COVID-19 espetxean: isolatuak pandemiaren isolamenduan

  • Pandemia garaiak oso egoera larria ekarri du berez estua den esparru ugaritara, horietako bat da espetxea. SOSpresoakCOVID-19 ekimenak antolatuta, apirilaren 7an espetxe munduko hiru pertsonak egoerak nola eragin dien azaldu zuten Iruñeko Katakrak liburu-dendan eskainitako hitzaldian. Jokin Unamuno Altsasuko gazteetakoa da eta hirugarren graduan dago Zaballako espetxean; Carlos Iruñeko espetxean egondako preso sozial ohia da; eta Itsasok ahizpa, haren bikotea, eta bien alabatxoa ditu espetxean.


2020ko azaroaren 09an - 13:19
Jokin Unamuno (ezkerretik bigarrena), eta eskuinean Carlos eta Itsaso. (Arg.: X. Letona)

Jokin Unamunok gogoan du martxoaren 10a, funtzionarioak etorri zitzaizkienean esanez moduluak itxi behar zituztela. “Kartzelan isolatuta zaudete gizartetik, pribilegiatuak zarete”, esan zien haietako batek. “Hori espetxean entzun beharra ere! –dio Jokinek–. Aski esanguratsua da”. Bisitak kendu zizkieten, bai lokutoriokoak, bai bisean bisekoak ere. Asteko hamar telefono deitik hamabostera gehitu zizkieten, baina hori 40 euro dira eta espetxean jende askok ez du diru kopuru hori. Gero sakeleko telefonoak jarri zizkieten doan deitu ahal izateko, baina hiru telefono 600 presorentzat. “Nik, adibidez, banuen kalera ateratzeko baimena, baina ez nintzen ateratzen, gero sartzerakoan 15 egun erabateko isolamenduan egon behar zenuelako”.

 

Jasotzen zituzten gutunek ere hamar eguneko isolamendua izan behar zuten eta, beraz, gutuna idatzia zenetik jaso arte, akaso pasatzen zen hilabete, Jokinek dioen arabera. Gerora, baimenarekin kalera ateratzen hasi zirenean, PCR frogekin gertatutakoa ere oso adierazgarria zen: “Ezin genuen asteburuan kanpoan egin eta emaitza eraman barrura. Espetxean egitera behartzen zaituzte, era horretara argi adieraziz haien eskuetan zaudela denerako”.

 

Osasun kontuak aipatuta, hala ere, Unamunok Zaballa eta beste espetxe batzuen arteko desberdintasuna aipatzen du, “Zaballan Osakidetzak artatzen zaitu eta tratua zuzenagoa da”. Carlosek eta Jokinen bat egiten dute: oso garrantzitsua da espetxe eskumenak autonomien esku gera daitezen, presoak gertuagoko zerbitzua izan dezan. Carlosek salatzen du Iruñeko espetxean bi mediku eta bi erizain daudela 300 bat presorentzat eta horrekin ez direla iristen.

 

“Ez dut espetxean hil nahi”

 

Pandemia garaiaren ondorioa argia da bi preso hauentzat: “Egoera honek are eta gehiago isolatzen du presoa”. Carlosen esanetan espetxeak garai honetan are eta despertsonalizazio handiagoa ekarri du, eta beldurra ere bai: “Espetxe barruan hiltzeko beldurra, eta ez duzu hor barruan hil nahi. Nik gauza asko egin nahi ditut oraindik bizitzan. Ados, zerbait gaizki egin zenuen eta ordaintzen ari zara, baina denok gara humanoak eta hor barruan ere gure oinarrizko beharrak beteta eduki beharko genituzke. Hor barruan jendea hiltzen ikusi dut. Esan zuten horietako bat droga gaindosiarekin, baina ez dut hori sinesten”.

 

Karlosen esanetan “antsietate handiarekin bizi izan dugu garai hau eta horrek barruan jan egiten zaitu. Dituzun gauza gutxi horiek kentzen dizkizutenean –patioa, irakaslea...– txiki-txiki eginda geratzen zara”. Azaltzen duenez, minbizia zuen preso batek bi hilabete eta erdi pasatu zituen konfinatuta: “Kimioterapia tratamendua egitera ateratzen zuten astelehenetan eta gero isolatuta egon behar zen hurrengo bisitara arte”.

