 14 eguneko berrogeialdia ezarri diela Danimarkatik iritsitako bidaiari guztiei.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.