COVID-29


2020ko abenduaren 09an - 09:03

Hamar urteko salto bat baino ez. COVID-19a nola edo hala gaindituta, birusaren mutazio berri batekin topatzen gara. COVID-29 deituko diogu, originalegiak ez izateko. Gaixotasuna oso kutsakorra da eta jada bizitako egoerara bueltatu gara. Baina ez gaude puntu berean. 2029an ahoko seguruagoak dauzkagu, ospitaletan sorrera berriko arnasgailu gehiago daude eta testak azkarrago garatzen dira. Hala ere, gaixotasunak hedatzen jarraitzen du eta neurri murriztaile berriak gehitu dira aurreko pandemiatik mantentzen zirenetara. Berriz etxetik lanera/eskolara eta handik etxera. Aurreko esperientzia izanda, ez du hain traumatikoa ematen, baina oraingoan nahiko ezberdina izango da. Hamar urte oso denbora emankorra da teknologiak perfekzionatzeko eta aplikazio anitz zabaltzeko. Eta ez bakarrik medikuntzan edo immunologian. Era berean, osasun-larrialdiei erantzuteko babespean, lege-aldaketak gauzatu dira, populazioarekiko neurri berriak ezartzea ahalbidetzen dutenak.

2029an, itzalita egonda ere sateliteei kokapen zehatza ematen dieten sakelako telefonoak baino ez daude salgai. Baina, mugikorra izan ala ez, NAN berriak txip-igorle bat integratzen du kokagunea jakitea bideratzen duena. Salbamendu kasuetarako oso lagungarria izan daitekeen gailuak jakinarazten du ere nor dagoen erroldatze-etxetik kanpo baimendu gabeko orduetan. Gainean ez eramateak isun handia ekartzen du, baina oraingoan isuna ez da heltzen kaletik pasatzen den polizia-patruilaren eskutik. Lurralde osoa kontrolatzen duen lokalizatzaile-sistema baten bidez informazio hori erregistratu eta isuna automatikoki tramitatzen da. Mugikor zein dokumentu txipdunek elkarrekin dauden gailuak ezagutzea errazten dute ere, bizikideak ez diren lagunen elkartzeetarako disuasio-elementu bezala.

"Aurreko esperientzia izanda, ez du hain traumatikoa ematen, baina oraingoan nahiko ezberdina izango da. Hamar urte oso denbora emankorra da teknologiak perfekzionatzeko eta aplikazio anitz zabaltzeko"

Eta antzekoa autoekin. 2027a baino lehen matrikulatutakoak libratu baziren ere, data horretatik aurrera guztiek daramate gidatze-ordenagailu bat, ezinbestez posizioa ematen duena. Satelite-sarearen bidez auto berrien kokapena monitorizatuta dago beti, eta ezarritako zirkulazio-zonaldetik ateratzekotan oharpen-mezu bat heltzen da momentuan. Zabaldu berria den 7G teknologiak operazio hauek guztiak sinestezinezko azkartasun eta doitasunarekin egitea bideratzen du.

