COVID-19aren indarrak irudi hau utzi du azken astean Mendebaldeko Europan

  • Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC ingelesezko sigletan) astero laburbiltzen ditu koronabirusaren hedatzeak Mendebaldeko Europako herrialdeetan emandako datuak. Europar Batasunaren baitako erakundea izaki, EBean eta Europako Ingurumen Agentzian biltzen diren herrialdeetako informazioak laburbiltzen ditu, Britaina Handikoak barne. COVID-19ak daraman abiadaren eta une bakoitzeko egoeraren argazkia eskaintzen du.

     


2020ko irailaren 11n - 06:25
Irailaren 10ren aurreko 14 egunetan Europako eskualde bakoitzean bildutako COVID-19 kasuak 100.000 biztanleko. (Irudia: ECDC)

ECDCk ostegunean (irailak 10) zabaldu du aurreko bi asteek emandako datuak biltzen dituen argazkia: zenbat kasu berri pilatu diren aurreko 14 egunetan Mendebaldeko Europako herrialde bakoitzeko eskualde bakoitzean, 100.000 biztanleko kaso kopuruak kalkulatuta. Bost kolore-tonalitatetik bat ematen zaio eskualde bakoitzari: urdina azken bi asteetan COVID-19 kasu bakar bat eduki ez badu eta horitik marroi ilunera arteko lau tonutako bat segun eta eduki dituen 100.000 biztanletik 20 kasu baino gutxiago, 20 eta 59,9 artean, 60 eta 119,9 artean edo 120tik gora.

Ostegunero ECDCk zabaldutako Europako karta koloreztatuetan ikus daiteke astetik astera COVID-19k Mendebaldeko Europan daraman bilakaera eta irakurleak hori ikusita pista bat eduki dezake Europar Batasunako agintariek beren erabakiak hartzean erreferentziatzat zein irudi daukaten jakiteko.

Duela hilabete abuztuaren 13an ECDCk erakutsitako mapak itxura hau zeukan:

Euskaldunoi dagokigunez, duela 31 egun ere marroi-gorrian geunden Hegoaldekoak (Aragoi, Katalunia eta Madrilgoekin batera) baina Iparral Euskal Herria 100.000tik 20 kasuren azpitik zegoen artean. Geroztik koronabirusaren hedatzeak abiadura hartu du, ordea: Iparraldea biltzen duen Akitania Berria eskualdea 50-119,9 kasuen atalera pasatu da (bi mailako jauzia) eta Hegoaldeak segitzen du gorrian, baina bai Frantzian eta batik bat Espainian asko estutu da egoera (iluna orokortu da Espainia ia osoan).

Irailaren 10ean ECDCk zabaldutakoaren arabera, Espainiak 14 egunean 100.000 biztanleko 263 positibo metatu ditu eta Frantziak 131. Mendebaldeko Europan 100 kasuen langa gainditu duten bi herrialde bakarrak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude