CO2-ak berriro lortu aurreko marka haustea: atmosferan gas horrek dauzkan milioi partetatik 417,1 izatera iritsi da, Hawaii uharteetan (AEB) maiatzean egindako neurketen arabera. Duela urtebete baino 2,4 zati gehiago milioi bakoitzeko. Ageri denez, COVID-19ak eragindako geldialdi ekonomikoak zenbait isuriren murrizketa ekarri arren, hau ez da gertatu aurreko urtean metatutakoa berriro gainditzeko bezain nabarmena.
"CO2 isuriek behera egin dute", titulatu zuen mundu osoko prentsak 2020ko maiatzean, apirilean karbono dioxidoaren isuriak % 17 murriztu zirela eta. Orain frogatu da pandemiak udaberrian ia mundu osoan eragindako geldialdi ekonomikoaren eragina oso laburra gertatu zela, munduak azken hamarkadotan negutegi eragineko gasak isurtzen daraman dinamika aldarazteko.
Karbono dioxidoak Lurra planetaren atmosferan daukan presentziak 2019an jarritako langa gainditu du aurten: Meteorologiaren Mundu Erakundeak (WMO ingelesezko sigletan) ohartarazi duenez, gizakiak eragindako berotegi efektuaren gas nagusia den CO2a iritsi da atmosferan milioiko 417,1 parte izatera, aurreko urtean baino 2,4 zati gehiago. "Milioiko 400 parteen muga 2015an gainditu genuen eta lau urtetan 410 parteak gainditu genituen, orain arteko erregistroetan sekula ikusi den abiadura arinenean", esan du WMOren idazkari nagusi Petteri Taalasek. "COVID-19agatiko itxialdiek eragindako isurien gutxitzea oso gauza pitina izan da epe laburreko dinamikan. Kurba hori makurrarazi beharra daukagu".
Urtea oraindik bukatu ez denez, aurten CO2 kontzentrazioa zertaraino iritsiko den ikusteke dagoen arren, planetan osoan zehar neurketoz arduratzen diren meteorologia estazio nagusiek jarraitzen dute karbono dioxidoen igoera zertifikatzen, berdin Hawaii uharteetan (AEB) dagoen Mauna Loako estazioan edo Australiako Tasmaniako Cape Grimekoak.
Ez da aipatzen metanoa 2020an zenbat ugaritu den. Klimaren zoratzean hain garrantzia handia duen gas honek ere gora egitea espero da, 2019an hala egin baitzuen. .
Lurraren atmosferaren gas osagaien mundu mailako erregistroak 1958tik hona daude bilduta. Karbono dioxidoaren maila orduan baino milioiko ia 100 zati altuagoak dira: 62 urtetan % 31ko igoera egin du CO2ak gure eguratsean.
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.