Hala eta guztiz ere, posiblea da oraindik aparatu igorle guztiak etxean utzi eta kontrol-saretik ihes egiten saiatzea. Oso gutxi ausartzen dira jada, batzuk “ehizatuak” eta hedabideetatik oparo zabalduta izan ostean. Izan ere, lehen poliziak era puntualean erabiltzen zituen droneak hiriko zeruaren elementu ohikoak dira orain. Egun, ezarritako mugaketak inork ez apurtzea kontrolatzea askoz sinpleagoa da. Gutxiagotan ateratzen da polizia korrika eta presaka norbaiten atzetik. Polizia etxetik edo, etxetik bertatik tele-poliziarena eginez, esleitutako dronekin aritzea estres gutxiagoko aktibitatea da. Drone hauek hiritar bakoitzaren telefonoa eta NANa identifikatzeko gaitasuna daukate, kaletik dokumenturik gabe nor dabilen detektatuz. Dronearen bozgorailutik identifikatzeko eskaerari muzin egitekotan, orduan bai hurbiltzen dela patruila, droneak iheslariaren kokapena ematen dion bitartean. Droneak beste funtzio askorekin ekipatu dira, besteak beste, aurpegi-miaketaren bitartez bidezkoen artean ahokorik gabekoak hautemateko edota errepideetatik doazen kotxe zahar guztien matrikula irakurtzeko eta dagokien eremutik kanpo dauden antzemateko. Polemikoagoa da dronen beste erabilera bat, kalean zalaparta handia eta parlamentuan ika-mika nabaria sortu zuena baina, azkenean, gobernu eta oposizioko alderdi batzuen hitzarmenaren ondorioz onartu zena: manifestazioak airetik kontrolatzea eta, beharrezko ikusten dutenean, jendea sakabanatzea gas narritagarriak jaurtiz eta kanoi sonikoak erabiliz. Dronen teknologia asko hobetu da AEBetako armada Afganistanen erasotzeko elementu bezala erabiltzen hasi zenetik, gerra-agertoki ezberdinetan probatuta: kurduen kontrako eraso turkiarrak, erresistentzia palestinarraren jazarpena okupatzaile sionistengandik, edota armada azeriak armeniarren posizio eta gerra-ibilgailuetan erraztasun handiz eragindako suntsiketa. Erabilera militarretik erabilera polizialera pausu bat zegoen eta negozio-lerro honek oso garapen handia izan du. Aldi berean, estatu batzuek manifestazioak erreprimitzeko eta terroristatzat hartuak kalean bertan neutralizatzeko erabilera legeztatu dute.

Gailu eta aplikazio hauen garapenak inpaktu ekonomiko nabaria dauka Euskal Herrian. Izan ere, telefono berrien osagai batzuk, txip igorleak eta euskal kaleak eta zeruak kontrolatzen dituzten drone asko hemen bertan ekoizten dira. Unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresa teknologiko ezberdinez osatutako klusterrak hartzen du parte aspaldidanik kontrol-elementu hauen garapen zein ekoizpenean ere. Hain zuzen ere, abiatu berri den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Planaren ardatz nagusietako bat da, diru publikoaren injekzio nabaria jasoz. Ekonomia suspertzen duela eta aitzindari garela esaten digute buruzagi politikoek, eta langile askok itxaropentsu hartzen dituzte mezuak lan ugari eta kalitatezkoak sortuko direlakoan. Garapen teknologiko berriak Garapen Jasangarrirako 8., 9., 11. eta 17. helburuekin bat datoz eta aplikazio guztiek euskarazko bertsioa daukate. Gainera, Europan homologatutako Kode Etikoa betetzen dute. Hemen, momentuz, dronek ez dituzte pertsonak hiltzen. Gure aingeru begirale dira bakarrik, une oro gure onerako gu kontrolatuz, hiritar batzuen amorrurako, beste batzuen miresmen eta txaloen artean, eta gehiengo baten ustezko halabeharrezkoarekiko onarpenez.

Hamar urte falta dira COVID-29aren agertoki horretarako. Fikzio-zientzia? Inondik inora. Aipatutako teknologia eta azpiegitura errealitatea da 2020an. Garatze pixka bat, zabaltze masiboagoa eta aldaketa legal batzuk baino ez dira falta 2029an egi bihurtzeko. Txertoekin bezala, asmoak errealitate bihurtzeko epeak asko labur daitezke interes eta finantzaketa nahikorik egonda. Eta, salbuespeneko egoera argudiatuta, jendartean indartutako boterearekiko permisibitatea oso lagungarria izango da laburbideak hartzeko. Ez, ez da testu honen xedea norabide horretan ideiak ematea. Botere guneetan eta teknologia berrien industrian mugitzen direnen buruetan aspaldidanik daude. Noraino helduko dira/gara? Utziko diegun punturaino. Horregatik ez dago soberan 10 urteko salto bat egitea eta ekarriko digutena aurreikustea. Gertuegi dago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude