AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

  • 900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko borrokatik kanpo gera liteke”, adierazi du elkarteak.


2024ko uztailaren 23an - 13:36
Azken eguneraketa: 2024-07-24 07:26
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Energy Transfer Partners (ETP) enpresak aurkeztutako salaketaren ondorioz egingo da AEBetako Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen aurkako epaia. Enpresak 300 milioi dolar inguru eta kalte-ordain gehigarri bat eskatzen dizkio Greenpeaceri, guztira 900 milioi dolarreko ordaina ekar dezakeena, Le Monde-k informatu duenez. 2016an eta 2017an Dakota Access (DAPL) oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatzen dio. Protestek oihartzun handia izan zuten, oliobidearen proiektua egiterako orduan ez zituztelako kontuan hartu bertako jatorrizko herriak. Salatu zutenez, Mississippi eta Missouri ibaietan zein beren lur eta “eremu historiko eta sakratuetan” kalte larriak eragin zitzakeen oliobideak. Enpresak balizko kalte horiek ukatu zituen.

Enpresa amerikarrak SLAPP prozedura bat abiarazi zuen –parte-hartze publikoaren aurkako demanda estrategikoa– Greenpeacen aurka. Prozedura horrek denbora eta diru asko eskatzen duela adierazi du Greenpeacek, eta prozesua bera "zigor" bat dela. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko borrokatik kanpo gera liteke”, adierazi du gobernuz kanpoko erakundeak. Epaiketa 2025eko otsailean eta martxoan egingo da; hala ere, Greenpeacek ziurtatu du erakundea "isilarazi nahi duten arren, ez dutela lortuko".

Frackingean jatorria

2016. eta 2017. urteetako protesten inguruko salaketa izan arren, oliobidearen kasua urrunetik dator, Greenpeacek informatu duenez. 2008a frackingaren –lurpetik erregai fosilak ateratzeko haustura hidraulikoaren teknika– boom urtea izan zen. AEB munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu zen, eta industriak metodo errazagoa behar zuen produktua petrolio-findegietara eta munduko merkatuetara eramateko. Horrela, 2014ean DAPL oliobidearen proiektua proposatu zuen, petrolio gordina Ipar Dakotatik Illinoiseraino eta gero golkoko kostalderaino eramango zuena. Gaur egun, lurpeko 1.900 kilometroko oliobide horrek 750.000 petrolio upel petrolio garraiatzen ditu egunero .

Horiz markatuta, oliobideak zeharkatzen dituen indiarren erreserbak. Suge Beltza deitu zioten oliobideari, eragin zezakeen kalteagatik.

Matxinadari, errepresioa eta bortizkeria

Standing Rock sioux jatorrizko herriko kideek arbuiatu egin zuten proiektua, eta AEB osoko 300 triburen eta milaka ekintzaileren laguntza izan zuten oliobidearen eraikuntza geldiarazteko, Rafael Gonzales ekintzaileak ARGIAn kontatu zuenez. Matxinada hedatu egin zen 2016ko udaberrian, konpainiak erabaki zuenean petrolioak zeharkatuko zituela Missouri eta Mississippi ibaiak, Oahe aintzira eta Standing Rock sioux erreserbako lurrak. Mobilizazioak eta kanpalekuak antolatu zituzten, haien gorputzak obra makinen aurrean jarri zituzten, DAPL proiektuari milioika euroko galerak eragin zizkioten eta protestek nazioarteko arreta piztu zuten.

“Munduan utzi ditugun lorratzak suntsitzean, gobernuak herri bezala suntsitzen gaitu. Eremuok defenditu behar ditugu, bestela gure mundua amaituta dago. Petrolio konpainiari gure historia desegiten uztea, gure arbasoak, gure bihotzak eta arimak, ez al da genozidioa?”, adierazi zuen LaDonna Bravebull Allard-ek, lehen kanpalekua antolatzeko deia egin zuen andereak, ARGIAk jaso zuenez. ReZpect Our Water (Gure Ura Zaindu) amerindiar gazte erakundeak Standing Rocketik Washingtoneraino martxa egin zuen.

