Pandemia eragin duen SARS-Cov-2 birusaren jatorria oraindik eztabaidagai den moduan, estatistikei begiratuz gero zalantzarik uzten ez duena da munduan jende gehiena non hil duen: Europan eta Ipar Amerikan nagusiki. Munduko beste herrialde askotan gaixotasunak eragin dituen edo eragiteko zorian omen den biktimez informazio asko zabaltzen da hedabide nagusietan baina orain artean sarraskirik handienak konfort handienean bizi diren gizarteetan burutu ditu koronabirusak.
COVID-19 pandemiak 2020ko maiatzaren 22ko gauerdian honako datu nagusiak zeuzkan finkatuta, bai Worldometers zerbitzuaren eta bai Johns Hopkins Institutuaren estatistiketan mundu osoan eragindako biktimez: hilak 340.040, kutsatuak 5.306.155, sendatuak 2.160.039, heriotzak milioi 1 biztanleko 43,6. Zenbaki horiek islatzen dituzte koronabirus berriak bere lehenbiziko lau hilabeteetan berriak egindako kalte humanoak, estatistikak prezeski urtarrilaren 22tik honakoak (17 ziren hildakoak orduan, denak ere Txinan) biltzen dituztelako. Oraindik ere tamalez bide luzea egin behar du SARS-CoV-2 birusak eta asko aipatzen da Hego Amerikan daukala orain epizentroa, Afrikan sekulako sarraskia egingo omen duela... Hala bada, hemendik aurrera ikusiko da. Alabaina, orain arte gertatutakoaren argazkiak ez du zalantzarik uzten: herrialde aberatsak egurtu ditu gehien COVID pandemiak.
Jakinda estatistiken lau kapitulu nagusi horietako bakoitza eztabaidatu litekeela (nola kontabilizatu dituen hilak herrialde bakoitzak, kutsatu ofizialez gain zenbat diren behar adina test ez egiteagatik ezkutuan daudenak, sendatutzat nor jotzen den batean edo bestean...), zalantzarik gutxiena sortzen dituena da heriotza kopuruena. Eta horiei erreparatuz gero, Europa eta Ipar Amerika dira estatistiketan nagusi.
Munduan maiatzaren 22a arte zenbatutako 340.040 heriotzetatik Europari dagozkio 168.419, justu hildako guztien erdia, eta Ipar Amerikari 111.630. Bien artean 280.000. Gainerakoak honela banatzen dira: Hego Amerikan 29.361 hil dira, Asian (Txina barne) 26.674, Afrikan 3,204 eta Ozeanian 122.
Baina merezi du hurbilagotik begiratzea kontinente bakoitzean gertatu denari ere, nagusiki Europari eta Ipar Amerikari. Europan hil diren 168.419 pertsonetatik gehienak herrialderik aberatsenetan hil dira, 153.203 honela banatuak: Erresuma Batuan 36.393, Italian 32.616, Frantzian 28.628, Espainian 28.289, Belgikan 9.212, Alemanian 8.352, Herbeheretan 5.788, eta Suedian 3.925. Ondoren datozen europarrak dira edo herrialde txikiagoak edo, batik bat, aberastasun gutxiagokoak: Errusiak berak orain arte eduki ditu soilik 3.249 hildako, milioi 1 biztanleko 22.
Milioi 1 biztanleko biktima gehien nozitu duten herrialdeak ere, mundu osokoen artean, europarrak dira: Belgikak 795, Espainiak 612, Italiak 539, Erresuma Batuak 536, Frantziak 433, Suediak 389, Herbeherek 338, Irlandak 323... Munduko rankingean AEBak horien atzetik datoz, milioi 1eko 295 heriotzarekin.
Esan dugunez, Ipar Amerikan gertatu dira 111.630 heriotza, baina horietatik 97.647 AEBeei dagozkio, gehienak. Atzetik datoz Mexiko (6.510), Kanada ( 6.250) eta askoz gutxiagorekin kontinenteko beste guztiak, tartean Kuba 81 heriotzarekin (milioi 1 biztanleko 7).
Iturri askok diote triskantza handiak egin behar dituela oraindik COVID-19ak herrialde txiroen artean. Denborak erakutsiko du. Orain arte ikusitakoagatik, Ipar eta Mendebalde aberatsekook zigortu gaitu gehien. Tartean euskaldunok: maiatzaren 22a arte 2.005 hildako eta milioi 1 biztanleko 630. Izango dira epidemiologo, soziologo eta bestelako adituak azalduko dutenak zer gertatu zaigun.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.