COVID-19: hamar arrazoi egoera honetara nola iritsi garen azaltzeko

  • Artikulu hau Nafarroako Unibertsitateko Ignacio López-Goñik eta Euskal Herriko Unibertsitateko Juan Ignacio Pérez Iglesiasek argitaratu dute, The Conversation hedabidean. Euskarara itzulita ekarri dugu.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoan, apirilean eta maiatzean, Espainiako Estatua izan zen COVID-19 kasu eta heriotza gehien izan zituen herrialdeetako bat, biztanle kopuruarekiko proportzioan. Une honetan, Espainiako Estatua da azken bi asteetan Europan izandako kutsatuen eta heriotza kopuruan buru. Ez dago zalantzarik, pandemiaren bigarren olatu batean gaude. Egoera oso kezkagarria da.

Azken hilabeteetan, bi artikulu argitaratu dira, The Lancet eta The Lancet Publich Health hedabideetan, Espainiako Estatuak COVID-19aren krisiari emandako erantzuna modu independentean ebaluatzeko beharraz. Zergatik dago Espainiako Estatua hain egoera txarrean? Zer egin da gaizki datu okerragoak dituzten herrialdeen rankingean buru izateko? Zertan egin dugu huts?

Pandemiak oso zailak dira kontrolatzen; bestela, ez lirateke pandemia. Ziurgabetasun maila oso handia izan da eta, horregatik, ez da erraza izan erabakiak hartzea. Horregatik, nahiz eta gertatutakoaren erantzuleak badauden, hemen ez dugu errudunak bilatzeko a posteriori kritika zorrotzik egin nahi, gertatu dena baloratu baizik, etorkizuneko olatuen aurrean prestatzeko eta berriro ez gertatzeko.

1. Lidergorik eza

Krisialdietan, lidergoa funtsezko elementua da. Liderrek zubiak eraiki behar dituzte, adostasunak lortu, pertsona eta talde desberdinak integratu, helburu komuna lortzeko. Malgutasunez jokatuz, liderrak kide onenez inguratu behar du bere burua, bere ideologia edozein dela ere, helburua guztion osasuna, segurtasuna eta ongizatea baita. Espainiako Estatuak ez du lidergo hori izan krisi honetan.

2. Deskoordinazioa

Koordinazio falta nabarmena egon da Gobernu zentralaren eta autonomia-erkidegoen artean. Alarma egoerako erabateko zentralizaziotik, "ahal duenak ahal duena" egiteko egoerara igaro gara. Birusek ez dituzte mugak ezagutzen, eta beraz, gurea bezalako egoera deszentralizatu batean, modu adimentsuan bateratu behar dira subsidiariotasun-printzipioa eta administrazioen arteko beharrezko koordinazioa (estatukoa, autonomikoa eta udalekoa).

3. Zientziaren paper okerra

Oinarri sendoko erabakiak hartzeko, eskura dagoen ezagutzarik onena eduki behar da. Horregatik, lidergo eraginkorrak eskatzen du erabaki guztietarako jasotzea diziplina anitzeko batzorde zientifiko baten informazioa. Horrek ez du esan nahi elementu zientifikoak bakarrik kontuan hartuko direnik; beste batzuk ere kontuan hartu behar dira.

Baina azken erantzukizuna erabakiak hartzen dituenarena izan behar da, hau da, horretarako eskumena duten agintariena. Hainbat mailatako arduradun politiko askok modu interesatuan nahastu dituzte beren erabakien ustezko euskarri zientifikoa eta izaera politiko eta ekonomikoko kontsiderazioak. Nahasmen hori ezabatu behar da; horretarako bermerik onena da erabakien oinarrian dauden txostenak publikoak izatea eta guztion eskura egotea.

4. Daturik eza

Eskura dagoen ezagutzarik onena izateko, jakina, unean-uneko egoeraren berri ematen duten datuak eduki behar dira. Baina hilabete hauetan datuen kudeaketa kaotikoa izan da. Metrika, adierazle eta atalase argiak garaiz eduki gabe, ezin da horrelako krisi bat gobernatu. Puntu honetan ere koordinazioa oso eskasa izan da.

Funtsezkoa da jakitea zenbat pertsona hil diren, zenbat diren sintomak dituzten kasuak, sintomarik gabeak, emaitza positiboarekin egindako PCRen ehunekoak, beste proba batzuk, kutsatze-motak, arakatzaile kopurua, lehen mailako arretako datuak, ospitaleratzeak, larritasuna adinaren, sexuaren, jatorriaren, mugikortasunaren eta abarren arabera... eta datu horiek guztiek publikoak izan behar dute, azterketa publikoa baita datu horiek ondo erabiltzen direla bermatzen duen bermerik onena.

5. Eztabaida politikoa

Pandemia ez da arazo politikoa, komunitarioa baizik. Baina hasieratik, elkarri jaurtitzeko arma gisa erabili izan da alderdien arteko borrokan. Eta konfrontazio horretan, birusa izan da onuradun bakarra. Krispazio politikoak polarizazioa elikatzen du, eta ondorioz, herritarrak bereekin lerrokatzen dira eta beren jarduerak modu kritikoan ebaluatzeari uko egiten diote.

Gainera, nahasmena areagotzen du proposatutako neurrien edo horien balizko alternatiben egokitasunaren gainean, eta horrek, azkenean, ahuldu egiten du neurrien egiletza egozten zaienen sinesgarritasuna (adituena) eta, jakina, baita arduradun politikoena ere. Egoeraren larritasuna dela-eta, oinarri zabaleko estatu-itun bat lortu behar da osasunaren, ikerketaren, hezkuntzaren eta ekonomiaren arloetan.