Mugimenduaren indarrak enpresa-buruak asaldatu zituen, eta AEBtako Gobernuak esku hartu zuen. “Polizia bortizkeriarekin eta errepresioarekin erantzuten hasi zen: gomazko pilotak, granada nahasgarriak, entzumena kaltetzen duten armak, borrak eta taser pistolak, besteren artean”, azaldu zuen Gonzalesek ARGIAn. Manifestarien aurka zakurrak erabili zituzten, baita ur-kanoiak ere, zeropeko tenperaturen testuinguruan. Gonzalesek salatu zuen proiektuaren atzean zeuden Enbridge eta ETP enpresek Tiger Swan bezalako mertzenario enpresak kontratatu zituztela.

Obamaren gobernuak moteldu, Trumpek berrabiarazi

2016ko uztailean, Standing Rock herriko ordezkariek demanda bat aurkeztu zuen oliobidearen onarpena blokeatzeko asmoz. Hainbat pertsona eta eragilek eskatu zioten Obamaren administrazioari baimenak blokeatzeko, eta bankuei proiektua finantzatzeari uzteko –BBVAk Standing Rockeko proiektuan 120 milioi dolar inbertitu dituela salatu zuen Gonzalesek–. Gonzalesen arabera Obamak proiektua moteldu besterik ez zuen egin, baina ez geldiarazi.

Presidente izendatzean, Donald Trumpen lehenengo erabakietako bat oliobidearen eraikuntza bultzatzea izan zen, eta 2017. urteko ekainean martxan jarri zuten. ETP enpresaren jabe Kelcy Warrenek 250.000 dolar eman zizkion Trumpen ihautagaitzeri bere lehenbiziko hauteskunde kanpainan, eta 10 milioi dolar bildu zituen 2020ko berrautaketa ahaleginerako, Greenpeacek salatu zuenez. ETPk Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu zituen, eta epaiketarako kontratatu zuen abokatuen bufetea Trump presidentearen bera izan zen.

Terrorismoa, iruzurra eta difamazioa egitea leporatu zien enpresak talde ekologistei, “mota guztietako aktibitate kriminalak”, ARGIAk jaso zuenez, “eko-terrorismotik” droga trafikoraino.

Polizia, Standing Rockeko ekintzaileen aurka. Argazkia: Global Justice Ecology

Ez diote borroka egiteari utzi

Oliobidea eraiki zuten arren, Standing Rock-eko protestak ez ziren eten. Egindako salaketen ondorioz, 2020an epaile federal batek ingurumen-inpaktu azterketa oso bat egiteko agindu zuen. Hala ere, ez zen bete oliobidea ixteko agindua. Gaur egun, sioux jatorrizko herria oraindik ere eskatzen ari da: "Armadak oliobidea itxi eta ingurumen inpaktuaren azterketa egoki bat egitea, eta ez erregai fosilen industriak prestatutako bat”.

ETPren salaketak dio Greenpeace izan zela protesten antolatzailea, eta ez sioux herria edo uraren babesle indigenak. “Demandak egin ez genituen gauzak leporatzen dizkio Greenpeaceri, eta defentsa publiko arrunta kriminalizatzen saiatzen da”, salatu du Greenpeacek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greenpeace
2024-10-24 | Julene Flamarique
Caparrosoko makroetxaldea salatu zuten Greenpeaceko kideen aurkako epaiketa atzeratu dute

Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


2024-10-22 | Leire Ibar
Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Nafarroako makroetxalde baten aurkako ekintzagatik

2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.


2023-07-20
Hegazkinak trena baino 80 aldiz gehiago kutsatu arren, 30 aldiz merkagoa izan daiteke garraiobide hau hartzea

Hegazkinez bidaiatzeak trenean baino bi aldiz merkagoa izaten segitzen du, bataz bestean, Europan. Aldea are handiagoa da bidaia zehatz batzuentzat: Bartzelona-Londres 30 aldiz merkagoa da hegazkinez bidaiatzea; Londres-Bratislava 15,5 aldiz; Viena-Erroma 10 aldiz... [+]


2021-09-07 | ARGIA
BMW, Mercedes, Volkswagen eta Wintersahll Dea auzitara, krisi klimatikoa elikatzeagatik

Volkswagen, BMW eta Mercedes-Benz auto ekoizleen aurka egingo dute hainbat talde ekologistek. Krisi klimatikoa elikatzen dutela leporatuta, auzitara eramango dituzte, barne-errekuntzako motordun autoak 2030erako eraikitzeari utz diezaiotela eskatuz. Wintershall Dea... [+]


