Joan den astelehenean Letizia Ortiz Milagroko eskolara eta San Adriango institutura joan zen ikasturteari “hasiera ematera”. Ez dakigu zenbateko gastua ekarri zuen bisitak, kolokan dagoen Borboien monarkia legitimatu nahi zuenak, baina bi gauza badakizkigu: Nafarroako Gobernuak inbertsio eskasa bideratu duela bere low cost kontingentzia-planean COVID-19ak hezkuntza publikoan planteatzen dituen erronkei aurre egiteko, eta errege familiak aukera duela norbait bere alabaz arduratzeko, ikaskide batek koronabirusa harrapatu duenean. Eta monarkia urtean 8 milioi euro baino gehiago kostatzen dela, ilunpean gordetako ondarea alde batera utzita.
Ez da kasualitatea Bigarren Hezkuntzako inaugurazioa San Adrianen egitea; izan ere, Hezkuntza Kontseilariaren jaioterria izateaz gain, institutuko zuzendaria David Herreros da, Barcinaren gobernuaren agintepean Hezkuntzako Zuzendari Nagusia izan zena. Garai horretan,
"Egungo kontseilariak uko egin dio itun hori betetzeari eta, gainera, Eskola Baliabideen Zuzendari Nagusi izendatu du Barcinaren garaian Giza Baliabideen zuzendari izan zena, UPNren azken gobernuaren politika neoliberal, austerizida eta euskarafobikoen jarraipena ziurtatzeko"
hain zuzen ere, etengabe urratutako hezkuntza publikoak murrizketa basatiak jasan zituen: ratioak handitzea, 800 irakasle baino gehiago kaleratzea, laguntza eta indartze saioak kentzea, eraikinak ez mantentzea eta soldatak murriztea, besteak beste.
Hain zuzen ere, Nafarroako Hezkuntza Publikoa Hobetzeko Itunak, 2018ko abuztuan sinatuak, murrizketa horietako asko gainditu nahi zituen, eta hobetzeko bide sendo eta etengabea hasi. Hala ere, eskola publikoaren aldeko diskurtso hutsa gorabehera, egungo kontseilariak uko egin dio itun hori betetzeari eta, gainera, Eskola Baliabideen Zuzendari Nagusi izendatu du Barcinaren garaian Giza Baliabideen zuzendari izan zena, UPNren azken gobernuaren politika neoliberal, austerizida eta euskarafobikoen jarraipena ziurtatzeko.
Politika horiek eragotzi dute birusa ez transmititzeko prebentzio-neurri eraginkorrenetako bat aplikatzea, eta Steilasek eta arlo horretako beste hainbat adituk honako hau eskatu dute osasun-krisia hasi aurretik: ikastetxeetan ratioak jaistea, pertsonen arteko distantziaren eskakizunetara egokitzeko espazioak handitzea, gainerako sektoreetarako legeak ezarri diren bezala, ostalaritzatik hasi eta eskolaz kanpoko jardueretaraino. Neurri hori 3. agertokitik aurrera baino ez da kontuan hartzen, eta ez zaie oraindik ikastetxeetako zuzendaritzei jakinarazi; izan ere, horietako batzuek ikasleen heren bat etxean dute konfinaturik, eta ez dakite nora bidaliko dituzten ikasleak, segurtasun tartea betetzeko.
Ez alferrik, Kanadako Waterlooko Unibertsitateak ikerketa bat argitaratu berri du eta, bertan, ikasgelen 6 konfigurazio desberdin aztertu dituzte. Emaitzek erakusten dutenez, 15 ikasle baino gehiagoko gelek ez dute ahalbidetzen beharrezko distantzia soziala eta higienea mantentzea eta, gainera, konfinamenduen areagotzeko aukera asko handitzen da. Zer esanik ez 33ko ratioak dituzten ikasgelak aztertu izan balira, Nafarroako Batxilergokoak kasu.
Horregatik guztiagatik, taldeak automatikoki banatzea eskatzen du Steilasek, 2. egoeratik konpentsatu ezin den ratio jaitsiera baten ondoren, ikasleen arteko gutxieneko tartea 1,5 metrokoa izan dadin, 2,25 metro koadroko gutxieneko azalerarekin, Haur eta Lehen hezkuntzan 10 ikasle gehienez, eta 15 DBHn eta Batxilergoan. Gainera, honako hauek eskatzen ditugu: langile kopurua handitzea; erabiltzen ez diren eraikin publikoak egokitzea ratioak etengabe jaisteko; baimen ordaindua familiek ume konfinatuak zaindu ditzaten; proba serologikoak kasu positibo aktiboekin kontaktuan egon diren irakasleentzat eta lanpostuak azkar moldatzea langile zaurgarriei eta haurdunei. Orobat osasungintzako eta lan-arriskuen prebentzioko langileak eskatzen ditugu eta garbitzaile gehiago lanaldi guztian.
Horretarako, ezinbestekoa da Hezkuntza Publikoa Finantzatzeko Legea, gutxienez BPGaren %6 hezkuntza publikoari bermatuko diona, eta zerga- eta aurrekontu-politika bidezkoa eta progresiboa, non honako hauek lehenetsiko diren: zor ez-zilegia bertan behera uztea, zerga-onurak ezabatzea, zerga-iruzurraren aurka borrokatzea, hitzarmen ekonomikoa aldatzea, bankuei bidegabeko kobrantzak eskatzea, ikastetxe segregatzaileei itunak kentzea edo makroproiektu ekozidak geldiaraztea. Neurri horiekin guztiekin 3.192 milioi euro aterako lirateke, 2020ko Hezkuntzaren aurrekontua halako bost.
* Artikulu hau Nafarroako Steilas sindikatuko kide
Arantxa Ruiz Vidorretak eta Raul Lopez Ekaik
sinatzen dute.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]