6. Pedagogiarik eta gardentasunik eza

Biztanleek neurri jakin batzuk har ditzaten, batez ere askatasunak mugatzea edo kostu handia badakarte, funtsezkoa da neurri horiek zergatik hartzen diren ulertzea. Eta horretarako, argi eta garbi azaldu behar dira, batetik, oinarri zientifikoa zehaztuz, eta, bestetik, babestu nahi diren ondasunak zehaztuz.

Prentsaurreko ugari eta luzeak eman diren arren, azalpenak nahasiak izan dira eta, behin baino gehiagotan, ez zirela egia esaten ari pentsatzeko aukera eman dute. Batez ere, une desberdinetan igorritako mezuen artean kontraesanak izan direnean. Ez dezagun ahaztu egiak konfiantza ematen duela eta irauten laguntzen duela. Komunikazioak jendearen beldurrak eta kezkak kontuan hartu behar ditu, emozio horiei erantzun ahal izateko. Bestela, infodemia elikatzen da, eta horren ondorioz, amen-omenak eta negazionismoak elikatzen dira.

7. Deseskalatze azkarra

Konfinamenduak ondorio suntsitzailea izan zuen, ez bakarrik ekonomian, baita biztanleriaren animo eta osasun mentalean ere. Bizia salbatzeaz gain, bizibidea ere salbatu behar zen. Hala ere, deseskalatze prozesua oso azkarra izan zen. Udako denboraldia hurbil izateak aisialdia, oporrak eta turismoa lehenestea eragin zuen, beharrezko neurriak hartu gabe (mugak eta berrogeialdiak kontrolatzea, adibidez).

Konfinamendua altxatzeko, lehenik eta behin baldintza hauek ematea beharrezko zen: Osasun-sistema sendo eta segurua ziurtatzea, diagnostiko-sistema eraginkorrak izatea eta asko ezarrita edukitzea, eta agerraldiak detektatzeko, arakatzeko eta isolatzeko sistema eraginkor bat izatea.

8. Erantzun motela eta sendotasunik eza

Agerraldiak gertatu diren bakoitzean edo COVID-19aren intzidentziaren hazkunde arriskutsua egiaztatu den bakoitzean, berandu erreakzionatu da, eta egin denean, herabetasunez. Atzerapenaren arrazoia, ziurrenik, ehun ekonomikoa ez kaltetzeko nahia izan da, baina paradoxikoki, jarduteko modu horrek egoera ekonomikoa bera larriagotu du.

Bestalde, burokraziak eta arau-esparruak ekarri dute beranduegi praktikan jarriko ziren neurrien aplikazioa atzeratzea. Beharrezkoak diren tresna juridikoak eta administratiboak gaitu behar dira premiazko erabakiak hartu ahal izateko interes komunaren mesedetan.

9. Osasun-sistema ahuldua

2008ko krisiaren osteko murrizketek osasun sistema ahuldu zuten. Alarma egoeran, fokua ospitaleko ohe eta ZIUetan jarri zen. Baina artatzeko langileen gabeziak nabarmenak izan dira. Beharrezkoa da, beraz, osasun-langileen taldea sendotzea. Funtsezkoa da orain arreta osasun publikoan eta lehen mailako arretan jartzea, ospitaleratu behar diren pertsonen kopurua murrizteko.

Arreta berezia jarri beharko litzateke pediatria- eta geriatria-zerbitzuetan ere. Horretarako beharrezko da langile gehiago hartzea, eta ahalik eta lasterren gainera. Mugaraino tenkatutako osasun-sistema batek COVID-19tik askoz haratago doazen ondorioak ditu: atzerapenak beste diagnostiko eta tratamendu batzuetan, haurren txertaketa-egutegi asaldatuak eta abar, eta ondorioz, osasuna eta bizitzak galtzea.

10. Arakatzaile falta

Diagnostiko-, miaketa- eta isolamendu-sistema ez da nahikoa izan, eta oraindik ere ez da nahikoa. Biztanle kopuruaren proportzioan, Europako beste herrialde batzuek baino askoz ere arakatzaile gutxiago izan dugu. Arrisku maltzur eta kontrolatzeko zailenetako bati aurre egin behar diogu: birus berri bat, biztanleriak aldez aurretik immunitaterik ez duena, arnas bidez oso erraz transmititzen dena, sintomak agertu aurretik transmititu daitekeena, baita sintomarik ez duten pertsonen bidez ere. Ezin da pandemia kontrolatu birusa non dagoen jakin gabe. Baldintza horietan, diagnostikoa, infektatuen detekzioa, kontaktuen miaketa eta egon daitezkeen agerraldien isolamendua funtsezkoak dira pandemiaren hedadura geldiarazteko.

Aldiz, egoki gaitutako diagnosi- eta arakatze-ekipoak muntatzeko orduan, axolagabekeria egon da. Autonomia erkidego batzuek boluntarioak eskatu dituzte jarduera horretarako, eta beste batzuek armadara jo dute azkenean. Radar COVID aplikazio mugikorra berandu iritsi da, eta oraindik ez dago erabat ezarrita estatu osoan.

Norabidea zuzentzeko garaiz

Esandako ezerk ez die erantzukizun izpirik kendu nahi gizabanakoei. Baina jokabide pertsonalak, gaitzespena merezi dezaketen arren, nekez erregulatzen dira erabaki administratiboen bidez. Espainian 2020ko udan gertatu dena porrot kolektibo handia izan da. Garaiz gabiltza norabidea zuzendu eta kurba berriro lautzeko, ekonomiari eta gizarteari dagokionez kostu onartezinak izan gabe. Guztion esku dago, baina, bereziki, erantzukizun politikoa dutenen esku.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude