Europako Batzordeak erabaki du COVID ziurtagiriari bederatzi hilabeteko indarraldia ematea. Behin epe-tarte hori igarota, iraungitu egingo da, eta berritu nahi duenak txertoaren oroitzapen dosia jarri beharko du. Neurria 2022ko otsailetik aurrera jarriko da indarrean.
Asteartean egin du COVID ziurtagiriaren gaineko moldaketa Europako Batzordeak: ziurtagiriari iraungitze data jarri dio, eta bederatzi hilabeteko indarraldia izango du. Txertoaren pauta osoa hartzen den momentutik norbanakoak bederatzi hilabetez erabili ahalko du COVID pasaportea, baina behin epe-tarte hori pasata iraungitu egingo zaio; ziurtagiria beste horrenbeste hilabetez erabiltzen jarraitu ahal izateko, oroitzapen dosia hartu beharko du nahitaez. Horixe baita Europar Batzordearen azken neurri honen helburua: COVID-19aren aurkako txertoa eta atzetik datozkion oroitzapen dosiak jartzeko herritarrei presioa egitea. Neurria 2022ko otsailaren 1ean pasako da indarrean egotera.
Batzordeak egindako adierazpenen arabera, ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren gidalerroak kontuan hartuta hartu da ziurtagiriaren gaineko neurri berria. Izan ere, ECDC-k gomendatzen du txertoaren pauta osoa bete eta gehienez ere sei hilabetera oroitzapen dosia jartzea, tarte hori igarotza txertoak ematen duen babesa jaisten hasten baita.
Neurria Omicron aldaeraren hedatze unean hartu bada ere, asteartean EMA Sendagaien Europako Agentziak egindako agerraldian adierazi zuen oraindik ez dagoela jakiterik onartuta dauden txertoek aldaera horren aurrean eraginkortasunik ote duten. Adierazi zuenez, hori argitzeko "komunitate zientifikoak datu gehiago aztertu behar ditu". Hala ez balitz, konposizio ezberdineko txerto bat garatu beharko litzatekeela aurreratu zuen, ñabartuz ez litzatekeela hutsetik akin beharreko lana.
COVID ziurtagiriaren bederatzi hilebeteko indarraldiari hiru hilabete gehitu ahalko dizkiote herrialdeek, bermatu ahal izan dezaten txertaketa kanpainak egokitzeko.
Europako Batzordearen arabera, neurriak berdin eragingo die herrialde guztiei, eta hala ziurtatuko da herritarrek "zirkulazio askerako eskubide bera" dutela. Alabaina, iritzi horri kontrajartzen zaio iritzi publikoaren zati bat; hainbatek salatu duenez, COVID ziurtagiria osasun neurria baino gehiago da kontrol sozialerako tresna.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.