 

Argazkia: X. Letona

 

 

Maria, Iñigo eta Izadi

 

Itsasoren ahizpa Mariak dagoeneko 12 urte daramatza espetxean. Bere bikotea Iñigo ere presoa da, barruan egin ziren bikote eta duela urte eta erdi izan zuten Izadi alaba. Aranjuezeko espetxean dira ama-alaba, estatu osoan han bakarrik baitago amentzako modulua. “Senideek diotenez, barruan daramatzan 12 urte hauetatik oraingo garai hau da bizitzen ari diren gogorrena”, dio Itsasok. Haurdun geratu zirenean Valentziako Picasent-eko espetxera eraman zituzten hirurak, baina gaur egun ama-alaba Aranjuezen dira. Alabak duela hilabeteak ez du aita ikusi.

 

Bere senideek duten egoera kaskarraren berri luze eta bizi eman du Itsasok, azpimarratuz aita-amak eta alabak ez dutela ia elkarrekin egoteko denborarik izan. “Alabatxoa, adibidez, ezin da kanpora atera, edo bai, baina sartzean isolamendua egin beharko luke eta amak ez du halakorik nahi”. Hasieran astean ordubete uzten zieten hiruei elkarrekin egoteko, baina horrez gain Iñigok oso gutxi ikusi du bere alaba. “Egon den minutuak kontatuz astebetera ere ez da iristen harekin egondako denbora”, dio Itsasok.

 

Iñigok konfinamendu garaian aita galdu zuen, baina ez zuen izan etxekoekin egoteko aukerarik. “Bisiten ordez bideokonferentziak jarri dizkietela diote, bai egia da, Mariak eta Iñigok hiruzpalau bideo-dei izan dituzte martxotik ona. Bideo-deiarena espetxearen irudi garbiketarako dela uste dut, telefono gutxi dituzte eta kalitatea ezin txarragoa da. Gauza on bakarra dute: horrela Iñigok bisitara joan ezin duen amona ikusi ahal izan du. Maria eta Iñigori ere duela gutxi utzi diete bost minutuko bi bideo-dei, modulutik modulura (orain Iñigo ere Aranjuezen dago)”. Bisiten etena konpentsatzeko gutunen entrega bai aurreratu zieten: “FIES erregimen berezian daudenez, gutunak hilabetera edo bira iristen zaizkie eta itxialdiko garaian 6-7 egunera ematen dizkiete”.

 

Itsasok dioenez, bere ahizpa Iruñeko espetxean balego, Izadiren egoera ere asko aldatuko litzateke, sarriago atera ahalko luketelako espetxetik, baina Aranjuezen egonda ezinezkoa da. Izadik oraindik badu bere amarekin egoteko denbora, baina hiru urte egiten dituenean espetxetik aterako da. Mariak Iñigok baino espetxe zigor luzeagoa du eta Izadi bere aitarekin biziko da. Eta espetxetik ateratzearekin batera, motxiladun haurra bihurtuko da.

 

Espetxeak gizartearekiko isolamendua esan nahi badu, pandemiak are eta isolamendu handiagoa ekarri die presoei. “Espetxea pertsona txikitzeko egina dago eta orain gehiago”, dio tinkotasunez Jokinek. “Kartzela zentzugabekeria da –gaineratzen du Carlosek–, ez diot opa inori hori bizitzea. Gaizki egindakoa ordaintzeko beste modu batzuetan pentsatu behar da, ez ordaintzea zure bizitzarekin, izan dadila gizarteari emandako zerbitzuren bat, edo beste zerbait”.

 

Ahotsa.info-k streaming-ez eskaini zuen hitzaldia eta nahi duenak bere webgunean ikus dezake. Sare Herritarra, Etxerat Elkartea, Salhaketa eta Altsasuko Gurasoak elkarteak osatzen dute SOSpresoakCOVID-19 ekimena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
“Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan”

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-07-26 | ARGIA
31 preso hil dira Ekuadorko espetxe bateko liskarretan

Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Frantziako presondegi guztiek giza-eskubideak urratzen dituzte

Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]


2023-04-25 | Hala Bedi
Beste zazpi euskal preso politiko gose greban, Garikoitz Etxeberriarekin elkartasunez

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose greba hasi zuen Zaballako espetxean apirilaren 19an, zelda partekatzera behatu eta uko egin zionean zigor bezala isolamenduan jarri zutela salatzeko. Orain, beste zazpi preso batu dira gose grebara elkartasunez.


Eguneraketa berriak daude