Indarturik atera da joan den uztailaren 23an Bakegileak, Ipar Euskal Herri osoan iragarritako blokeo egunak izandako arrakastari begira, eta indarberriturik ere atera dira militanteak ekimen horretan parte hartzeak sortu baitie griña eta gogoa. Ondoko hitzordua datorren irailaren 22an iraganen den Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasun eskaeraren ebazpen eguna kari finkatu du Bakegileakek.
Indarturik atera da joan den uztailaren 23an Bakegileak, Ipar Euskal Herri osoan iragarritako blokeo egunak izandako arrakastari begira, eta indarberriturik ere atera dira militanteak ekimen horretan parte hartzeak sortu baitie griña eta gogoa. Prefetak debekuaren mehatxua zabaldurik ere, ehundaka herritar kalera, bideetara, zubietara eta trenbideetara atera dira handizki erakusteko desobedientzia zibilaren bidez ekintza indartsuetan parte hartzeko asmoa badutela. Ondoko hitzordua datorren irailaren 22an iraganen den Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasun eskaeraren ebazpen eguna kari finkatu du Bakegileakek. Eta bi preso horien egoerari begira arrapostu baikorrik ukan ezean ekintza azkartzeko, hots ekintzetan crescendo edo hozka bat gora egiteko prest zeudela ozenki azpimarratu du. Bahitze baten itxura duen egoera horrek aterabide baikor bat izanez gero…euskal gatazkaren konponbideari begira urrats garrantzitsu bat izanen zen.
Baina agintari politikoek Jakes Esnal eta Ion Paroten kasuan erakusten duten mespretxua beste hainbat gaiekin duten joeran agerian uzten dute ere. Baina, uda honen hasierako gertakariak erakusten ari dira, hain zuzen ere, muzin egite horren aitzinean herritarrek erantzuteko duten bide eraginkorrena bai dela kalera ateratzea eta, ekintzaz ekintza determinazioa erakustea.
Berriki Hirigune elkargoak bozkaturiko konpentsazio neurria horietariko bat da. Airbnb bezalako plataformetan mublatu turistiko iraunkor bezala alokatuak diren etxebizitza turistikoen hedapena oztopatzeko hartu da neurri hori. Hirigune elkargoak bigarren aldiz bozkatu badu ere, hautetsien boz kopuru gehiago lortu du neurriak. Etxebizitzak Ipar Euskal Herrian bizi duen krisiari begira harri bat besterik ez bada ere, harri koskor bat ere bada, eta herritar gisa harro izateko moduko lorpena da. Mobilizazioari esker hilabetez hilabete aldarrikapena hozka batez goratuz eman baitzaio etxebizitzak bizi duen espekulazio basatiari lehen aterabide bat. Etxebizitzaren gaia, halere, badakigu guztiok ez dela konpentsazio neurriarekin bakarrik konponduko, eta oraindik beharko dela mobilizazioari eta ekintzari ekin aterabide sendoak lortzeko. Hitzordu bat emana du dagoeneko Herrian Bizi – Se loger au pays plataformak horretarako, datorren 2023ko apirilaren 1ean.
Baina, uda hasiera honek ilunguneak utzi ditu ere: suteak, Euskal Herriak sekula ezagutu ez dituen beroaldi izugarriak, lehorteak. Adituen arabera, gaur sufritzen ari giren gertakari klimatiko guzti horiek areagotuz joanen dira ondoko urteetan. Ondorioz, gaur ez ohizkotzat dugun egoera hori norma bilakatuko zaigu ondoko urteetan. Adituek diote ere, oraindik ere garaiz gaudela klima aldaketaren eragin latz horiek gure biharko sufrikarioa ez bilakatzeko neurriak hartzeko. Berriki Alda eta Bizik antolaturiko klimaren akanpalekuan Christophe Cassou klimatologoak eta IPCC-aren 6.txostenaren egile nagusienetariko bat egon zen. Luze eta zabal mintzatu zen nazioarteko egiturak kaleratu duen txostenaz eta haren edukiaz. Euskal Herri osoan handizki hedatuak izatea mereziko luketen hitz horien artean, neutraltasun karbonora heltzearen behar gorria azpimarratu zuen. Karbono isurketan neutraltasuna lortzeko agintariek, berriz ere, utzikeria eta axolagabekeria erakusten ari dira. Horri aurre egiteko norberak bere eguneroko bizian karbono neutraltasuna bilatu dezake, hori egitea gutxienekoa bada ere. Baina, gai horrek ere mereziko luke herritarren asaldatzea. Egunez egun gure mundua ilungune batean murgiltzen duten neurri eza horiek ez gaitzaten depresioan sarrarazi, politika aldaketa exigitzeko desobedientziaren bidetik herri ekimen gogor batean murgildu beharko da beharbada ere.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]