D eredua izanen da datorren ikasturtean Nafarroako Mendigorrian

  • 2021-2022 ikasturterako euskarazko eskaintza izango du Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoak. Hala jakin dute Mendigorrian D eredua guraso taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ostegunean Nafarroako Hezkuntza Departamenduko arduradunekin egindako bileran. "Urrats garrantzitsua" dela adierazi dute, aurrematrikulazio garaian haurren eskubidea egikaritzeko aukera izango dutelako. Baina ohartarazi dute "zalantza eta korapilo" asko daudela argitzeke, Nafarroako Gobernuak irizpideak ezarri gabe jarraitzen duelako. Egoera lehenbailehen konpondu dadin eskatu du Behatokiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 29an - 08:41
Nafarroan euskaraz ikasteko dauden oztopoei aurre egiteko determinazioaren ikur bihurtu da Mendigorria.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Mendigorrian D eredua guraso taldeak lau bilera-eskaera erregistratu dituzte azken bost hilabeteotan, Mendigorriko D ereduaren irekieraren auziaz informazioa galdegiteko. Zehazki, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariari eta Gil Sevillano hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendutako eskariak izan dira. Irailean 2021-2022ko ikasturtean D ereduan aurrematrikulatzeko eskaria erregistratu zuten gurasoek, euren nahia enegarrenez argi eta garbi adieraziz, eta erantzunik jaso gabe zeuden, ostegunera arte.

Mendigorriko haurrek urteak daramatzatela egunero autobusa hartu eta Gareseko ikastetxera joaten euskaraz ikasi ahal izateko. Behatokiak zehaztu duenez, 12 urtetik beherako eskolaratutako haurren %35-45 herritik kanpo joaten da D ereduan ikasteko.

Zenbait atzerapenen ondotik, ostegunean egin dute batzarra gurasoek, Behatokiak eta Hezkuntzako arduradunek, eta D ereduaren aukera zabalduko dela jakinarazi dute azken horiek.

Argitu gabeko zalantzak

Gurasoen eta Behatokiaren zalantza guztiak ez dira argitu, ordea. Hala dio Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak: "Nafarroan legeak ezarritako eremu misto zein ez euskalduneko hainbat herritara estrapolatu daiteke Mendigorriko kasua. Bada, herri horietako gurasoek ez dakite ongi zein prozedura eta baldintza bete beharko dituzten euren herrietako eskoletan D eredua ireki ahal izateko". Horregatik, irizpideak eta baldintzak argitzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, Nafarroa osoan euskaraz ikasteko aukera bermatu dezan; gaztelaniazko murgiltze ereduarekin gertatzen den gisan. D ereduen irekierak Nafarroako herritar guztien berdintasuna, kohesioa eta eskubideen bermerako pauso sendoa izan daitezke.

Gainera, Mendigorriko kasuan, Gaubekak uste du Hezkuntza Maparen aldaketa lehenestea kezkagarria dela: aldaketak ezin direlako eskaeren araberakoak izan, eta herritarren eskubideak bermatzeko baino, oztopo bihurtu delako. "Herriren bateko eskolan D eredua zabaltzeko eskaera dagoen bakoitzean, gurasoek urtebete edo gehiago itxaron beharko dute? Eta bitartean, zer? Ulergaitza da. Agintarien betebeharra da herritar guztion eskubideak bermatzea, eta horretarako tresnak baliatu behar dituzte; ez kontrara".

Horren adibide da behar bereziak dituzten haur eta gaztetxoen egoera. Askotan ez dira kontuan hartzen ikasle horien hizkuntza hautu eta beharrak, eta eragin zuzena du eurengan zein inguruan. Behatokiak arduradunei eskatu die halako egoerak ere lehenbailehen konpondu ditzala.

Horrekin batera, irizpide faltak sortutako egoera horren aurrean, Behatokiak ekarpenak egin dizkio Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituen Foru Dekretuaren proiektuari (LOMLOErekin garatzen dena). Helburua da euskara ikasteko mugak eta oztopoak gainditzea, edozein familia edo haurrek, egoera zein beharrak edozein izanik ere, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten.

Izan ere, alde batetik, Hezkuntza Maparen hizkuntza ereduak ez luke ikasketak egin nahi diren ikastetxea libreki aukeratzeko eskubidea baldintzatu behar. Bestetik, eta horri lotuta, Foru Dekretuaren proiektuak dio eskaerak telematikoki eta dagokien eredu ofizialean bete behar direla. Ondorioz, D eredua zabaltzeko eskari berriek ez lukete lekurik izango, eta ez lirateke behar bezala jasoko. D eredua nahi duten gurasoek hori adierazi ezinean geratuko dira, beraz; Mendigorriako gurasoei gertatu gisan. Oztopo horiek gainditu behar dira, Behatokiaren ustez; hizkuntza eskubideak bermatuko dituen eskaintza egin behar da.

Elkartasunaren emaitza

Nafarroan euskaraz ikasteko dauden oztopoen ikur bihurtu da Mendigorria. Behatokiak azpimarratu du, gurasoen ekina "eredugarria eta txalogarria" izan dela, "aktibazioaren eta lanaren ondorioz lortu delako urrats berria".

Behatokiak eta Mendigorriko gurasoek oroitarazi dute lorpen hau ezinezkoa litzatekeela hainbat herritarren elkartasunik gabe: "Unai Iturriotz abokatuaren, Mendigorriko Udalaren eta herriaren, eta Euskal Herri osoko hainbat txokotatik iritsitako laguntzaren eta borroka luzearen emaitza da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Eguneraketa berriak daude