2021-01-19 | ARGIA
Klima aldaketaren kontra agindutakoa ez betetzeagatik auzitegietan da Frantziako Gobernua

Lau talde ekologistek duela bi urte abiaturiko prozesua auzitegietara iritsi da: joan den ostegunetik, Frantziako Gobernua epaitzen ari dira Parisko Epaitegi Administratiboan, klima aldaketari aurre egiteko agindutako neurriak ez betetzea leporatuta. Epaia hilabete... [+]


Deskonfinamendua: garraio jasangarria bultzatzeko aukera?

Konfinamendu osteko egoerari begira, garraio publikoetan jende pilaketak saihesteko asmotan auto pribatuak aukera bat direla adierazi du José Luis Ábalos Espainiako garraio ministroak. Talde ekologistak horren aurka agertu dira, Europako beste herrialde batzuen... [+]


Kartzela-zigor eskaera Bilboko portuan armen esportazioa salatu zuten ekintzaileentzat

2018ko otsailean Bahri Tabuk itsasontzi saudi arabiarraren aurkako protestan parte hartu zuten Greenpeaceko 23 ekintzailek. 200 tona arma kargatzeko asmoa zuela salatu zuten ekintzaileek, eta horietako bederatzik itsasontziaren amarretatik zintzilikatzea lortu zuten. Orain,... [+]


2019-09-17 | Reyes Ilintxeta
Lorea Flores. Greenpeace maite du, lurra bizirik nahi du
“Agintariek onartu behar dute klimaren argi gorria piztuta dagoela”

Hamaika urte ditugu, 10+1, klima aldaketaren martxa eroa mantsotzeko. Berandu da, baina ez beranduegi. Lehenagoko egoerara ezin gara itzuli, baina gure esku dago ahalik eta kalte gutxien sortzea, natura kaotikoari neurria hartzen saiatzen garen bitartean. Lorea Flores Hego... [+]


Baleak arrantzatzeari ekingo dio berriz Japoniak

1982an utzi zion baleak merkataritza helburuekin hiltzeari. Beraien ur eremuan arrantzatuko dute, datorren uztailean hasita.


2018-09-20 | Nahia Ibarzabal
Mundu mailako enpresa ezagunenak Indonesiako oihanen suntsitzaile

Palma olioa ekoizten duten 25 enpresak oihan tropikaleko 130.000 hektarea baino gehiago suntsitu dituzte hiru urte baino gutxiagoan, Greenpeaceren txosten baten arabera.


2017-11-28 | Unai Brea
Cruas-Meysseko zentral nuklearraren segurtasun falta agerian utzi du Greenpeacek

Greenpeaceko 22 militante Cruas-Meysseko zentral nuklearrean (Ardècheko departamentuan) sartu dira astearte goizeko seiak aldera, haren segurtasunik eza agerian utzi nahian. Erabilitako erregai erradioaktiboaren biltegietako bateko horman eskegi dute euren burua haietako... [+]


2017-09-22 | Unai Brea
Saudi Arabiari armak saltzearen aurka Greenpeacen ekintza Santurtziko portuan

Greenpeaceko hainbat ekintzailek protesta ekintza egin dute Santurtziko portuan, Saudi Arabiara armak bidaltzearen aurka. Arma merkataritzaren ezkutukeria salatu nahi izan dute horrela, baita ohartarazi ere Espainiako Estatuan ez dela legezkoa herritar zibilen aurka erabil... [+]


2017-09-15 | Unai Brea
Armen esportazioan gardentasuna exijitu diote Espainiako Estatuari

Espainian opakua da arma esportazioa, eta ezkutukeria hori legediak bermatzen du gainera. Suhiltzaile baten intsumisio keinuari esker jakin genuen Bilboko portutik Saudi Arabiara armak bidali direla, baina normalena bidalketa horiez ezer ez jakitea da. Ez nondik, ez nori, ez... [+]


2017-09-05 | Unai Brea
Greenpeaceko lau kide atxilotu dituzte A Coruñan, ikatz kamioi baten deskarga oztopatzeagatik

Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute... [+]


Eguneraketa berriak daude