Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.
Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzuliak emaitza estuak utzi zituen bi hautagai nagusien artean: Daniel Noboa egungo presidenteak botoen %44,3 eskuratu zituen, eta Luisa González correistak, berriz, %43,8. Igandean egin diren bozen bigarren itzulian joera bera mantenduko zela aurreikusten zuten inkesta gehienek, baina Noboak hamar puntu baino gehiagoko aldea atera dio Gonzálezi: Ekintza Demokratiko Nazionala alderdiko buruak botoen %55,8 eskuratu dituen bitartean, Herritarren Iraultza Mugimenduaren hautagaiak %44,1 lortu ditu, CNE Ekuadorko Hauteskunde Batzordearen arabera.
Argitaratutako emaitzekin kexu agertu da oposizioa: Herritarren Iraultza Mugimenduak Quito hiriburuan duen egoitzan eginiko agerraldi batean, Gonzálezek adierazi du igandeko hauteskundeak Ekuadorko historiako "iruzurrik handiena" dela, eta aurreratu du botoak berriz zenbatzea eskatuko diotela CNEri.
Rafael Correa presidente ohiak (2007-2017) ere emaitzak gaitzetsi ditu bere sare sozialetan, eta kexu da "ezinezkoa" dela lehen itzulitik bigarrenera gisa horretako hazkundea izatea Noboak lortutako botoek: "Ez dut sinetsi nahi egia baino gezurra nahiago duen edota indarkeria bakea eta batasuna baino nahiago duen herririk dagoenik". 2017tik erbestean dago Correa, Belgikan, 2012 eta 2016 artean izandako hainbat ustelkeria kasuengatik bera atxilotzeko agindua baitago Ekuadorren.
Agintaldi ezegonkorra
2023ko azaroan iritsi zen Noboa Ekuadorko presidentetzara, haren aurreko presidente Guillermo Lassok (2021-2023) dimisioa aurkeztu ondoren. Geroztik, zailtasunez beteriko agintaldia izan du Ekintza Demokratiko Nazionaleko buruak, krimenak eta eguneko hilketek nabarmen egin baitute gora azken urteetan: gobernuaren datuen arabera, 2019an, ehun mila biztanleko zazpi hilketa baino gutxiago zeuden; 2023an, berriz, 46. Horrez gain, langabeziak edota pobreziak gora egin dute, besteak beste.
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]
Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]