Bostehun lagun batu dira Ipar Euskal Herriko talde feminista guztiek batera finkatu manifestazioan. COVID-19 izurriteak azaleratu lan esparruetako eta zaintzaren alorreko diskriminazioak salatzeko unea izan da. Emakume etorkinen egoera ere gaitzetsi dute Baionatik.
Jendetza batu da Baionan, Ipar Euskal Herriko talde feministek batera jarritako Baionako hitzorduan. 500 lagun bildu dira Gora borroka feminista, vive la lutte féministe banderolaren gibelean. Manifestazioa ospitaletik hasi dute, osasunaren eta zaintzaren arloan emakumeek bizi duten diskriminazioa eta prekarizazioa salatzeko gisan. COVID-19 garaian emakumeek duten "zama mentala", "erabaki guneetako ordezkaritza eskasa", "prekarietate handia" eta "bortizkeriak" gaitzetsi ditu osasun alorrean dabilen langile batek, argiki adieraziz: "Izurrite garai honetan gizon-emakume arteko ezberdintasunak areagotu egin dira".
Hortik Cassin lizeora joanik, ikasleek hartu dute hitza, emakume gazteen kezkak adierazteko. Eta horrela segitu dute bidea, hainbat gunetan geldituz eta emakumeek hainbat arlorretan jasandako diskriminazioak eta zapalkuntzak salatuz. Adibidez, Monoprix supermerkatuaren aitzinean Kitty Tsui poetaren Don't call me sir, call me strong ("Ez nazazue jauna deitu, deitu nazazue indartsu") irakurri dute.
Katedralean berriz Cancion sin miedo abesti feminista kantatu du Baionan osatu berri den koru feministak. Hementxe bideoa:
Canción sin miedo Baionako katedrala aitzinetik, #m82021 @argia #GoraBorrokaFeminista pic.twitter.com/jJal5RAQG7
— Jenofa_B (@Jenofa_B) March 8, 2021
COVID-19ak eragindako krisi globalaz gain, emakume etorkinek bizi duten egoera salatzeko unea ere izan da manifestazioa. Elkartasuna adierazirik, emakume etorkinen manifestua irakurria izan da. Arrazakeria sistemikoa deitoratzen duen testua da azken hau: "Gure miseria elikatzen duen eta isiltasunera zein lotsara behartzen gaituen bortizkeria instituzionala salatzen dugu paperak eskatzen gabiltzan emakumeok". Papergabeen erregularizazioa eta duintasuna exijituz bukatu dute hitzartzea. Suprefeturaren aitzinean eman zaio bukaera manifestazioari, asteburu honetan Irun eta Hendaiatik Emakumeen Mundu Martxak luzaturiko aldarria berretsiz: "Mugarik ez!".
Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]
Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]
Martxoaren 8a egun garrantzitsua da mugimendu feministarentzat, eta azken urteetako olatuari jarraiki, aurten ere ehunka herri eta hiritako kaleak beteko dituzte emakume langileen eskubideen aldeko aldarriz. Azaroaren 30eko greba orokorraren ildotik, zaintza eskubide publiko eta... [+]
Martxoak 8a “borroka eta salaketa eguna” dela gogorarazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta mobilizazioetara batzeko deia zabaldu du. Aldaketa kultural eta instituzional sakonak eskatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriei aurre egiteko.
Asteartean onartu du Eusko Jaurlaritzak 2024ko lan egutegia. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak martxoaren 8a jaiegun izendatzea proposatu zuen, baina ez egun hori ez beste efemeride feministarik ez da jai izango.
Zea Maysen kantu ezagunaren bertsio bat doinutu dut neure kolkorako. Martxoa joan da ta jarri diot izena, originaletik gutxi duela badakidan arren. Heldu da apirila, eta zin dagizuet, benetan, nik ez nuela honi buruz hitz egin nahi. Martxo moretuak gainkarga dakarkigu... [+]
Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]
Pandemiak kolektiboki zenbateraino eragin gaituen sakonean aztertu gabe jarraitzen badugu ere, ez da gehiegizkoa “gureak” egin ditugun aldarrikapenak utzi dizkigula esatea. Horietako bat, zaintzak erdigunean jarri behar ditugula behingoz.
Zaintzaren auzia geroz... [+]
Genero berdintasunaren aldeko eta biztanleriaren zati handi bat pobretzearen aurkako borrokan, ikasgeletan alternatiba errealista eta bidezkoak lantzeko unitate didaktikoa plazaratu du Steilas sindikatuak: “Eskola ekofeminista eraiki dezagun”. Haur Hezkuntzatik... [+]
Denon bizitzak erdigunean. Zaintzak irauli dena aldatzeko lelopean abiatu berri du epe luzerako mobilizazioa Euskal Herriko mugimendu feministak. Otsailaren 1ean Gasteizen egindako prentsaurrekoan eman zuten dinamikaren berri. Ainhoa Olaso Sopelarekin hitz egin dugu eta azaldu... [+]
Mugimendu feministak epe luzerako prozesu bat jarri du martxan, zaintza sistema iraultzeko helburuarekin. Mobilizazio-prozesu gisa planteatu dute, eta lehen mugarria Martxoaren 8an jarriko dute.
Ostiral honetan egin dute auzi saioa Nafarroako Auzitegi Nagusian eta bertan Fiskaltzak eskatu du 15 hilabeteko zigorra 2021eko Martxoaren 8an, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean Ainhoa Larunbek foruzain bati egindako ustezko erasoagatik.
Emakumeen Nazioarteko Egunean ere, ijito feministok ikusgai izan nahi dugu eta mugimendu feministan arrazakeriaren kontrako borroka txertatzen lagundu nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa dugu emakume arrazializatuen eta, zehazki, ijitoen errealitateak ezagutzera ematea... [+]
Milaka emakumek hartu dituzte kaleak Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Zaintza sistema publikoa, eta antolakuntza eta borroka feministaren beharra izan dira aldarri komunak.