CSNk onespena eman dio Garoña berriz irekitzeari

  • Ez da ustekabekorik izan eta Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) oniritzia eman dio Garoñako zentralaren bizitza 2031ra arte luzatzeko eskariari, Kontseiluak berak eskatutako zenbait erreforma oraindik egin gabe badaude ere. Behin CSNk argi berdea emanda, Industria Ministerioari dagokio orain zentrala berriz martxan jartzeko baimena ematea edo ukatzea.


2017ko otsailaren 08an - 14:00
Argazkia: Daniel Duch
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Itxura osoz, Garoñaren jabeak, Nuclenorrek –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua–, ez du asmorik 2012ko abendutik geldi dagoen zentrala berpizteko, ez litzaioke-eta errentagarri suertatuko, bereziki kontuan izanda hogei milioi euro inguru gastatu beharko lituzkeela segurtasun arloko hobekuntzetan. CSNk emandako aldeko txostenak hobekuntza horiek egitera behartzen du enpresa, a posteriori bada ere.

Alta, jokaldia primerakoa izan daiteke estatuko konpainia elektriko handientzat eta bereziki Garoñako ugazaba bientzat. Hasieran eskatu zitzaizkien egokitzapenetan eurorik gastatu gabe, etorkizunean irabaziak ekar diezazkiekeen aurrekaria lortu dute. Datorren hamarkadan Espainiako Estatuko gainerako zentral nuklearrei aurreikusitako bizitza agortuko zaie –ia denetan parte hartzen dute Endesak eta Iberdrolak– eta Garoñaren adibidea baliatu dezakete haien luzapena eskatzeko. 2020an izango lehen round-a, Almarazeko (Extremadura) zentralaren baimena orduan agortuko baita.

Ohiko 40en ordez, Garoñak 60 urtera arte funtzionatzeko oniritzia eman du CSNk funtsean. Osoko bilkurako lau kidek bozkatu dute horren alde eta bakarrak aurka; datua oraindik jakinarazi ez bada ere, segurtasun osoz esan daiteke aurkako botoa Cristina Narbona Ingurumen ministro ohiarena dela. Narbonak ezetz bozkatu du Garoñaren bizitza luzatzearen alde CSNk emandako urrats bakoitzean, segurtasunaren ikuspegitik halako luzapen batek lituzkeen ondorioak behar bezala aztertu ez direla argudiatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Garoñako zentral nuklearra: Erradiografia zorrotza 35 urteko eraikinari
Bertaratu arte, ia ezinezkoa da Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ikustea. Valderejoko parke naturalaren ondoan, haitz garaien babespean dago eta lakuak eta paisaia berdeak inguratzen dute. Aparteko lekua da, natura hutsa. Bihurgune bat hartu ostean, ordea, tximini... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zentral zaharkituari ez dizkiote ateak itxi nahi
«Onartezina eta ulertezina da honelako planta batek (Garoñakoak) gaur egun oraindik ere martxan jarraitzea. Bere eragin esparruan bizi diren milioi bat inguru pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituen erloju bonba da eta martxan jarraitzeak kalte egiten... [+]

Garoña itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan


Garoña 2011: garaipena atzamar puntetan
Garoñako zentral nuklearra 2011n itxiko da azkenean. Ez da onena, baina ezta txarrena ere. Egia esan, aukera okerren artean zuzenetakoa da, betetzen bada bederen eta jadanik badirudi Espainiako Gobernuak oso gaitza izango lukeela atzera egitea. 40 urte egitean itxiko... [+]

2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude