“COVID agiriaren eskubide urraketak eta bereizketa salatuko ditugu, baita pandemiari ematen ari zaizkion aterabide poliziala eta kudeaketa burgesa ere”

  • Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) “COVID ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin” lemapean elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 10ean Donostian, Bilbon eta Gasteizen, 19:30ean. Bertako kide bat elkarrizketatu dugu.


2021eko abenduaren 10ean - 08:13
Azken eguneraketa: 09:23
Azaroan GKS-k deituta Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Gedar.eus

Zer irakurketa egiten du GKS-k osasun ziurtagiriari buruz eta zergatik deitu dituzue elkarretaratzeak?

Guretzat COVID ziurtagiria ez da izurriteari benetako aterabide bat emateko osasun neurri bat, baizik, segregazioan, kontrol sozialean, oinarrizko eskubideen urraketan eta jazarpen polizialean sakontzeko neurri bat.

Gure ustez, aztertu beharreko gaia koronabirusari aurre egiteko kudeaketa eredua da. Kudeaketa eredu burgesa ari da aplikatzen hasieratik, eta neurri hau kudeaketa horren parte da.

Zer ondorio sortzen dituen ikusita, salaketa egitea erabaki dugu EAEko hiru hiriburuetan. Lehenagotik Ipar Euskal Herrian egin izan dugu, eta Nafarroan ere bai.

Zergatik diozue kudeaketa eredu hau burgesa dela?

Uste dugu koronabirusari aurre egiteko ezinbestekoa dela osasun baliabideak indartzea. Baina ikusten dugu baliabide horiek muga dutela gizarte kapitalista batean. Gizarte hau krisian dago eta ikusten ari gara diru partidak esparru estrategikoetara bideratzen ari direla, gehienbat esparru produktiboetara. Dirua jartzen dutenak enpresario handiak eta oligarkiaren instituzioak dira. Horrek baliabideetan erabateko limitea jartzen du, dakigun bezala, diru hori ez delako inbertituko osasungintza unibertsala eraikitzeko.

Testuinguru horretan, koronabirusari aurre egiteko neurriak eskubideen urraketetan oinarritutakoak direla ikusten ari gara: konfinamenduak, etxeratze aginduak, itxiera perimetralak... Orain COVID pasea jartzea eta horrekin batera datorren kriminalizazioa, jazarpenak, isunak... Horregatik diogu aterabide poliziala ematen ari zaiola. Hori guztia horrela egin dadin interesatuta daudenak ez dira pobreenak eta hau guztia gehien sufritzen ari direnak; boterea beren eskuetan dutenak baizik.

Koronabirusaren kudeaketa burges honekin batera pobretze orokortua bultzatzen ari da eta askatasunak desagertzen ari dira, eta gizartea hori guztia normalizatzen ari da. Pobrezia orokortzearen kausa une honetan egiten ari diren ofentsiba ekonomiko bat da, pobrezia ez baita besterik gabe fenomeno natural moduan sortzen.

Etorkizunera begira normalizatzen ari gara halako gizarte eredu bat, zeinetan eskubide gutxiago egongo diren, jendeak mobilizatzeko eta mugikortasunerako gaitasun gutxiago edukiko duen... Ez bakarrik arau hauengatik, baizik, besteak beste bizitza garestitzen ari delako (ezingo dituelako kotxe bat edo peageak ordaindu)...

Horren barruan ulertzen da, baita ere, demokrazian ematen ari diren murrizketak, gero eta politika totalitarioagoak ezartzen ari direla...

Horren guztiaren baitan ulertzen ditugu COVID ziurtagiriak sortzen dituen ondorioak.

Gazte koordinadora da zuena. Pasea gazteei zuzenduta dago batez ere?

Zeini zuzenduta dagoen baino gehiago, zer ondorio dituen da garrantzitsuena, zeinak gizarteko sektore handi batek jasango dituen, tartean gazteriak. Ikuspuntu politiko batetik, COVID ziurtagiriaren ezarpenak kontrol sozialaren areagotzea eta normalizatzea dakarren heinean, askatasun politikoen murriztapena dakar. Ikuspuntu sozial batetik, arrazoi desberdinengatik COVID ziurtagiria ez daukaten horien bizitza soziala erabat baldintzatzen du, eskubide zibil ugari urratuz.

GKS-k deitutako elkarretaratzeak gazteei daude zuzenduta?

Berez ez. Gazteak elkartuko gara, belaunaldi apurketa existitzen delako eta gure inguruan duguna gazte jendea delako. Baina mezua orokorra da eta mezuarekin bat egiten duen edozeini dago zuzendua.

Elkarretaratze hauetan ziurtagiriaren eskubide urraketak eta bereizketa soziala salatuko ditugu baina orokorrean pandemiari ematen ari zaion aterabide poliziala eta koronabirusaren kudeaketa burgesa ere bai.

COVID pasearen alde edo aurka egotea, lotua dago txertoa hartu edo ez hautuarekin?

Ez dute zertan lotuta egon. Esango nuke gure inguruan dabilen jende gehiena txertatuta dagoela. Baina norberak arrazoi desberdinak eduki ditzake txertoa ez hartzeko. Eta ikusten dugu txertoa hartu ez dutenen kopurua hemen ez dela arazo, batez ere txertatze tasak handiak baitira.

Horrelako ziurtagiriek erraztu egiten dute segregazioa eta marjinalizazioa, arrazoi ezberdinengatik txertatu ez direnekiko. Horiekiko kriminalizazio saiakera dago edo behintzat horretarako testuingurua sortzen du ziurtagiriak. Gainera, eztabaidaren fokoa txertatu gabekoen gainean jarriz,  osasungintza unibertsal eta kalitatezko baten inguruko eztabaida alboratzea lortzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Koordinadora Sozialista
2024-12-13 | Leire Ibar
Gerraren eta faxismoaren aurkako mobilizazioak antolatu ditu GKSk urtarrilaren 25erako

Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.


2024-11-04 | ARGIA
Nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin dute Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-28 | Julene Flamarique
Gizartea eraso matxistak “normalizatzen” ari dela salatu du Itaiak

“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


NATOri eta EBri palestinarren genozidioaren konplize izatea leporatu diete Donostiako kanpalditik

GKSk kanpaldia abiatu du asteazkenean Artzain Onaren katedralean, eta mobilizazioa egingo dute ostegun arratsaldean. Ohartarazi dute Palestinako Estatua formalki aitortzeak ez duela palestinar herriaren egoera aldatuko. Kanpaldia ostiral arratsaldean amaituko dutela jakinarazi... [+]


2024-05-28 | ARGIA
Bilbon eta Gasteizko txosnetan Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko eskatu dute 150 kulturgilek

“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon betoa jarri dietela salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira... [+]


Erkorekak GKSk Gasteizen “eragindako istiluak” salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


2024-04-02 | Hala Bedi
GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


GKSk Israelen genozidioan PSOEren “konplizitatea” salatu du eta Ertzaintzak gogor egin du beren aurka

Ostiralean Palestinaren alde egin zuten kontzentrazioan Ertzaintza “gogor oldartu” zela nabarmendu du Gazte Koordinadora Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude