Dadoak botata daude: kasu, “politika” jokoa da hala ere

  • Frantziako presidentetzarako kanpaina fini da eta gogoetatzeko unea heldu. Igandeon argituko da dilema: Macron ala Le Pen. Alea jacta est (Dadoak botata daude). Macron presidente. Ala ez?


2017ko maiatzaren 05ean - 08:58

Kanpainaren une gorena herenegun izan zen: Le Pen vs. Macron hedabideetan. Buruz burukoa ez zen goi-mailakoa ordea. Aitzitik, antzua eta zurruna. Gogorra. Baina erdipurdikoa. Ez zuen onenak irabazi, bien arteko ez-eskasenak baizik. Erdipurdikoak biak. Omen eta ei. Hedabideek dixit.

Dadoak botata daude, baina Macronek ez du partida irabazia, egungo politika jokoa da. Trump eta Brexit fantasmak dira “irudikeria kolektiboan”. Lehen itzulian, hautesleen %77,3k boz eman zuen. Oraingoan, %70 doi-doia gaindi lezake hautesle kopuruak. Bi milioi hauteslek ez bide dute ebatzita beren boza oraindik. Abstentzio maila horrekin, irudiz, Macron izango litzateke garaile. Alabaina…

Osteguneko eztabaida jokatu edota “antzeztu” arte, inkestek hala zioten: Macronek bozen %60. Le Penek %20. Ondoren, antzean. Politikarien antzezpen pean baina, badaude politika ez dela joko arrunta frogatzen duten argudioak eta gaiak. Benaz eta zinez.

1/ Honako hauek:

a/ Macron, mundializazioaren basatiaren eredua da, bankeroen ordezkaria, establishment-en hautagaia.Le Pen, faxista edota haien oinordekoa. Nazionalista muturrekoa. Eskuinaren eskuina.  

b/ Macron betiko “sozialisten” ordezkaria bilakatu da, Le Pen, berriz, betiko “kontserbadoreena”. Lehena, alderdirik izan gabe, frantsesen ehuneko 60 hauteslek babestuko dute. Bigarrenak, eskuin muturrekoak, aurre eginen dio muturreko merkatu liberalari. Hori marka. Fais joue! Norena da banka?

c/  Le Penen diskurtsoa toxikoa da, gezurrez josia. Bere argudioek ez dute balio kutsatuta dagoen sistema “garbitzeko”. Macronena berriz, “zuria” da, “beltza” zurikeriaz “garbitu” beharrez. Patriote (abertzalea) azken hau, nacionaliste  (nazionalista) bestea.

d/ Bitxia da gero, sozialismo errealaren porrotaren ondoren, nazio-sozialismoaren ordezkaria da garaile. Historiaren porrotak, "bataren bestearen gainean", anartean, herritar xumeen ordezkaria bilakatze bidean dago Le Pen. Duela hogei urte, Fronte Nazionalak Frantziako hautesleen %20aren babesa zuen, eta uneon %40. Hori ere marka!

e / Macron berriz, demokrazia “teknokrazia” bihurtu izanaren adibidea, adibide perfektua. Ekaitzean murgildutako mundu honen “bareatzailea”, Le Pen “gerrazalea"-ren aurrean, “baketzailea”.

F/ (…)

2/ Alta bada, horrelakoen artean, politika gauza seriosa da:

a /  Lan mundua: Whirlpool afera tarteko, Macronek saldu al zituen enpresa publikoak, kapital finantzariaren mesetan? Mains hiriko SFR enpresa edo Saint-Nazaireko itsasontzi industria, kasurako.

b /  Enplegua: Macron ekonomia ministroak CICE (Crédit d’impôt competitive emploi) delakoa, enplegu lehiakorraren zergarako kreditua erraztu zuen. Bai. Baina, noren mesedetan? Enpresarien mesedetan ote? 

c /  Le Penen aburuz, Europako Banka Batasunak frantziarren aurrezkiak arriskuan jarri ditu. Egia edo gezurra? Zenbat buru, hainbat aburu. Egiak hamaika hegi ditu. Le Pen bera, ziur aski, hegietan edo ertzetan labaintzen da. Baina, ziur da dena ez dela “beltz”, ez “zuri” ere.

d/  Le Penek erretreta 60 urtetara ekarri dezake. Horrela dio. Egingarria ote? Agian, bai. Agian, ez. Baina, amu ona da, ziur aski, bete beharko ez duen promesa baita. Bien bitartean, boz asko ekar liezaioke jokaldi horrek

e/  Marine Le Pen presidentea balitz, justizia bestela omen litzateke. Bere hitzen arabera, espetxe zigorrak ez lirateke bertan behera geratuko, “pena bikoiztua” delakoa, konparazione. Berak, S fitxatuak atzerritar denak kanporatuko lituzke.
Fitxatuen kopurua ez bide da erreala. 20.000 musulman daude fitxatuta, baina denak ez dira ez islamista ez jihadista. Badira ere, munduko mugimendu iraultzaile edo bestelakoen profileko jendeak. Denak ez dira ere militanteak, euren “ingurukoak” baizik.Haatik, lehen eta barne ministro ohi Manuel Vallsek (PS) zein ardura du, Le Penek egun darabiltzan argudioak erabiltzeko? Bidenabar, zein muntako "errua" dagokio egungo presidente François Hollanderi, Emmanuel Macronek "tapiz gorria" Eliseorako bidean zapaldu ahal izanaz?

F/ (…)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


2017-05-16 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


Bost urteko su-eten konplikatua

Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako... [+]


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


2017-05-09 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-09 | Juan Mari Arregi
Zeini ematen dio boza langile klaseak?

Zergatik irabazi dute eskuinak eta ultraeskuinak Frantzian? Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena "iraultzailea" da. Honen barruan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da.


2017-05-08 | Jakes Bortayrou
Macron presidente
Nehoiz ez ikusia

Emanuel Macron Frantziako V. Errepublikako zortzigarren presidentea atera da bigarren itzulitik. Haatik, ezustez beteriko ziklo elektorala ez da horretan bukatzen.


2017-05-08 | Itxaro Borda
Macron presidente
31 eta paso?

Hara, frantsesek hautatu dute datozen bost urteetan buruzagi gisa edukiko duten lehendakaria: adinez gaztea, bankari eta ministro ohia, suhi ideala askorentzat, kontraesanez betea, beldurgarria neurri handi batean erreforma drastikoak eramango dituelako ekonomia eta sozial... [+]


2017-05-08 | Mikel Asurmendi
Macron presidentea: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-07 | Mikel Asurmendi
Nazionalismoak galdu omen du, Errepublikaren faboretan! Hala ote!?

Estimazioak baina ez dira artean, baina Le Penek ez ditu espero zuen bozen %40 jaso, %35era ez da heldu. Alta bada, hamaika milioi boz bildu du FNk. Auschwitz ahaztu dute frantziarrek, neoliberalismoa garaitu da.


Fronte Nazionala
Hondamendia zena normalizatu da

Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]


Frantziako presidentetzarako hauteskundeak
Fronte Nazionala: hondamendia zena normalizatu da

Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude