Covid-19ak agerian utzi duena

  • Gaur gelditzea bizitzak salbatzea da. Eusko Jaurlaritzak ezer ez du egin eta Espainiako gobernuak erabaki du oinarrizkoak ez diren jarduerak geldiaraztea. Egundo ez genuen ikusi Urkulluren gobernua Estatuari honela aurre egiten; behin egingo, eta defendaezina defenditzeko...


2020ko apirilaren 02an - 16:39

Noski, Sanchezen gobernuak iragarritako erabakia berandu etorri da eta ez da perfektua, baina albiste ona da halere. Beharrezkoa da, hainbat arrazoi daudelako erabaki hori hartzeko.

Lehena, birusa gehiago hedatu ez dadin. Bigarrena, ekiditea Osakidetza eta Osasunbideak gainez egitea. Hirugarrena, ahalegin eta baliabide guztiak ezinbesteko sektoreetara bideratzeko, gure bizitza bermatzeko estrategikoak diren horietara alegia: osasungintza, zaintza, garbitasuna, elikagaiak… Hain zuzen, gehienbat emakumeek egiten dituzten lanak, zeintzuk oraindik ez duten izan zor zaien aitortza eta lan baldintza eskasak dituzten,  soldata arrakala eta ikusezintasuna barne.

Gauza hain argia bada Eusko Jaurlaritza, Lehendakaria buru dela, zergatik tematzen da interes ekonomiko jakin batzuk lehenesten, eta ez osasun publikoa? Bada, patronalaren diskurtsoak itsututa daukalako. Ezin da onartu osasun publikoa enpresen interesen menpe egotea. Jaurlaritzaren jarrera, batik bat Tapia sailburuarena eta Urkullurena, ausarkeria hutsa izan da.

Ezin da ahaztu azken asteetako infekzio gunerik handienak irekita zeuden lantokiak izan direla. Mercedeseko langileek exijitu zuten lantegia gelditzea, baita lortu ere. Gaur badakigu lantaldean 40 positibo izan direla eta 300 lagun daudela berrogeialdian. Zein izango litzateke kopurua produkzioa eten ez balitz?

Enpresa askok badakite orain bertan ezin dutela beren langileen babesa eta osasuna bermatu.

Horregatik, arduragabekeria hutsa da esatea benetako auzia jarduera gelditzea dela, Tapia sailburuak edo Lehendakariak egin zuten moduan, “koma ekonomikoa” ere aipatzeraino.

Gaur inork ez du ukatuko krisi honek ondorioak izango dituela; inozoa litzateke kontrako jarrera. Baina bertoko ekonomia erabat hondoratuko dela esatea gehiegizkoa da, ez baita aintzat hartzen beste herrialde batzuetan ere jendea konfinatuta dagoela, eta enpresak geldituta. Izan ere, eskari ezak bultzatu du enpresa asko jarduera eten edo murriztera; Euskal Herritik kanpo ere normaltasunik ez dago.

Lehenbailehen jarduera ekonomikoari berriro itzultzea bada ere ELAren kezka. Enplegua dugu gogoan, eta behin pandemia honetatik hainbat ondorio aterata, gero eta premia handiagoa den trantsizio produktibo, sozial eta ekologikoari ekin behar diogu. Baina hori baino lehenago osasun koma saihestu behar dugu (gaurko errealitatea), balizko “koma ekonomiko” bat baino areago.

Oinarrizko sektoreak lehenetsi

Arreta, ahalegin eta baliabide guztiak bideratu behar dira funtsezko sektoreak (osasungintza, mendekoen arreta, garbitasuna, elikagaiak…) segurtatu, babestu eta indartzera.

Birusarekin aurrez aurre lanean ari diren emakume eta gizon horiek argi adierazten ari zaizkigu zein egoera larrian dauden. Zahar-etxe asko kolapsatuta dago, eta erabiltzaileei arreta emateko zabor poltsak erabiltzen dira; etxez etxeko laguntza zerbitzuan langile asko babesik gabe ari da lanean eta zerbitzuak murrizten ari dira. Elikagaien banaketa sektorean ere lan karga zeharo handitu da, estresa eta segurtasun eza nagusituz. Osasungintzan, berriz, ba al da inor konturatu ez denik egoera kritikoa dela? Sendagileak, erizainak, garbitasun eta anbulantzietako azpikontratetan diharduten langileak… Ezin iritsirik dihardute.

ELA egoerarik larrienei aurre egiten ari da, baina kasu askotan bakar-bakarrik: ez dago administrazioen erantzunik, esku hartzea urgentea delarik.

Krisiaren ikasgaiak:

1) Muturreko egoera batek are argiago agerrarazten du bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka.   

2) Zerbitzu publiko sendoak behar ditugu, eta gizarte-babes sistemak erantzuteko gaitasun handiagoa eskatzen du. Kalitatezko osasun sistema publiko bat da bizitzarentzako bermerik hoberena. Haatik, urtetan egin diren murrizketek gure osasungintza higatu egin dute (esaterako, Osakidetzako lantaldearen ia %40 aldi baterako kontratuz ari da beharrean). Bizi dugun egoerak berehala eragin beharko luke zerga-politika goitik behera aldatzea, orain dagoenetan Europar Batasuneko azken postuetan kokatzen baikaitu.

3) Zaintzaren garrantzia. Produkzioa etenda ere, zaintza lana ez da inoiz gelditzen, ez etxeetan, ez eta adinekoen egoitzetan ere, non egoera kritikoa den (Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek sektoreko baldintzak hobetzeko 250tik gora egunez egin duten greba eten egin dute).

4) Urte luzetako politika neoliberalek ondorio tragikoak izan dituzte; honek gure aldarriei indar handiagoa eman die.

Hurrengo atala izango da pandemiaren faktura nork ordaintzen duen. Aurreko krisian erabili zuten eskuliburua ezarri nahi izango digute (bankuen erreskatea eta desberdintasunaren hazkundea eragin zuen hura).Orduan kontuan izan beharko dugu egunotan ikasten ari garena, hots, funtsezkoa zer den.

* Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko Idazkari Nagusia orokorra da.


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude