COVID-19 kutsadura Europan oraintxe: koloreak ugarituta ere, Hegoaldeak marroi ilunenean jarraitzen du

  • Azkenean Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) koloreak ugaritu behar izan ditu COVID-19 pandemiak eskualde bakoitzean une honetan daraman abiadura hobeto islatzearren. Zehaztapen horiek sartuta, are nabarmenago geratzen da Hego Euskal Herriko biztanleok bizi dugula gaixotasunaren hedapen handienetakoa Europan.


2020ko urriaren 09an - 13:30
COVID-19aren hedadura Europan 2020ko urriaren 8aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

COVID-19 pandemiaren 40 asteotako jarraipena egin din ECDCk oso grafikoki erakusten zuten arren kutsaduraren zabaltzea non ari zen gogorrena jotzen, hutsune bat zeukan askok nabarmendua: eskualde bakoitzean 100.000 biztanleko azken 14 egunetan aurkitutako kutsatu positiboak kolore arinetik ilunagora sailkatuz (20 baino gutxiago, 20 eta 60 artean, 60 eta 120 artean, 120tik gora) multzo berean sartzen ziren bai bi astetan 150 kasu pilatu zaizkienak eta, Espaniako zenbait erkidego bezala, 600dik gora pilatutakoak.

Orain azken multzo hau bitan zatitu du, kolore guztiak pittin bat aldatuta eta begiz erraz bereiz daitezke 120 eta 240 kasu berri pilatu dituztenak eta 240tik gorakoak. Honek nekazagoa egiten du aste honetakoa aurrekoarekin erkatzea (duela zortzi egun ARGIAk egin zuen moduan) baina garbiago adierazten du Europako gune ilunenak non dauden. Horietan gaude Hego Euskal Herrikoak.

Espainian Galizia salbu gainerako erkidego autonomo guztiak dabiltza 120 kasuen gainetik, baina 240 kasuen gainetik dabiltza bi Gaztelak, Madril, Murtzia, Rioja, Aragoi... eta EAE+Nafarroa. Ostiralean bertan Osakidetzak jakinarazi duenez, EAE 249 tasan dago eta egoerak epe laburrera asko hobetzeko itxurarik ez du, R0 edo Rt faktorea 1-etik jaisteko modurik ez da ikusten eta aspalditik. Hori bai, Espainiak daukan 307ko tasa baino hobea daukagu.

Frantziako estatuan eskualderik okerrenak dira Mediterraneo ertzekoak eta Belgikarekiko mugakoak. Txekiak ia osorik segitzen du kolorerik ilunenean. Marroi ilunean jarraitzen dute Belgika, Holanda eta Erresuma Batuko eskualde oso jendetsu batzuek (eta tartean Ipar Irlandak).

Hilkortasun tasa ere oso adierazkorra da eta begiratu behar zaio: pentsa, pandemiaren hasieratik herritarrei test masiboak egin dizkien Islandiak orain erakusten du eritasunaren hedapen handia baina heriotza tasa azken 14 egunetan 0-an dauka. Hilkortasun tasetan okerrena Errumaniak jarraitzen du (3,4 heriotza 100.000 pertsonako azken bi asteotan) eta ondoren datoz Espainia (3,3), Malta (2,8), Txekia (2,8), Hungaria (2,0), Frantzia (1,5), Belgika (1,4), Bulgaria (1,4),  Herbehereak (1,3), Polonia (1,3), Portugal (1,2), Erresuma Batua (1,0)...

Egoera duela aste bete, irailaren 30ean, orduko koloreekin: orain ECDCk 120 kasu baino gehiago dituenen artean kolore ilunez nabarmendu ditu 240tik gora dauzkatenak, kronika honen hasierako grafikoan ageri denez. (Iturria: ECDC)

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude